Ekonomia gerraostean

  • Patxi Sein Oiartzunera, errotara

    Patxi Sein Legorburu (1921) Pasaia

    Patxiren amak egiten zituen taloak. Oiartzungo errotak. Artoa entregatzen zuten, eta arto-irina jaso. Bi alditan harrapatu zuen guardia zibilak artoarekin errotara zihoala. Artoa kendu zioten bietan.

  • anixeta-gerenu Errazionamendua, ogi-gosea eta gerrako ihesa

    Anixeta Gereñu Odria (1922) Legazpi

    Gerra garaian ogi-gosea izan zuten; errazionamendua zegoen. Nazionalak herrira sartu zirenean, lagun batek ihes nola egin zuen kontatzen du. Herritik jende ugarik ihes egin zuen.

  • anixeta-gerenu Irin-zakuak trenetik bota inork ez konfiskatzeko

    Anixeta Gereñu Odria (1922) Legazpi

    Ama baserrietara joaten zen eta lagunek garia eta artoa ematen zizkioten, besteak beste. Estraperloan joaten zen ama irina eta beste zenbait jaki etxera eramateko. Geltokira iritsi aurretik irin-zakuak trenetik botatzen zituzten ez konfiskatzeko.

  • Dolores Lopetegi Babarruna entregatu beharra

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    Babarruna entregatu beharra. Tranpak: belar metan eta sasietan gordeta. Guardia Zibilen kontrolak. Behin, lurpean sartu zuten babarrun barrika. Gainean erein zuten, eta ustel usaina. Barrika lehertu egin zen.

  • Luis Urizar Errazionamendua; "latoneria"

    Luis Urizar Murelaga (1933) Lekeitio

    Errazionamendu garaian oraindik ez zuten denda zabalik. Beraiek Dendari kaleko "Gala" dendan hartzen zuten. Amari askotan laguntzen zion dendan. 13 urterekin "latoneria"n hasi zen beharrean, gerora joan zen itsasora

  • Luis Urizar Gose garaiak

    Luis Urizar Murelaga (1933) Lekeitio

    Dendako bezeroekin hartu-eman ona zuen bere amak. Ez zuten trukerik egiten. Bere aita eta aitita arrantzaleak zirenez zenbat gura arrain izaten zuten, eta gainerakoak dendan izaten zituzten. Okela erosteko dirua behar izaten zen. Jende askok pasatu zuen gosea. Estraperloan produktu asko egoten ziren eta dirua behar zen horretarako.

  • Bitoriana Artola Gose garaia; errazionamendua

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Izugarrizko gosea. Alkoholeran zebilen lanean. Errazionamendua. Arto aleak eta azak jan behar. Oliorik ez. Kontrabandoa. Taloak. Laranja azalak.

  • Bitoriana Artola Gose garaia; hilerokoa ere joan

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Lantegiko emakume batzuei hilerokoa ere joan egin zitzaien, jan faltarengatik. Gosea.

  • Bitoriana Artola Gose garaia; kontrabandoa

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Kontrabandoa. Nafarroatik ogia. Tren geltokian Guardia Zibila zain. Zakua bidean botatzen zuten, iritsi aurretik. Ogirik ez du botatzen berak.

  • Bitoriana Artola Kaiko bainuak, almejak biltzen

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Bere lagunak itsasoan bainatzen ziren, soineko zaharrekin. Itsasgoran. Kaira ezin zuen jaitsi, begietako gaixotasuna zela eta. Inbidiaz. Almejak biltzen. Gose garaian, zomorroak jan, eta sarna atera.

  • Bernarda Zabala Goserik ez eta bala-zauririk ere ez

    Bernarda Zabala Urdangarin (1923) Maria Zabala Urdangarin (1930) Lezo

    Ez zuten goserik pasa. Artoa nahikoa zuten, babarruna ere hartzen zuten, eta oiloak ere bazituzten. Zortea izan zuten, balak hurbil ibili arren ez zutelako etxeko inor jo.

  • Manuel Olasagasti Goserik ezagutu gabekoa

    Manuel Olasagasti Arriaga (1940) Lezo

    Lehen oiloak eta oilarrak izaten zituzten etxean eta goiz hasten ziren kukurrukuka. Beraiek goiz jaikitzen ziren, eguzkia ikusi orduko. Gosaritan bapo jaten zuten. Manuelek ez du goserik ezagutu.

  • Boni Egibar Algarrobak harrapatu eta jan

    Boni Egibar Albisu (1940) Lezo

    Algarrobak zakutan ekarri eta nola banatzen zituzten gogoratzen du. Zakutik harrapatu eta jan ohi zituzten; gozoak omen zeuden.

  • Genaro Agirre Línea de la Concepción hirian kontrabandoan

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Gerra ostean, Sevillako kuartelean, ez zegoen urik; handik Línea de la Concepción hirira eraman zituzten. Han tabakoa pasatzen zuten kontrabandoan mugaren alde batetik bestera.

  • Genaro Agirre Kontrabandoko tabakoa

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Línea de la Concepción herrian tabakoaren kontrabandoa egiten zuten. Tabako hura nolakoa izaten zen azaltzen du.

  • inaxi-gerenu Goserik ez, baina beharra bai

    Iñaxi Gereñu Odria (1928) Legazpi

    Gerra ostean, ez zuten goserik pasa; ama baserrikoa zen, eta horri esker laguntza izan zuten. Goserik ez, baina beharra bai: batzuek mandarina jaten zutenean, beraiek inbidiaz egoten ziren. Behin Iñaxik eta anaiak taloak egin zituzten beren kabuz.

  • Rafael Urzelai Kontrabandoko anekdota

    Rafael Urzelai Gabiria (1927) Legazpi

    Lehendik hona, gauzak asko aldatu dira. Kontrabandoan ibili zeneko anekdota kontatzen du.

  • Xebastiana Agirre Olibet gaileta-fabrikako gaileta bila

    Xebastiana Agirre Telletxea (1927) Lezo

    Lehen, inguruan zer fabrika zeuden aipatzen du. Olibet gaileta-fabrikan, puskatutako gailetak kanpoan uzten zituzten, jendeak har zitzan. Poltsiko handidun arropak janzten zituzten, ahal bezain gaileta gehien eramateko.

  • Jabier Isasa 1.000 pezetako isuna

    Jabier Isasa Mitxelena (1929) Lezo

    Ezagun bati 1.000 pezetako isuna jarri zieten. Ordaintzeko, nola moldatu ziren azaltzen du.

  • Secundino Arrizabalaga Gerraosteko gosea

    Secundino Arrizabalaga Murua (1930) Legazpi

    Gosea pasatakoa da. Gerraosteko errazionamendua zela eta zegoenetik jan behar zuten eta, erosterik ez zegoenean, lapurretan ere aritzen ziren. Perretxikoak ere jasotzen zituzten goseari aurre egiteko.