Ekonomia gerraostean

  • Dionisio Amundarain Alegria Baserritik kanpo lanean

    Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra

    Soldadutzatik etxera itzulitakoan, aitak etxean lanik ez zegoela esan eta lana bilatzeko eskatu zion. Lehengusu batek esnea biltzeko langile bat behar zuen eta 1946ean hasi zen esnea biltzen. 62 urtez aita-semeak lan horretan jardun dute. Gazteluko esnea biltzen hasi ziren, gero Leaburukoa ere bai. Hogei urtez esne bilketaren ikuskaria ere izan da (esnearen ur kopurua neurtzeko).

  • Jose Aizpurua Estraperlo kontuak

    Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio

    Aramaiora, Angiozarrera edo Eitzara (Zaldibar) isilpean errotara . Cuatro Vientos-era (Aramaio) ardo bila. Ermuko baserri bat, ona kontrabandorako. Guarda zibilak "untatuta".

  • Jose Aizpurua Isuna patata ez deklaratzeagatik

    Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio

    Nagusiari eta udalari garia entregatu behar zieten, hartzen zuten gehiena. Artoaz moldatu behar etxean. Patxik multa bat jaso zuen zenbat patata hartu zuen ez deklaratzeagatik.

  • Felisa Basauri Larrainaga Elizako kanpai-jotzaileak

    Felisa Basauri Larrañaga (1928) Elgeta

    Txerria hiltzen zutenean, urdai zati bat Udalean entregatu behar izaten zuten. Artoa eta garia ere eman behar izaten zituzten. Baserrietan hiltzen ziren txerrien hankak, herriko elizako kanpai-jotzaileek jasotzen zituzten, euren lanagatik ordain gisa.

  • 98 Industria Eskoriatzan; immigrazioa

    Bernabe Errasti Ibarzabal (1910) Eskoriatza

    Lantegi garrantzitsuak Eskoriatzan gerra aurretik; gerraostean sortutakoak. Gerraosteko egoera: kanpotik jende asko etorri zen lanera; etxerik ez guztientzat... Gerraosteko urteetan eman ziren aldaketak. Immigrazioa; integrazioa.

  • Miren Mendarte Errazionamendurako errolda egiten

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Gose garaia. Errazionamenduko kartilak, hiru kategoriatan banatuta. "Abastos" jarri zuten hori kontrolatzeko. Janari dendek jendearen erroldak egin behar izan zituzten; ahizpa eta biak ibili ziren etxez etxe. Askok ez zekiten sinatzen.

  • Miren Mendarte Errazionamendua banatzen

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Bezero asko zituzten errazionamendua banatzeko. Familiaka antolatzen zuten jeneroa. Azukrea eta olioa. Erosteko eskubidea agintariek ematen zuten, baina erosi bezeroek. Kontrolak. Jendea goseak, laranjak lapurtzen. "Del tito" gaixotasuna eta biriketako gaitza.

  • Miren Mendarte Arraina nahiko libre, haragia kontrolatuta

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Errazionamendu garaiko kontuak. Itsasoak salbatu zituen asko: arrain freskoak. Haragia kartilarekin ala isilka eros zitekeen. Balkoiak oiloz bete ziren. Baratzetan ere hegaztiak, txerriak... zakurra jarri ezean, lapurretak. 48 kilo argaldu zen emakumearena.

  • Miren Mendarte Estraperloa; janaria gordetzen

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Trenbidea estraperlorako erabili zen, Nafarroatik ogia-eta ekartzeko. Poliziatik ihesi ibiltzen ziren. Tranpa: kafea gordetzen zuten. Kontserba latak ere ezkutatu zituzten; gauero-gauero porruak jaten, nazkatuta.

  • Miren Mendarte Dendan ordaintzeko dirurik ez askok

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Dendan, ordaintzeko dirurik ez askok. Tranpatxoak ere egiten zituzten batzuek. Ama batek ez zuen umeei emateko janik, eta zinera bidaltzen zituen entretenitzeko. Aza usaina, familia aberatsetan ere bai. Babarrunen anekdota.

  • Miren Mendarte Jakien kalitatea; errazionamenduko ogia

    Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria

    Jakien kalitatea nola aldatu den. Esnea. Errazionamenduko ogia txarra zen. Kontserbak, olioa... 1941-42an gose handiena. Txerrikiak. Urdaiazpikoak etxean ere prestatzen zituzten. Olibet gailetak.

  • 275 Jate aldera lan

    Luis Mari Ormaetxea Atorrasagasti (1932) Ermua

    Oso erraza zen garai batean lana topatzea tailerretan. Baserrietan ere zenbaitek tripa-truke egiten zuen.

  • 275 Arrazionamendua

    Luis Mari Ormaetxea Atorrasagasti (1932) Ermua

    Ogia, urdaia, tabakoa..., dena arrazionamenduan. Burdina eta gasolina ere bai. Kupoa zuten industriek ere. Entxufea zutenek materiala lortzen zuten. Baserrian hobeto defenditzen ziren kalean baino.

  • 275 Suegurra eta egurrikatza

    Luis Mari Ormaetxea Atorrasagasti (1932) Ermua

    Egur-saltzaileak Eibarrera. Gerra inguruan agertu ziren ekonomikak. Egur-ikatza ere erabiltzen zen erregai gisa, baina ez sua egiteko, garestia zen eta. Plantxarako, tailerretako sutegietarako eta abar erabiltzen zen. Txondorrak ezagutu dituzte inguruko basoetan.

  • 908 Gerra garaian, arbia jaterainoko gosea

    Juan Erostarbe Olañeta (1921) Elgeta

    Elgetan, Francoren soldaduak sartu zirenean, hiru-lau baserritara sartu eta hildakoak egon ziren. Gose handia pasa zuten, arbia jatera iritsi zen Juanito. Errazionamendua urteetan egon zen, pertsonako hainbesteko bat ematen zuten.

  • 1405 Janaria militarrentzako

    Javier Telleria Retolaza (1940) Elgeta

    Errazionamendua Aldundiari ordaintzen zitzaiola gogoratzen du. Militarrei garia eta patata ematen zitzaien. Lehen han mikeleteak egoten zirelako. Gurasoek kontatutakoa gogoratzen duela dio.

  • Maria Pilar Beloki Gerra bukatu eta gosea etorri

    Maria Pilar Beloki Ormazabal (1932) Andoain

    Gerra bukatu ostean, gosea iritsi zen. Irina egitera, gauez joaten ziren errotara, ezkutuan. Errazionamenduan ematen zuten ogia oso gogorra zen: lurrera bota, eta sabairainoko botea emateko adinako gogorra.

  • Joxe Antonio Huici Ubalategiko garia

    Joxe Antonio Huizi Bereziartu (1937) Andoain

    Ubalategitxikin ez zuten garirik lantzen, baina auzoko Ubalategin bai. Ez zuten gari asko egiten, ordea. Garia eta patata alondegian entregatu behar izaten zen.

  • Joxe Antonio Huici Errazionamenduko janaria eta bestelako jeneroa

    Joxe Antonio Huizi Bereziartu (1937) Andoain

    Errazionamendua zenean, Euxebiren dendara joaten ziren janari bila. Errazionamendutik kanpo erosi beharreko jeneroa Maximinorenean bilatzen zuten. Errazionamenduan zer jasotzen zuten aipatzen du.

  • Hirune Etxebarria Goserik ez

    Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo

    Gerraostean, baserrietako eta dendetako jeneroagaz nahikoa izaten zuten; beraz, ez zuten goserik izan.