Ekonomia gerraostean
-
Koltxoiak egiteko tela
Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Maria Irusta Mallea (1928) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Gerra ostean, Gernikan erosten zuten arropa egiteko tela. Garai hartan, koltxoiak egiteko tela marraduna, urdinez tindatuta, saltzen zuten arropak egiteko. Arropak garbitutakoan, tinda galdetzen zuen eta marrak agerian geratzen ziren. Txominen arreba batek zakuarekin arropa josi zuen baserrian erabiltzeko. Diru falta handia zegoen.
-
Uzta entregatzeko kupoa
Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Maria Irusta Mallea (1928) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Gerra ostean, baserritarrek uzta entregatu behar izaten zuten udaletxean. Zenbat eta baserri handiagoa, orduan eta uzta gehiago entregatu behar izaten zen; garia, artoa, ilarra eta patata entregatu behar izaten zuten baserritarrek. Txominek kontatzen du patata erosi egin behar izaten zutela entregatzeko; euren lurrak ez ziren patata ereiteko egokiak. Hiru-lau urtean ibili ziren uzta entregatzen, eta denbora horretan, gosea pasa omen zuten.
-
Ogi beltza eta txerri-hiltzea
Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Maria Irusta Mallea (1928) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Errazionamenduko ogi beltza ez zen jateko modukoa. Txerria ezkutuan hil behar izaten zen. Bonbardaketa egunean, txerria hil zuten Mariaren etxean.
-
Arroza eta ogi beltza
Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Maria Irusta Mallea (1928) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Elizpean jasotzen zuten errazionamendua. Errazionamenduko txartelarekin joan behar izaten zen jakiak jasotzera. Abertzaleek arroza ematen zuten; nazionalek, errazionamenduan ogi beltza ematen zuten. Herrian txahala hiltzen zenean, jendea sebo eske joaten zen, olioa falta izaten zelako.
-
Oliorik ez kozinarako
Mari Cruz Sagarzazu Iturriza (1928) Andoain
Olioaren faltan babarrunak esnearekin egosi izan zituzten, eta txitxarroak berek zuten olioari eskerrak frijitu.
-
Tren txikiko estraperloa
Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain
Lehengusua makinista zen meatzetarako tren txikian. Estraperloa Nafarroatik, gerraostean. Gauez errotara joan beharra. Baba txikia, ogia... denetik ekartzen zuten tren txikian. Leitzan guardia zibilak zain zeudela ikusita, lehengusuak egin zuena.
-
Tren txikiko estraperloa II
Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain
Hiru aldiz harrapatu zuten guardia zibilek, baina dirua emanda libratu zen. Karabineroak okerragoak ziren.
-
Tren txikiko estraperloa III
Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain
Emakume batek egunero arkumea eramaten zuen tren txikian, haurdunaren tripa balitz bezalaxe. Babarrunak galtzetan sartzen zituenik ere bazen.
-
Gose garaiko trikimailuak
Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain
Gose garaia zen. Baserrian nahiko ondo, baina kalekoak gaizki ibili ziren, batez ere hirietan. Sindikatuan erabiltzen zituzten trikimailuak, gose garaian. Babarruna ezkutatzen. Nafarroan kontrabandoan zebilen bat hilda aurkitu zuten.
-
Lau txerri hil zituzten urtea
Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain
Sindikatua kofradia modukoa zen. Abereak haztea. Ezkurrekin gizendutako txerriak ederrak ziren. Urte batean lau txerri hil zituzten, eta bat zen libre. Guardia Zibilen kontrolak.
-
Errotak eta ogia
Txomin Usandizaga Murgiondo (1934) Andoain
Artoa eta garia ehotzeko makina txiki bat zuten etxean. Errotara nora joaten ziren. Gerraosten itxita egon ziren. Ogia etxean egiten zuten, ekonomikako labean.
-
Auzokoekin harremana
Txomin Usandizaga Murgiondo (1934) Andoain
Aranora ez zen bera sekula joan errotara, baina astoa ere eskatu izan zieten joateko. Idirik ez, baina astoa bazuten. Artoa zuritzeko auzolana, kontu esaten.
-
Babarruna entregatu beharra; kaletarren gosea
Joxe Mari Urola Oiartzabal (1934) Andoain
Gerraostean, babarruna eta artoa entregatu behar izaten zuten alhondegira. Kaletarrak joaten zitzaizkien, janari eske. Amaren lagunak ere joaten ziren baserriko lanekin laguntzera, eta amak zerbait ematen zien.
-
Errotara, artoarekin, gero taloa egiteko
Joxe Mari Urola Oiartzabal (1934) Andoain
Errotara Andoaindik Zizurkilera joaten ziren, Loidi errotara. Irin ona egiten zuten han. Ogirik ez zen, eta taloa egin behar. Sardina zaharrak erdibana jaten zituzten.
-
Larre motzean haziak
Antonio Zabala Zalakain (1937) Andoain
Zortzi senidetik seigarrena da. Umetako kontuak. Anaia zaintzea ere egokitu zitzaion. Ogi faltaz gogoratzen da; ez zitzaion taloa gustatzen. Jostailurik ez zuten. Erregeek laranjak ekartzen zizkieten. Larre motzean haziak.
-
Morokila
Felix Zabala Zalakain (1928) Andoain
Gose denboran, artoa bazuten ganbaran, baina ezin hura txikitu. Gero, Felixen aitak artoa txikitzeko makina ekarri zuen, eta morokila jaten zuten. Morokila: arto txikitua eta esnea.
-
Gosea bai eta ez
Felix Zabala Zalakain (1928) Andoain
Gerra ondorenean, artoa bai, baina irina falta izaten zen. Inguruko jendea Goizuetara joaten zen errotara irin bila. Felixen aita Itsasondora joan izan zen irin bila. Gainerakoan, baserrian beti izaten zen patata eta babarruna. Urtean txerri bat edo bi hiltzen zituzten. Olio faltan, mantekarekin moldatzen ziren. Olioa kontrabandoan iristen zen.
-
Kortrabandoa
Felix Zabala Zalakain (1928) Andoain
Tren txikiek ekartzen zuten kontrabandoko jeneroa Nafarroatik. Baba, patata, irina... kontrabandoko jeneroa.
-
Kalean, gosea
Felix Zabala Zalakain (1928) Andoain
Kalean gose gehiago pasatu zuten baserrietan baino. Kaleko gizon bati buruz hitz egiten du: gose denboran, asko flakatu zen.
-
Trini bizilaguna eta Gabino harakina
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Trini bizilaguna aterki-konpontzailea zen. Diru falta eta jan eskasia zegoen garaiko kontuak. Trinik dirua irabazten zuenean, haragia erostera bidaltzen zituen Miren edo ahizparen bat: harakinak eskatutakoa baino puska handiagoa jartzen zien. Jatekoa: arroza haragiarekin.


