Ekonomia gerraostean
-
Gosea
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Gerra ondorenean gosea pasatu zuten. Mirenen ama baserrietara joaten zen babarruna biltzera, eta trukean jatekoa ematen zioten. 'Auxilio Social'en esne-hautsa ematen zien.
-
Ama, arropa garbitzen eta egurra saltzen
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Mirenen amak ez zuen lanik egiten etxetik kanpo, ez zioten lanik ematen. Garbitokietan arropa garbitzen zuen diru truke. Mendira joan, egur sorta bat hartu, moztu eta egurra saltzen zuen kalean.
-
Alondegira, errazionamendu bila
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Errazionamendua alondegian ematen zuten. Ilaran egon behar izaten zuten jakiak jasotzeko zain. Beti ez zen denentzako izaten. Holakoetan, negarrez joaten ziren etxera. Mirenen aita erretzailea zen. Tabakoa erosteko dirurik ez eta errazionamenduko kartilarekin ematen zien. Tabakorik ematen ez zienean, lurretik zigarro-mutxikinak biltzen ibiltzen ziren.
-
'Auxilio Social'
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Mirenen anaia Jexux eta Begoña ahizpa 'Auxilio Social'era joaten ziren bazkaltzera. Gero, Miren ere hartu zuten. 'Auxilio Social'ean egoten zen emakumeak ezinikusia zien.
-
Aitak erremolatxa jan, gosearen gosez
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Gosearen gosez, Mirenen aitak erremolatxa, behiarentzako jatekoa, jan zuen. Tripetatik gaizki jarri eta medikua joan zitzaion etxera.
-
Rezolako errazionamendua
Miren Zarraga Pagola (1932) Andoain
Mirenen aitak Rezolaren harrobian lan egiten zuen. Aita Rezolako langilea zelako hilero errazionamendua tokatzen zitzaien: patata, lenteja, urtaia, esne-hautsa... Erregeetan jostailuak izaten zituzten, baina amak arropa eskatzeko esaten zien. Tranbian joaten ziren bi ahizpa errazionamenduaren bila. Arropa eta garbitasun kontuak.
-
Tabako landareak jarri zituzten gerra garaian
Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra
Prezioak ez ditu gogoan baino asko saltzen zutela bai. Gerra etorri zenean tabakoa jarri zuten hiru urtez eta Irungo fabrikara bidaltzen zuten. Handik aurrera landareak bakarrik. Tabako landarea udaberrian egiten zuten, maiatza aldera aldatu eta urrian moztu. Aurretik lorea mozten zioten eta horregatik hostoak metro bat luzatzen zitzaizkien. Eguzkitan moztu ondoren hostoak zimeldu egiten ziren eta horregatik ez ziren hausten. Bukatzeko, zintzilika jartzen zituzten plaza ondoko etxe batean. Hostoek kolorea hartu zezaten ilunpeetan egon behar zuten. Hiru hilabete lehortzen utzi ondoren Irunera eramaten zituzten. Hostoek puruen kolorea hartzen zuten.
-
Militarren terrenoetan nekazari lanetan
Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra
Orain erresidentzia dagoen lekuan, gerra ondoren militarren terrenoak zeuden. Berastegiko seme batek, Ibarrako Montes baserrian morroi bezala ibilitakoa, Dionisioren izena eman omen zion tenienteari baratzerako esku lana behar zutela esan zionean. Oinez joan zen Miramonera eta bertan Benito aurkitu zuen, Berastegiko laguna.
-
Militarren terrenoetan landatutakoa azokan saltzen zuten
Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra
Benito, bere Berastegiko laguna, Hernaniko azokara joaten zen astean behin, landareak erostera. Landareak militarren terrenotan jartzen zituzten eta simaur asko zeukatenez lurra oso emankorra zen. Horrela Hernaniko landarerik behar ez izatera iritsi ziren. Errenteriako azokara joaten ziren igandetan soberan zutena saltzera.
-
Negozioak militarren terrenoetako landareekin
Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra
Errenteriako azokan, bezperan ateratako landarea saltzen zuten eta oso freskoa zenez, ordu batean dena saldu eta bi lagunak gosaltzera joaten ziren. Mandoarekin Miramonera itzulitakoan tenienteak dirua ematen zien egindako lanaren truke. 50 pezeta ematen zizkion bakoitzari, asko garai haietarako. Irabazitako beste dirua tenienteak gordetzen zuen eta horrela denak negozioarekin pozik. Hiru urte pasa zituzten sasoi horretan, lan asko eginez, baina lanak ez du Dionisio beldurtzen.
-
Baserritik kanpo lanean
Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra
Soldadutzatik etxera itzulitakoan, aitak etxean lanik ez zegoela esan eta lana bilatzeko eskatu zion. Lehengusu batek esnea biltzeko langile bat behar zuen eta 1946ean hasi zen esnea biltzen. 62 urtez aita-semeak lan horretan jardun dute. Gazteluko esnea biltzen hasi ziren, gero Leaburukoa ere bai. Hogei urtez esne bilketaren ikuskaria ere izan da (esnearen ur kopurua neurtzeko).
-
Estraperlo kontuak
Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio
Aramaiora, Angiozarrera edo Eitzara (Zaldibar) isilpean errotara . Cuatro Vientos-era (Aramaio) ardo bila. Ermuko baserri bat, ona kontrabandorako. Guarda zibilak "untatuta".
-
Isuna patata ez deklaratzeagatik
Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio
Nagusiari eta udalari garia entregatu behar zieten, hartzen zuten gehiena. Artoaz moldatu behar etxean. Patxik multa bat jaso zuen zenbat patata hartu zuen ez deklaratzeagatik.
-
Elizako kanpai-jotzaileak
Felisa Basauri Larrañaga (1928) Elgeta
Txerria hiltzen zutenean, urdai zati bat Udalean entregatu behar izaten zuten. Artoa eta garia ere eman behar izaten zituzten. Baserrietan hiltzen ziren txerrien hankak, herriko elizako kanpai-jotzaileek jasotzen zituzten, euren lanagatik ordain gisa.
-
Industria Eskoriatzan; immigrazioa
Bernabe Errasti Ibarzabal (1910) Eskoriatza
Lantegi garrantzitsuak Eskoriatzan gerra aurretik; gerraostean sortutakoak. Gerraosteko egoera: kanpotik jende asko etorri zen lanera; etxerik ez guztientzat... Gerraosteko urteetan eman ziren aldaketak. Immigrazioa; integrazioa.
-
Errazionamendurako errolda egiten
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Gose garaia. Errazionamenduko kartilak, hiru kategoriatan banatuta. "Abastos" jarri zuten hori kontrolatzeko. Janari dendek jendearen erroldak egin behar izan zituzten; ahizpa eta biak ibili ziren etxez etxe. Askok ez zekiten sinatzen.
-
Errazionamendua banatzen
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Bezero asko zituzten errazionamendua banatzeko. Familiaka antolatzen zuten jeneroa. Azukrea eta olioa. Erosteko eskubidea agintariek ematen zuten, baina erosi bezeroek. Kontrolak. Jendea goseak, laranjak lapurtzen. "Del tito" gaixotasuna eta biriketako gaitza.
-
Arraina nahiko libre, haragia kontrolatuta
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Errazionamendu garaiko kontuak. Itsasoak salbatu zituen asko: arrain freskoak. Haragia kartilarekin ala isilka eros zitekeen. Balkoiak oiloz bete ziren. Baratzetan ere hegaztiak, txerriak... zakurra jarri ezean, lapurretak. 48 kilo argaldu zen emakumearena.
-
Estraperloa; janaria gordetzen
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Trenbidea estraperlorako erabili zen, Nafarroatik ogia-eta ekartzeko. Poliziatik ihesi ibiltzen ziren. Tranpa: kafea gordetzen zuten. Kontserba latak ere ezkutatu zituzten; gauero-gauero porruak jaten, nazkatuta.
-
Dendan ordaintzeko dirurik ez askok
Miren Mendarte Kasares (1929) Errenteria
Dendan, ordaintzeko dirurik ez askok. Tranpatxoak ere egiten zituzten batzuek. Ama batek ez zuen umeei emateko janik, eta zinera bidaltzen zituen entretenitzeko. Aza usaina, familia aberatsetan ere bai. Babarrunen anekdota.


