Ekonomia gerraostean

  • Maria Dolorez Maiza Artola Errotak itxi eta artoa entregatu behar

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Artoa sorotik biltzeko garaia iristen zenean, errotak ixten zituzten. Baserri bakoitzak arto uztatik hainbesteko bat entregatu behar izaten zuen; errotan pisatzen ziren arto-zakuak. Errotako ataria zakuz beteta egoten omen zen.

  • Maria Dolorez Maiza Artola "Goseak ez du barkatzen..."

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Errota ixten zutenean, ez zen jatekorik izaten. Errota nola prezintatzen zuten kontatzen du. Maria Doloresen aitak gauean ehotzen zuen artoa, prezintua kenduta. Jendea gauez joaten zen errotara.

  • Maria Dolorez Maiza Artola Abarka jarrita, errotaren hotsa leuntzeko

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Errota prezintatuta egongatik, Maria Doloresen aitak gauetan prezintua kendu eta errota martxan jartzen zuen. Errotak talaka hotsik ez ateratzeko abarka jartzen omen zion.

  • Maria Dolorez Maiza Artola Guardiak errota zaintzen

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Maria Doloresen aitak gauetan prezintua kendu eta errota martxan jartzen zuen. Guardiak zaintzen ibiltzen omen ziren. Gau askotan, guardiak aita jaikiarazten omen zuen errotan ari ote zen kontrolatzeko. Guardia zibila etxera joaten zitzaienean, jaten eman behar izaten zien.

  • Maria Dolorez Maiza Artola Telefonoz jaso estraperloarako abisua

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Errota ondoko borda batean gordetzen zituen jendeak Nafarroatik estraperloan ekarritako gari-irin zakuak. Alegiatik telefonoz deitzen zuten errotara; handik jasotzen zuten estraperlorako abisua.

  • Maria Dolorez Maiza Artola Babarruna entregatu beharra

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Babarrunarekin jendea gaizki ibiltzen omen zen. Babarrun gutxi izaten zen, eta asko entregatu behar gobernuari. Bata besteari eskatuz osatzen zuten entregatu beharrekoa: gaur egungo prezioa baino gehiago ordaintzen omen zen eskatutako babarruna.

  • Maria Dolorez Maiza Artola Errazionamendua eta entregatutako uzta

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Gerra ondoreneko errazionamenduaz hitz egiten du. Ogi beltza ematen zien. Entregatzen zen garia, artoa... itsasora botatzen zutela esaten zela dio.

  • Maria Dolorez Maiza Artola Errotako lana eta bizimodua

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Baserriko bizimodua. Errotako gorabeherekin hazi zen Maria Dolores: errotako lanak, kontrabandoa, gauetan jaiki beharra... Uda partean, ur gutxi izaten zen... errota itxi-ireki ibiltzen ziren. Errotariarentzat gogorra izaten zen beharrean zegoenari ezetz esatea.

  • Maria Dolorez Maiza Artola Guardi zibilak belarretan ezkutatuta

    Maria Dolores Maiza Artola (1937) Tolosa

    Guardia zibilak errota eta inguruak zaintzen aritzen ziren. Automobilean ibili ohi ziren, eta, argiei esker, urrutitik ikusten zituzten. Bordako belarretan gordeta egon ohi ziren, errota aurreko pasoa zaintzen.

  • Joxepa Artola Artola Gerra ondorengo gabeziak

    Joxepa Artola Artola (1930) Lizartza

    Gerra ostean ez zuten goserik pasa, baina gabezia bai. Gauez Nafarroara joaten ziren isilka irina ekartzera. Babarrunak izaten zituzten. Baserriko produktuak herriari entregatu behar izaten zitzaizkion. Gero kartilak banatu zituzten. Guardia Zibilak inguruan ibiltzen ziren. Beldurra pasatzen zuten.

  • Joxepa Artola Artola Francok gerrako gastuak ordaindu behar zituen

    Joxepa Artola Artola (1930) Lizartza

    Ogia baino gehiago taloa jaten zen. Herriari entregatzen ez zitzaiona etxean jateko izaten zen. Francok gerrako zorrak ordaintzeko biltzen zituela gauzak esaten zuten; horregatik arrazoinamendua ezarri zuten. Olioaren ordez esne gaina erabiltzen zen. Txerria hiltzen zuten etxean.

  • Carmen Jauregi Zabala Kalean, gabezia

    Carmen Jauregi Zabala (1924) Tolosa

    Gerra ondorean, kalean pobrezia handia zegoen kalean. Etxez etxe esnea partitu aurretik, Tolosako "auxilio social"-ean litro erdi bat esne utzi behar izaten zuen.

  • Carmen Jauregi Zabala Sagar faltarik ez

    Carmen Jauregi Zabala (1924) Tolosa

    Gerra ondorenean, baserrian ez zuten janik falta izan. Sagar eta gaztaina ugari izaten omen zen, baina lana ere gogotik egin behar izaten zen. Sagarra zakuetan saltzen zen, eta hori zen neurria; "zakuka". Sei sagar zakukadarekin "gurdi zaharra" osatzen zen.

  • Martina Iturbe Zubeldia "Jan eskasia"

    Martina Iturbe Zubeldia (1914) Tolosa

    Errazionamenduari buruz hitz egiten du. "Jan eskasia" izan zela dio. Hala ere, baserrian beti izaten zen zerbait jateko: patata, babarruna, esnea... Gipuzkoako errotak itxita zeudenez, Atallura (Nafarroa) joaten ziren irin bila. Irin horrekin, ogia egiten zuten etxean.

  • Martina Iturbe Zubeldia Kontrabando kontuak

    Martina Iturbe Zubeldia (1914) Tolosa

    Nafarroan, senideak zituzten eta hara joaten zeren janari bila. Aita eta anaiak ibiltzen ziren kontrabandoan.

  • mariani estanga "Gota de leche", behartsuei laguntzeko

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra ondorenean, esnearen kalitatea aztertzeko probak egiten ziren. Esnezaleek "arbitrios" izeneko zerga-mota ordaindu behar izaten zuten herrian sartzearren. "Gota de leche" izenez ezagutzen zen zentro baten esnea entregatu behar izaten zen: behartsuentzako izaten zen esne hura.

  • mariani estanga Errazionamendua

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra ondoren, errazionamendua izaten zen. Umetan, Marianirentzat garrantzitsua zen erne egotea janaria herrira noiz iristen zen jakiteko. Gizon bat danborrarekin ibili ohi zen, herriko jakineko tokietan, errazionamendua noiz izango zen iragartzen.

  • mariani estanga Enkarguak egiten, "bi xox" ateratzeko

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Gerra ondoreneko urteak tristeak izan ziren haurrentzat. Jendearentzako enkarguak egiten aritzen zen Mariani, "bi xox" ateratzeko. Arratsaldetan joaten zen eskolara, josten ikastera.

  • mariani estanga Betelura bizikletaz, haragi bila

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    40ko hamarkadatik aurrera, errazionamendu garaian, Betelura joaten zen bizikletaz. Han, osaba harakina zuten, eta etxerako janari bila joaten zen. Bizilagunei ere ekartzen zien jeneroa Betelutik. Bidean, karabineroak egoten ziren, eta, janaria harrapatuz gero, konfiskatu egiten zuten.

  • mariani estanga Errazionamendurako txanda egitera

    Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa

    Errazionamendua tokatzen zenean, goiz joan behar izaten zen txanda hartzera; denda seietan irekitzen bazen, Mariani lauetarako joaten zen. Errazionamendua bi egun lehenago iragartzen zen: non eta noiz emango zen haragia esaten zuten, esaterako.