Ekonomia gerraostean
-
Taberna giroa eta emakumeak
Lucas Lasa Burumendi (1932) Alegia
Garai batean, jendeak porroi ardoa hartu eta eserita kontuak esaten egoten zen tabernan, ez zen txikiteorik egiten: "gero hasi zen hori". Herriko bi tabernatan jaten ematen zuten, "baina jateko korrientea". Gose garaian, taberna horietako batera kalean harrapatutako katuak eramaten zituzten, eta han modu onean prestatzen zizkien jateko. Emakumeak ez ziren tabernara sartzen. Zigarroa erretzen ere ez zen emakumerik ikusten. Koinaka, anisa eta ardoa izaten ziren tabernako ohiko kontsumizioak.
-
Errazionamendua eta ordaina
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Familia bakoitzak leku bat zeukan errazionamenduko produktuak erosteko. Artoa eta babarruna eraman behar izaten zuten baserritarrek eta diru pixka bat ematen zieten ordainetan. Kalkuluak nola egiten ziren kontatzen du.
-
Herrian sortutako janaria, Alemaniara
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Dirua zutenek, ez zuten beti ogirik lortzen, irinik ez baitzen. Janaria Alemaniara eramaten zutela esaten zuten.
-
Babarruna alondegira
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Baserritar bakoitzak babarruna alondegira eramaten zuen. Entregatzeko nahikoa ez bazuten, erosi egin behar izaten zuten.
-
Errazionamenduarekin negozioa
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Errazionamendua banatzen zutenek, negozioa egiten zuten. Olioa kontrabandoan saltzen zen. Kafea beste zerbaitekin nahastu eta handik apartatzen zutena, saldu egiten zuten.
-
Patata sailera lanera derrigortuta
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Udaletxeak norbaiten lurretan patata saila egin behar zela erabakitzen bazuen, baserritarrek egun bat debalde lan egin behar izaten zuten eta gainontzeko egunetan jornalarekin aritzen ziren batzuk. Garoa eta otea zegoen lurrak izaten ziren. Gurdi zimaurra eramatera derrigortzen zituzten baserritarrak.
-
Errepublika garaiko ogia eta ondorengo gosea
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Arrautza gutxi izaten zen etxeetan eta saltzeko bat ere ez. Kalean kakauesak jaten zituela jendeak kontatzen du, besterik ez baitzen. Errepublika garaian hiru kiloko ogi zuri-zuria egiten zuten.
-
Errazionamenduko ogia eta okindegiak
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Berrogeita hamargarren hamarkadan erosi ahal izan zuten ogia. Irina etortzen zenean egiten zen ogia errazionamenduan. Orduko okindegiak izendatzen ditu.
-
Politikak aitari lana kendu
Franzisko Sorregieta Anzizar () Amasa-Villabona
Aita frantziara exiliatu zen. Ondoren Villabonara itzuli eta paper-fabrikan lanean hasi zen. Tolosatik iristen ziren salaketak zirela eta, lanik gabe gelditu zen.
-
Lana lortzeko karlista izan behar
Franzisko Sorregieta Anzizar () Amasa-Villabona
Subijanak aitari txapela gorria jarri beharko zuela esan zion, lana mantentzeko.
-
Errazionamenduko ogia
Teresa Arregi () Amasa-Villabona
Ogi zati txiki bat ematen zieten errazionamenduan. Familiako kopuru zehatz bat ematen zieten.
-
Gerraosteko gosea
Teresa Arregi () Amasa-Villabona
Osaba batek lagundu zion Teresaren amari, diru eta janari kontuetan. Gosea pasa izanaz gogoratzen da Teresa.
-
Errazionamenduaren funtzionamendua
Teresa Arregi () Amasa-Villabona
Kartilla eskuan hartuta joaten ziren familiari zegokiona jasotzera. Irina ere erosi ohi zuten ondoren errotan txikitzeko.
-
Lehengo bizimodu umila
Maria Pilar Galparsoro Andueza (1921) Legazpi
Lehen jatekoa lortzeko adina diru egoten zen, baina harrokeriarik ez.
-
Errazionamendua hartzera herrira
Milagros Telleria Azurmendi (1927) Gregori Telleria Mintegi (1922) Zerain
Errazionamentua hartzera etortzen ziren baserritik, ordubeteko bidean. Igande arratsaldetan gehienetan.
-
Baserrian eginiko ogia eta errazionamendua
Rosario Aztiria Plazaola (1939) Legazpi
Astean behin egiten zen aste guztirako ogia. Kaletik errazionamenduko ogia ekartzen zuten, opil bat bakoitzarentzat, zazpi opil guztira. Rosariok ekartzen zuen ogia kaletik.
-
Ganadua ez, baina babarrun zakuak ezkutuan
Julio Zabaleta Yarza (1933) Natividad Zabaleta Yarza (1936) Legazpi
Ganadua izkutatu beharrik ez omen zuten izan gerra garaian, baina bistan ere ez omen zuten uzten, badaezpada. Babarrun zakuak-eta ezkutatu izan zituzten, bestela udaletxera eraman behar izaten baitzen jasotakoaren zati bat. Etxeko errenta dirutan eta kapoietan ordaintzen zuten. Natik kontatzen du senarra zenaren txahalari buruzko istorio bat.
-
Martuteneko bizimodua
Manolo Ibarguren Molinaga (1929) Lizartza
Mutil kozkorrak izanik, pozik ibiltzen ziren lanean. Gainontzeko morroien jatorriaz ari da. Bere anaia ere bertan zen. Hilabetean bost duro eta janaria ematen zizkieten ordainetan. Hala ere, janaria hala-moduzkoa zen, errazionamendu garaian oso eskasa.
-
Gerraosteko gosea
Manolo Ibarguren Molinaga (1929) Lizartza
Eskola ostean, baserrira lanera itzuli aurretik, plazan geratzen ziren jolasean. Baserrian baino, kalean gose handiagoa zegoela kontatzen du. Soinua jotzen herriz herri edo ezkontzetan hasi zenean, izan zuen tripa betetzeko aukera.
-
Ogiari patata nahastu
Agustina Aierbe Goikoetxea (1923) Idiazabal
Patata gose denboran hasi ziren sartzen. Ogiari ere nahasten zioten; gozoa geratzen omen da, hezeagoa. Egosi, pasadorean pasatu eta irinaz nahasten zen.


