Ekonomia gerraostean

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Estraperloko olioa lapurtu zietenekoa

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Frantziatik kontrabandoan ekartzen zen olioa; gero, hura erosi eta estraperloan saldu. Gipuzkoatik Bizkaira edozer gauza pasatzeko zergak ordaindu behar izaten ziren, eta polizia foralak egoten ziren zaintzen. Behin Elgoibartik zekarten estraperloko olioa baserri batean gorde zuten eta ostu egin zizkieten hogei litroko bi garrafoiak.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Estraperloko gaiekin egiten ziren tranpak

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Dendan errazionamendua nola egiten zuten. Estraperloa egiten zuten gerraostean, baina batzuetan ziria sartzen zieten estraperloko gaiekin, eta isilik egon behar gainera.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Taberna eta denda gerra aurretik, gerra garaian eta ostean

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Gerra garaian milizianoek hartu zituzten taberna eta denda. Aitak etxe aurreko putzuan gordeta zituen ardo batzuk, baina haiek ere aurkitu zituzten. Gerraostean estraperloa. Gauza batzuk ezin ziren eduki eta inspektorea zetorrenean ezkutatu egiten zituzten.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Goserik ez, baina gabezia bai

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Gerra denboran eta ostean ez zuten goserik pasa, baina gabezia bai. Baserriko jendeak ez zuen goserik pasatu. Baserritarrek kaleko jendeari laguntzen zien.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Errazionamendua

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Gerraosteko errazionamendua nola izaten zen kontatzen du Mari Karmenek. Azukrea, kafea, txokolatea... hartzen zituzten errazionamenduko kartilarekin. Ogi beltza. Azukre "moraue". Astean behin egiten zuten ogia baserrian, baina gerra denboran soldaduak baserrian egon zirenez, haiek jaten zuten ogi guztia.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Uztaren parte bat entregatu behar

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Auzoko errotak itxita egon ziren garaiaz hitz egiten du. Jendea beste toki batzuetara gauez joaten irin bila. Baserrian bildutako uztaren parte bat udaletxean entregatu behar izaten zen. Errazinamenduko jakiak dendan hartzen ziren.

  • Jose Juaristi Zubizarreta Errazinamenduko ogia

    Jose Juaristi Zubizarreta (1941) Etxebarria

    Gaztetan ogia noiz jango egoten ziren. Errazionamenduko ogia, astean hiru barratxo jasotzen zituzten Markinatik.

  • Teodoro Mujika Baserritarrek uzta eman beharra

    Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil

    Jasotako uztaren zatirik handiena eman behar izaten zuten baserritarrek. Errotak ere itxi egin zituzten. Jende asko hil zen goseak eta gaixotuta.

  • Teodoro Mujika Gerraosteko gosea

    Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil

    Gose handia pasa zuten 40-41 urteetan. Errazionamenduan pasa zituzten hamar urte, oliorik gabe, eta ogi gutxirekin.

  • Teodoro Mujika Abere-hiltzea isilpean

    Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil

    Isilpean egiten zen txerri-hiltzea, gerraostean ez baitzegoen onarturik.

  • Pilar Tolosa Amondarain Gerraostean goserik ez zuten pasa

    Pilar Tolosa Amondarain (1935) Amasa-Villabona

    Gerraostean, gauza askoren beharra izan zuten arren, goserik ez zuten pasa. Arrautzak karetan kontserbatzen zituztela gogoan du nahiz eta ez dakien nola egiten zen prozesu hura.

  • Arantxa Urretabizkaia Emakumeak ez ziren soilik etxekoandre

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Etxeko lanez gain, beti zuten beste lanen bat. Gerra ondoren etorritako kontua izan zen hori, ezkondutakoan lana uztera bultzatzen baitzituzten emakumeak.

  • Arantxa Urretabizkaia Ogi txuria ogi beltzaren truke

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Ogi beltza nahiago zuela eta, izeba-osabei ogi txuria ogi beltzarengatik aldatzen zien Arantxak, eta horregatik barre egiten zioten.

  • Arantxa Urretabizkaia Gerraosteko luxuak

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Goserik ez zuten pasa gerraostean. Aitak lana galdu zuenean, luxua zen arrain zopa eta melokotoia jatea.

  • Arantxa Urretabizkaia Goserik ez, hotza bai

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Askotan errepidetik jauzitako ikatz pusketak jasotzen zituzten. Ekonomika zuten sukaldean, eta berotze-sistema bakarra zen hau.

  • Marian Dura Txerrijana esnearen truke

    Marian Durá Aldasoro (1945) Donostia

    Esnea etxez etxe saltzen zuten, eta txerrijana ematen zieten esnearen truke. Plazan ere saldu ohi zuten. Igeldotik etorri ohi ziren baserritarrak Donostiara, asto eta zaldi gainean.

  • Marian Dura "Dena konpondu egiten zen"

    Marian Durá Aldasoro (1945) Donostia

    Garai batean dena konpontzen zen, baita aterkiak ere.

  • Luzio Oruesagasti Txurruka Gerraostean gosea etxean; janaria soberan soldadutzan

    Luzio Oruesagasti Txurruka (1931) Mateo Oruesagasti Txurruka (1929) Soraluze

    Gerraostean gose handia pasa zuten. Errazionamenduan jasotzen zuten ogia. Mateo soldadutzara joan zenean, bere kartila entregatzera behartu zuten, etxekoek erabil ez zezaten. Soldadutzan janaria soberan zegoen, eta Mateo 14 kilo gizendu zen.

  • Luzio Oruesagasti Txurruka Etxeko artoa ehotzeko egin beharrekoak

    Luzio Oruesagasti Txurruka (1931) Mateo Oruesagasti Txurruka (1929) Soraluze

    Etxean estutasunak pasatzen zituzten janaria lortzeko. Soroan artoa egiten zuten, eta hura ehotzeko gauez ezkutuan joaten ziren errotara. Estraperloa ere gauez egiten zen.

  • 1360 Gerra (VI): gosea eta janaria

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Goserik ez zuen pasa, artoa eta babarruna baitzeukaten. Kale-ume askok, ordea, bai. Errazionamendua ezagutu zuen. Bakailao ugari zegoen garai hartan. Baina etxean arrain gutxi; haragi gehiago, txerrikia urte guztian. Kolesterolaren beldurrik ez zuten.