Ekonomia gerraostean

  • Bautista Barandalla Gisu-labeak eta txondorrak

    Bautista Barandalla Beltza (1933) Etxarri Aranatz

    Mendian gisu-labeak izaten ziren, eta herriko jendeak ikatza egiten zuen txondorretan. Ikatz hori errazionamendu gisa banatzen zen, bi zaku etxeko. Garai hartan, plantxak ere ikatzarekin berotzen ziren.

  • Bautista Barandalla Errazionamendua

    Bautista Barandalla Beltza (1933) Etxarri Aranatz

    Gerra ondotik, errazionamendua iritsi zen. Tabakoa eta zenbait janari errazionatuta zeuden, eta dendara joaten zirenenean bila ilarak izaten ziren; jendea bata bestearen ondotik esperoan egoten zen.

  • Errazionamendua

    Vicente Miranda Mundiñano (1927) Etxarri Aranatz

    Gero, errazionamendua etorri zen. Errazionamenduan ematen zizutena hartu behar zenuen ezer esan gabe. Errekisak ere izaten ziren, eta estraperloan gordetako zaku batekin harrapatu zuten gizonari tiro bota ziotela kontatzen du. Errazionamendua udaletxean banatzen zuten. Gogoratzen du behin “toque de queda” joa eta udaletxean Gipuzkoatik iritsia zen kamioia banatzen ari ziren. Banaketaren nagusiak Barandalla eta Dorrauko apeza ziren.

  • Jose Miguelen emaztea

    Jose Miguel Arbizu Lizarraga (1932) Etxarri Aranatz

    Bere emaztea, Anttoni, inklusakoa da. Bost urte egon ziren elkarrekin ezkondu aurretik. Garai hartan erlijioak indar gehiegi zeukan.

  • Errazionamendua

    Antonina Barricarte Zolina (1934) Etxarri Aranatz

    Errazionamendu garaian, dena errazionaturik zegoen. Goizeko bederatzietan joaten ziren okindegira ogi bila eta ordu bata aldera bueltatzen ziren.

  • Estraperloa

    Antonina Barricarte Zolina (1934) Etxarri Aranatz

    Estraperloan Gipuzkoako jendea etortzen zen eta hemendik Gipuzkoara ere joaten ziren.

  • Mikel Salaberria Sagardotegietako giroa eta gerraosteko gosea

    Mikel Salaberria Kortaberria (1932) Lezo

    Sagardotegietako giroaz hitz egiten du: batak bestea gonbidatzen zuen tragoa hartzera, berriketan egoten ziren, kanpotik eraman behar zen janaria zerbait jan nahi izanez gero... Gerraostean gose handia pasa zuten.

  • Irene Salaberria Galerías Oarso

    Irene Salaberria Kortaberria (1940) Lezo

    Arropa egiteko oihalak Errenteriako Galerias Oarso dendan erosten zuten. Ireneren anaiaren andrea jostuna zenez, arropa egiten zien.

  • Irene Salaberria Anai-arraben lanbideak

    Irene Salaberria Kortaberria (1940) Lezo

    Anaia zaharrena zapataria zen, enkarguz. Beranduago paper-fabrikara joan zen lanera. Bigarren anaia zaharrenak kontadoreetako bulegoetan. Ahizpa zarrena botikan aritu zen, laguntzaile moduan ezkondu bitartean, eta ezkondu ondoren hurrengo ahizpari utzi zion. Ahizpa jostuna ere izan zen.

  • Irene Salaberria Ogi zuria kontrabandoan

    Irene Salaberria Kortaberria (1940) Lezo

    Ogi zuria kontrabanduan ekartzen zuten Iparraldetik.

  • Irene Salaberria Orduko jatekoa

    Irene Salaberria Kortaberria (1940) Lezo

    Astean zehar aza, azalorea, porrua, arroza, babarrun gorria eta lentejak jaten zituzten. Gogoan du Irenek amak babarrun gorriari arroza botatzen ziola.

  • Errazionamendua

    Karmen Goñi Insausti (1921) Etxarri Aranatz

    Errazionamenduan gorriak ikusi zituzten. Jendeak kartila bat zuen.

  • Garai gogorrak bizi zituzten

    Karmen Goñi Insausti (1921) Etxarri Aranatz

    Aita hil zen garaian gose asko pasa zuten. Anaiak gerrara joan ziren, eta ez zuen inork lan egiten. Bere ama festetan etxetik atera gabe geratzen zen espartzinik ere ez zuelako. Bere amak bost ahizpa zituen, baina denak gazte hil ziren.

  • Estraperloa

    Katalina Tabar Juanche () Etxarri Aranatz

    Lizarragan ez zen estraperlorik egon. Ogia egiteko Lakuntzaraino joaten ziren garia eramatera gauez. Guardia zibila egoten zen kontrolatzen. Harrapatzen bazituzten dena kentzen zieten.

  • Errazionamendua

    Margarita Maiza Auzmendi (1938) Jose Mari Razkin Agirre (1932) Etxarri Aranatz

    Errazionamendua egoten zen, ezin zenuen nahi zenuen guztia erosi.

  • Kontrabandoa eta estraperloa

    Margarita Maiza Auzmendi (1938) Jose Mari Razkin Agirre (1932) Etxarri Aranatz

    Etxarrira gipuzkoarrak etortzen ziren kontrabandoa egitera bizikletan. Jose Mari ibili izan da kontrabandoan. Gari zakuak saltzen zituzten. Guardia zibila egoten zen errepidean. Behin, Aiako errotara bi zaku gari eraman zituzten irina egiteko, eta gurdia zibilek harrapatu zieten, baina lehenengo aldia zenez utzi egin zieten. Gipuzkoar asko etortzen ziren Etxarrira erostera, dena ezkutuan eramaten zuten.

  • Errazionamendua eta kupoak

    Margarita Maiza Auzmendi (1938) Jose Mari Razkin Agirre (1932) Etxarri Aranatz

    Errazionamendu garaian kupoak zeuden. Gari kantitate bat entregatu behar zuten zeukaten lurraren tamainaren zuten.

  • Errazionamendua

    Margarita Maiza Auzmendi (1938) Jose Mari Razkin Agirre (1932) Etxarri Aranatz

    Gerra ondoren, gose handia pasa zuten. Errazionamendu kartila izaten zuten. Errazionamendu garaian, taloa eta "zuztopila" jaten zuten, ogirik ez zegoelako. Nola egiten ziren azaltzen dute, eta erabiltzen zituzten tresnak.

  • Gerraostea

    Juani Maiza Mañeru (1942) Etxarri Aranatz

    Juanik ez du goseterik ezagutu, taloa jaten zuten, ogirik ez zen, baina goserik ez. Errazionamendua eta makiak entzun bai, baina ez ditu ezagutu. Estraperloari dagokionez, gogoratzen du Gipuzkoako emakumeak etortzen zirela gauzak erostera.

  • Gerraostea

    Pedro Nazabal Goñi (1936) Etxarri Aranatz

    Etxean oiloak izaten zituzten, arrautza asko izaten zituzten. Ahuntzak, txerriak, behorrak eta behiak ere bazituzten. Horregatik ez zuten goserik pasa gerraostean, eta errazionamendua ere ez zuten sufritu. Bere amaren familiakoak etxera etortzen ziren zerbait jatera.