Ekonomia gerraostean

  • Xelextin Saroiberri Merkatu beltza

    Xelextin Saroiberri (1919) Urepele

    Ostatuan alkohola ere saltzen zen. Arnoa eta garagardoa batez ere. Errazionamendu karta bazuten, azukrea eta horrelako produktuentzat. Merkatu beltz handia zegoen. Hirian bazen gosea baina Urepel aldean ez. Gainera, muga hain hurbil izanda, kontrabando bidez hornitzen ziren Kintoan (Quinto Real). Merkatu beltzak nola funtzionatzen zuen azaltzen du.

  • Pedro Iriarte Gerraosteko arrazionamendua. Errotak

    Pedro Iriarte (1937) Abaurregaina

    Gerraostean ez zuten goserik pasatu. Arto-esnea jaten zuten gosaltzeko. Errotak prezintaturik. Abaurrepera eramaten zuten garia ehotzera. Errepidetik urrun dago eta ez zen arazorik izaten.

  • Pedro Iriarte Kontrabandoa

    Pedro Iriarte (1937) Abaurregaina

    Abaurregainen lehenago kontrabandorik ez. Orbaizetan, Aurizberrin eta Iaurtan (Eaurta, Jaurrieta), ostera, bai. Azkenaldian zaldi-kontrabandoa dago.

  • leon iputxa Oilaskoak eta arrautzak saltzera Elizondorat

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Elizondoko azokara joaten ziren garai batean. Oilaskoek eta arrautzek estimazio handia zuten. Oihala erosten zuten eta gero herria josten zuen jostunak. Denetarik erosten zuten etxerako. Orduan laborarien jeneroak diru egiten zuen. II. Mundu Gerla garaia zen.

  • leon iputxa Karabineroek harrapatu, egurtu eta jenero guztia kendu

    Leon Arambel (1932) Aldude

    II. Mundu Gerla garaia zen. Behin karabineroek harrapatu zuten Leon Elizondoko azokara zihoala. Bizkarra berotu eta zeraman oilasko eta arrautzak kendu zizkioten. Karabineroek jango omen zuten dena. Kinto-ko (Quinto Real) karabineroak are okerragoak ziren.

  • leon iputxa Emazteak "kontrabandoan"

    Leon Arambel (1932) Aldude

    Auritzetik arnoa ekartzen zuten. 11 urterekin, Elizondora joaten zen amarekin etxeko gauzak saltzera. Auzoko beste emazte bat ere joan izan zen eurekin. Egunez joaten ziren Elizondora, gauez Auritzera. Ogi handi bat eramaten zuten Auritzetik hurbil zegoen txabolara. Aitzinean, Leonen aita preso hartu eta Iruñera eraman zuten .

  • Joxe Zumeta Errazionamendu garaiko "luxuak"

    Joxe Zumeta Jaunarena (1937) Lezo

    Errazionamendu garaian, olioa eta azukrea ez ziren soberan izaten. Ogi zuria Frantziatik ekartzen zuten kontrabandoan. Ogi zuria luxu handia izaten zen orduan. Errazionamenduko ogia izugarri gogorra zen. Beraiek taloa jaten zuten etxean; eta, noizean behin, txokolate pixka bat jartzen zioten taloari. Hura janari gozoa!

  • Joxe Zumeta Bakailaoa deskargatu, eta bat kolkora

    Joxe Zumeta Jaunarena (1937) Lezo

    12 urterekin, zapatari izateko hasi zen ikasten. 14 urte bete baino lehenago, Pasai San Juanera joaten zen bakailaoa deskargatzera. Garai hartan, gosea zen, eta bakailaoren bat etxera eramaten zuten ezkutuan.

  • Joxe Zumeta Poliziaren dendan pikuak lapurtzen

    Joxe Zumeta Jaunarena (1937) Lezo

    Gerraostean, gosea pasa zuten. Sagarrak eta dendetako janaria lapurtzen ibilia da Joxe, beharra zegoelako. Polizia armatu bat eta bere familia Lezora etorri ziren bizitzera. Familia estimatua zen hura; janari-denda jarri zuten, eta Joxek han piku batzuk lapurtu zituenekoa gogoan du. Polizia hura oso gizon maitatua izan zen Lezon.

  • Jesusa Izagirre Errazionamendu garaiko salmentak

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Errazionamendu garaian, ogia banatzen zuten dendan. Dendako janaria saltzeko, aita baserrietara joaten zen astoarekin. Abarkak ere saltzen zituzten dendan, Azpeititik ekartzen zituzten.

  • Andone Bidaguren Baserrian ez zuten goserik

    Andone Bidaguren Bilbao (1927) Gernika-Lumo

    Ez zuten goserik pasatu, baserrian denetarik zuten: labeko sua (ogia) astelehenero egiten zuten aste guztirako; errazionamenduan hartzen zuten ogi-txuskoa, azukrea... 9 urterekin legamiak (lebadurak) egiten egoten zen bere senarraren aititarekin Oleskoko okindegian.

  • Andone Bidaguren Errazionamendua eta estraperloa

    Andone Bidaguren Bilbao (1927) Gernika-Lumo

    Errazionamendua nahiko urria zela dio. Tabakotan Arratzura joan behar izaten zuten, baina bestela errazionamendu bila Gernikara etorri behar izaten ziren. Ilarak oso luzeak izaten ziren, orduetakoak. Estraperloa ere ugaritu zen eta etxe eta terreno asko errekisatu zituzten.

  • Pilar Candina Errazionamendua, gosea, estraperloa...

    Pilar Candina Elgezabal (1918) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa aurretik industria zela eta gernikarrak oso ondo bizi zen. Bonbardaketa ostean, errazionamendua izan zuten. Pasealekuko arkupeetan hartzen zuten errazionamendua. Beraien etxean irina ez zen falta Olabarritik ekartzen zutelako eta talo eta morokil asko jandakoak dira. Hasieran baino ez zuten pasatu gosea. Estraperloko jeneroa erosteko dirua behar zen, behin gernikar bat Bilbon indabekin harrapatu zutenekoa kontatzen du.

  • Rafa Armendariz Errazionamendua

    Rafa Armendariz Gainza (1926) Gernika-Lumo

    Errazionamendu-txartela izaten zuten errazionamendua jasotzeko. Udaletxeak ematen zieten txartela dendetan hartzeko jatekoa: azukre beltza, azukrea, ogi beltza, txikoria...

  • Andoni Etxarri Kontrabandoa eta klandestinitatea Hendaian

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Kontrabandoan ibilitakoa da txiki-txikitatik eta dirua kontrabandoan nola pasatzen zuen azaltzen du. Hendaian kontrabandoak aukera ematen zuen sos batzuk ateratzeko. Pasaiara oporretara klandestinoki joaten zen, pasaporterik ez baitzuen.

  • Andoni Etxarri Salcedo tailerretatik soinekoak egitera Iparraldera

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Donostiako Salcedo tailerretik etortzen ziren jostunak Iparraldera soinekoak egitera; joan-etorri ugari egiten zituzten soinekoa bukatu arte. Jostun haiek beren etxetik pasatzen ziren. Behin Gabino jostuna etorri zenekoa kontatzen du.

  • Andoni Etxarri Kontrabando garaiko anekdotak eta egoera ekonomikoa

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Espainian egoera aldatu zen eta Europar Batasunean sartu zen. Gerraostean batzuek estutasun ekonomiko oso larriak pasa zituzten Hendaia inguruan. Kontrabandoko anekdotak kontatzen ditu.

  • Andoni Etxarri Kanpotarrak harrituta Hendaiako kontrabandoarekin

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Kanpotarrak zeharo harrituta geratzen ziren Hendaian kontrabando bidez zenbat gauza sartzen zen ikusita.

  • Zelestino Segurola Gerraosteko miseria

    Zelestino Segurola Billagarai (1926) Donostia

    Goserik ez zuen pasatu morroi zebilela. Babarruna, baratxuri zopa, sardin zaharrak, ogi zopak... Ez zuten ogirik egiten etxean. Errazionamendu garaian taloak egiten zituen etxekoandreak. Estraperloa.

  • 1554 Donostiako kofradia, gose urteak asetuz

    Manuel Oliden Kortajarena (1941) Donostia

    40. hamarkadako urteak gose urteak izan ziren. Arrain asko zegoen garai hartan eta jendea arrantzaleei esker bizi zen. Kofradiak gosea kendu omen zion donostiar herriari. Jendea zapiekin gerturatzen zen portura, eta pare bat kilo arrain eramaten zituen etxera. Plastikozko poltsak sortu zituztenean, ordea, 4-5 kilo sartzen zirenez bertan, debekatu egin behar izan zuten kofradian arraina dohan banatzea.