Ekonomia gerraostean

  • Kandido Aizpeolea Gari bila Arabara

    Kandido Aizpeolea Muñoa (1920) Zerain

    Garia Arabako zenbait herritatik ekartzen zuten isilean, baserrietatik. Behin lagun bati esan zion nondik ekartzen zuen garia eta lagundu egin zion hara joaten. Bidean guardia zibilak ibiltzen ziren eta estraperloan zebiltzanek kontuz ibili behar izaten zuten haiek harrapa ez zitzaten.

  • Kandido Aizpeolea Garia Zegamako errotan ehotzen

    Kandido Aizpeolea Muñoa (1920) Zerain

    Garia kanpotik ekartzen zuten hilero eta Zegamako errotara eramaten zuten ehotzera. Hainbat errotaren izenak aipatzen ditu. Errota batetik bestera, garian ez zuten alderik nabaritzen.

  • Julian Astola Argoitia Gerra denboran elikatzea; errazionamendua

    Julian Astola Argoitia (1926) Aramaio

    Gerra ostean, ez zuten goserik pasatu. Ganadu eta oiloekin nahikoa okela eta arrautza izaten zuten. Oleta gari lekua ez zenez, entregatu beharrik ez zuten izaten. Garia etxerako lain ozta-ozta edukitzen zuten. Txokolatea, olioa eta horrelakoak errazionamendutik jasotzen zituzten.

  • Juana Elorza Beitia Gerraostean erreketeek ardiak kendu

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Ardiak udaberrian landetan egoten ziren. Ez zuten ganadu asko eta gerra aurretik ez zuten behien esnea saltzen. Gerraostean, ardi barik geratu ostean, hasi ziren esnea saltzen. Aitak gero ardi pare bat ekarri zituen, etxe ondoan zuten landa batean izanda hazi eta jateko. Baina horiek ere erreketeak hartu eta ezer barik utzi zituzten.

  • Juana Elorza Beitia Gari gutxi eta lan asko

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Etxean ereiten zuten erdia kendu egiten zien, herrira entregatu behar izaten zen. Gari askorik ez zuten ereiten. Gari lana nekagarria da eta gutxi ematen du. Ganadurik ere ez zuten lan egin ahal izateko

  • Juana Elorza Beitia Murgako errotara gauez

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Errotara estraperloan joaten ziren. Amak egiten zuen ogia etxean. Gauez joan behar izaten zuten Murgako San Pedrora. Guardiak adi egoten ziren eta harrapatzen zuten kentzen zuten.

  • Miren Ensunza Abereengatik domeketan ere lan

    Miren Ensunza Valier (1934) Errigoiti

    Abereak izanez gero, domeketan ere lan egin behar izaten zen. Bost-sei behi izaten zituzten eta arto asko ereiten zuten, soro handiak zituzten. Lexikoa. Esnea eta arrautzak saltzen zituzten. Gose garaian, Bilbotik eta janaria erostera etortzen ziren Olabarriraino.

  • Enrique Aranzabal Urremendi baserrira bizitzen

    Enrike Aranzabal Olaeta (1924) Gernika-Lumo

    Nazionalak sartu zirenean, Urremendi baserrira joan ziren eta bertan igaro zituzten 8 bat urte. Obietatarrena zen etxea eta baserriko lanetan orduan hasi ziren. Sindikatuko etxeak (Kaltzada egoitza aurrekoak) egin arte egon ziren han eta bertan bizi izan zen 85 urtera arte.

  • Iñaki eta Rosarito Gerraostean goserik ez; errazionamendua

    Iñaki Solaguren Basabe (1930) Gernika-Lumo

    Goserik ez zuten pasatu gerraostean. Urdaia, morokila, taloa, baba zaharrak... jaten zituzten. Errazionamendua ere izaten zuten jatekoa hartzeko. Pasealekuko arkupeetan dendak ipini zituzten eta ilara luzeak egoten ziren. Tabakoa ere errazionamenduan ematen zuten. 18 urte betetzerakoan, erretzaile txartela ematen zioten, baina osabari eman zion.

  • Kruzita eta Jesus Ezer barik gelditu ziren, baina lana beti

    Kruzita Etxabe Garro (1930) Jesus Kortabitarte Madariaga (1927) Gernika-Lumo

    Bonbardaketan zuten guztia galdu arren, ez zuten goserik ezagutu. Kruzitaren gurasoek denda jarri zuten eta Jesusen aitak notariotzan jarraitu zuen beharrean. Gerraostetik urte batzuetara notariotzan behar asko egon zen. Presoak ekarri zituzten Gernikara eraikin berriak eraikitzeko.

  • Kruzita eta Jesus Errazionamendua; Pasealekuko dendak

    Kruzita Etxabe Garro (1930) Jesus Kortabitarte Madariaga (1927) Gernika-Lumo

    Errazionamendu garaian Jesusek bi bider hartzen zuen jeneroa: Gernikan eta Barrutian (Kortezubi). Bonbardaketatik 10 bat egunetara etxe batean jateko pila eman zioten. Dendetan ez zen ia ezer egoten saltzen; hala ere, soldaduek beti zuten zer jan. Errazionamenduan ematen zieten ogia beltza zen. Gernikan Meliton Martijarenean, Santos Uriberenean, Escuderorenean eta Pedro Arrietarenean hartzen zuten errazionamendua. Pasealekuko arkupeetan dendak jarri zituzten bonbardaketa ostean: janari-dendak, ile-apaindegia, tela-denda...

  • Santi Intxausti Aitari loteria tokatu zitzaionekoa

    Santi Intxausti Gerrikagoitia (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketaren ostean, loteria tokatu zen Gernikan eta aitari ere tokatu egin zitzaion. Harekin egin zuten aurrera. Errentan joan ziren gero. Pepe izaten zen egunkariak eta loteria saltzen zituena.

  • Santi Intxausti Txerria ezkutuan hil zutenekoa

    Santi Intxausti Gerrikagoitia (1931) Gernika-Lumo

    Egurra nondik ekartzen zuten ez dauka gogoan. Inguruko basoetatik ekartzen zuten. Aita bazkidearengandik banandu eta bakarrik hasi zen zerrategian. Ortua eta soroak izaten zituzten eta txerria ere bai. Txerria ezkutuan hiltzen zuten, debekatuta zegoen eta. Pasadizo barregarri bat kontatzen du. Hiltegia non zegoen kontatzen du. Antzinako kateari buruzko kontuak.

  • Juanita Bergara Goserik ez; kafea eta txokolatea estraperloan

    Juanita Bergara Mintegia (1917) Gernika-Lumo

    Sekula ez zuten goserik izan. Etxean egoten zuten etxean eta hori dela eta ez zuten goserik izan. Kafearen eta txokolatearen kapritxoa izaten zuten, eta Bilbotik zetozen estraperlistei hartzen zieten.

  • Serapio Undabarrena Garia eta artoa baserrian, errotara estraperloan

    Serapio Undabarrena Meabe (1930) Gernika-Lumo

    Ogia errazionamendukoa izaten zenez, taloa jaten zuten urdaiarekin, gosea engainatze aldera. Gari asko zuten baserrian, eta baita arto pixka bat ere. Inguruan hiru errota zituzten, gauez joan behar izaten zuten estraperloan, milizianek ikus ez zitzaten.

  • Serapio Undabarrena Sarramentara estraperloan

    Serapio Undabarrena Meabe (1930) Gernika-Lumo

    Aitarekin Sarramentara joaten zen goizeko hiruetan estraperloan. Txahalak gurdian jaitsi, eta kotxean bila zetozenek argiekin keinuak egiten zizkieten, jakiteko eurak zirela bila zetozenak. Estraperloa nonahi egiten zen, diru asko irabazten zen horrela, harrapatuz gero ordea, 1.000 pezetako isuna ordaindu behar izaten zen.

  • Txomin Ibarluzea Gerraostean Bilbo aldetik jende asko eskean

    Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria

    Gerra ondorenean jende asko ibiltzen zen eskean. Bilbo aldetik etortzen ziren asko. Lanik ez zuten langileak ere ba omen ziren. Gose handia egon zen gerraostean.

  • Txomin Ibarluzea Gerraostean etxeko gaiak udaletxean entregatu behar

    Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria

    Artoa, garia, arbia... ereiten zuten. Baserrian ez zen izaten goserik, baina gerraostean jasotakoaren zati bat entregatu egin behar izaten zuten udaletxean. Garia, artoa, indaba... denetatik.

  • Txomin Ibarluzea Estraperloko olio litroak 100 pezeta

    Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria

    Estraperloa eta kontrabandoa ezagutu ditu, baina eurak ez ziren inoiz ibili. Estraperloko olio litroak hogei ogerleko balio zituen. Markina-Xemeingo `Esperanza´ lantegian egunean 3 pezeta irabazten ziren orduan.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Irin-fabrikan kopuru mugatua; ezkutuan errotetara

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Gerraostean garia, indaba eta patata entregatu egin behar izaten zuten Jesusaren etxekoek. Garia irin-fabrikara eramaten zuten ehotzera, baina han mugatuta zuten kilo kopurua. Orduan, ezkutuan, Gizaburuagara joan behar izaten zen aita, karroa hartuta. Batzuetan Guardia Zibilak "erosi" egiten zituzten, haiek ere gosea izaten zuten eta.