Ekonomia gerraostean
-
Garia eta artoa baserrian, errotara estraperloan
Serapio Undabarrena Meabe (1930) Gernika-Lumo
Ogia errazionamendukoa izaten zenez, taloa jaten zuten urdaiarekin, gosea engainatze aldera. Gari asko zuten baserrian, eta baita arto pixka bat ere. Inguruan hiru errota zituzten, gauez joan behar izaten zuten estraperloan, milizianek ikus ez zitzaten.
-
Sarramentara estraperloan
Serapio Undabarrena Meabe (1930) Gernika-Lumo
Aitarekin Sarramentara joaten zen goizeko hiruetan estraperloan. Txahalak gurdian jaitsi, eta kotxean bila zetozenek argiekin keinuak egiten zizkieten, jakiteko eurak zirela bila zetozenak. Estraperloa nonahi egiten zen, diru asko irabazten zen horrela, harrapatuz gero ordea, 1.000 pezetako isuna ordaindu behar izaten zen.
-
Gerraostean Bilbo aldetik jende asko eskean
Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria
Gerra ondorenean jende asko ibiltzen zen eskean. Bilbo aldetik etortzen ziren asko. Lanik ez zuten langileak ere ba omen ziren. Gose handia egon zen gerraostean.
-
Gerraostean etxeko gaiak udaletxean entregatu behar
Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria
Artoa, garia, arbia... ereiten zuten. Baserrian ez zen izaten goserik, baina gerraostean jasotakoaren zati bat entregatu egin behar izaten zuten udaletxean. Garia, artoa, indaba... denetatik.
-
Estraperloko olio litroak 100 pezeta
Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria
Estraperloa eta kontrabandoa ezagutu ditu, baina eurak ez ziren inoiz ibili. Estraperloko olio litroak hogei ogerleko balio zituen. Markina-Xemeingo `Esperanza´ lantegian egunean 3 pezeta irabazten ziren orduan.
-
Irin-fabrikan kopuru mugatua; ezkutuan errotetara
Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria
Gerraostean garia, indaba eta patata entregatu egin behar izaten zuten Jesusaren etxekoek. Garia irin-fabrikara eramaten zuten ehotzera, baina han mugatuta zuten kilo kopurua. Orduan, ezkutuan, Gizaburuagara joan behar izaten zen aita, karroa hartuta. Batzuetan Guardia Zibilak "erosi" egiten zituzten, haiek ere gosea izaten zuten eta.
-
Estraperloko olioa lapurtu zietenekoa
Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria
Frantziatik kontrabandoan ekartzen zen olioa; gero, hura erosi eta estraperloan saldu. Gipuzkoatik Bizkaira edozer gauza pasatzeko zergak ordaindu behar izaten ziren, eta polizia foralak egoten ziren zaintzen. Behin Elgoibartik zekarten estraperloko olioa baserri batean gorde zuten eta ostu egin zizkieten hogei litroko bi garrafoiak.
-
Estraperloko gaiekin egiten ziren tranpak
Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria
Dendan errazionamendua nola egiten zuten. Estraperloa egiten zuten gerraostean, baina batzuetan ziria sartzen zieten estraperloko gaiekin, eta isilik egon behar gainera.
-
Taberna eta denda gerra aurretik, gerra garaian eta ostean
Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria
Gerra garaian milizianoek hartu zituzten taberna eta denda. Aitak etxe aurreko putzuan gordeta zituen ardo batzuk, baina haiek ere aurkitu zituzten. Gerraostean estraperloa. Gauza batzuk ezin ziren eduki eta inspektorea zetorrenean ezkutatu egiten zituzten.
-
Goserik ez, baina gabezia bai
Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria
Gerra denboran eta ostean ez zuten goserik pasa, baina gabezia bai. Baserriko jendeak ez zuen goserik pasatu. Baserritarrek kaleko jendeari laguntzen zien.
-
Errazionamendua
Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria
Gerraosteko errazionamendua nola izaten zen kontatzen du Mari Karmenek. Azukrea, kafea, txokolatea... hartzen zituzten errazionamenduko kartilarekin. Ogi beltza. Azukre "moraue". Astean behin egiten zuten ogia baserrian, baina gerra denboran soldaduak baserrian egon zirenez, haiek jaten zuten ogi guztia.
-
Uztaren parte bat entregatu behar
Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria
Auzoko errotak itxita egon ziren garaiaz hitz egiten du. Jendea beste toki batzuetara gauez joaten irin bila. Baserrian bildutako uztaren parte bat udaletxean entregatu behar izaten zen. Errazinamenduko jakiak dendan hartzen ziren.
-
Errazinamenduko ogia
Jose Juaristi Zubizarreta (1941) Etxebarria
Gaztetan ogia noiz jango egoten ziren. Errazionamenduko ogia, astean hiru barratxo jasotzen zituzten Markinatik.
-
Baserritarrek uzta eman beharra
Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil
Jasotako uztaren zatirik handiena eman behar izaten zuten baserritarrek. Errotak ere itxi egin zituzten. Jende asko hil zen goseak eta gaixotuta.
-
Gerraosteko gosea
Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil
Gose handia pasa zuten 40-41 urteetan. Errazionamenduan pasa zituzten hamar urte, oliorik gabe, eta ogi gutxirekin.
-
Abere-hiltzea isilpean
Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil
Isilpean egiten zen txerri-hiltzea, gerraostean ez baitzegoen onarturik.
-
Gerraostean goserik ez zuten pasa
Pilar Tolosa Amondarain (1935) Amasa-Villabona
Gerraostean, gauza askoren beharra izan zuten arren, goserik ez zuten pasa. Arrautzak karetan kontserbatzen zituztela gogoan du nahiz eta ez dakien nola egiten zen prozesu hura.
-
Emakumeak ez ziren soilik etxekoandre
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia
Etxeko lanez gain, beti zuten beste lanen bat. Gerra ondoren etorritako kontua izan zen hori, ezkondutakoan lana uztera bultzatzen baitzituzten emakumeak.
-
Ogi txuria ogi beltzaren truke
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia
Ogi beltza nahiago zuela eta, izeba-osabei ogi txuria ogi beltzarengatik aldatzen zien Arantxak, eta horregatik barre egiten zioten.
-
Gerraosteko luxuak
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia
Goserik ez zuten pasa gerraostean. Aitak lana galdu zuenean, luxua zen arrain zopa eta melokotoia jatea.