Ekonomia gerraostean

  • Teresa Arregi Errazionamenduko ogia

    Teresa Arregi () Amasa-Villabona

    Ogi zati txiki bat ematen zieten errazionamenduan. Familiako kopuru zehatz bat ematen zieten.

  • Teresa Arregi Gerraosteko gosea

    Teresa Arregi () Amasa-Villabona

    Osaba batek lagundu zion Teresaren amari, diru eta janari kontuetan. Gosea pasa izanaz gogoratzen da Teresa.

  • Teresa Arregi Errazionamenduaren funtzionamendua

    Teresa Arregi () Amasa-Villabona

    Kartilla eskuan hartuta joaten ziren familiari zegokiona jasotzera. Irina ere erosi ohi zuten ondoren errotan txikitzeko.

  • M Pilar Galparsoro Lehengo bizimodu umila

    Maria Pilar Galparsoro Andueza (1921) Legazpi

    Lehen jatekoa lortzeko adina diru egoten zen, baina harrokeriarik ez.

  • Milagros Telleria Azurmendi-Gregori Telleria Mintegi Errazionamendua hartzera herrira

    Milagros Telleria Azurmendi (1927) Gregori Telleria Mintegi (1922) Zerain

    Errazionamentua hartzera etortzen ziren baserritik, ordubeteko bidean. Igande arratsaldetan gehienetan.

  • Rosario Aztiria Baserrian eginiko ogia eta errazionamendua

    Rosario Aztiria Plazaola (1939) Legazpi

    Astean behin egiten zen aste guztirako ogia. Kaletik errazionamenduko ogia ekartzen zuten, opil bat bakoitzarentzat, zazpi opil guztira. Rosariok ekartzen zuen ogia kaletik.

  • Julio Zabaleta Ganadua ez, baina babarrun zakuak ezkutuan

    Julio Zabaleta Yarza (1933) Natividad Zabaleta Yarza (1936) Legazpi

    Ganadua izkutatu beharrik ez omen zuten izan gerra garaian, baina bistan ere ez omen zuten uzten, badaezpada. Babarrun zakuak-eta ezkutatu izan zituzten, bestela udaletxera eraman behar izaten baitzen jasotakoaren zati bat. Etxeko errenta dirutan eta kapoietan ordaintzen zuten. Natik kontatzen du senarra zenaren txahalari buruzko istorio bat.

  • Manolo Ibarguren Molinaga Martuteneko bizimodua

    Manolo Ibarguren Molinaga (1929) Lizartza

    Mutil kozkorrak izanik, pozik ibiltzen ziren lanean. Gainontzeko morroien jatorriaz ari da. Bere anaia ere bertan zen. Hilabetean bost duro eta janaria ematen zizkieten ordainetan. Hala ere, janaria hala-moduzkoa zen, errazionamendu garaian oso eskasa.

  • Manolo Ibarguren Molinaga Gerraosteko gosea

    Manolo Ibarguren Molinaga (1929) Lizartza

    Eskola ostean, baserrira lanera itzuli aurretik, plazan geratzen ziren jolasean. Baserrian baino, kalean gose handiagoa zegoela kontatzen du. Soinua jotzen herriz herri edo ezkontzetan hasi zenean, izan zuen tripa betetzeko aukera.

  • Ogiari patata nahastu

    Agustina Aierbe Goikoetxea (1923) Idiazabal

    Patata gose denboran hasi ziren sartzen. Ogiari ere nahasten zioten; gozoa geratzen omen da, hezeagoa. Egosi, pasadorean pasatu eta irinaz nahasten zen.

  • Antonia Mujika Kontrabandoan zebilena ondo, besteak gaizki

    Antonia Mujika Urrestarazu (1916) Idiazabal

    Gerra ostean pobre ibili ziren janez. Baserrian ez zuten goserik pasatu. Kontrabandoan zebilenak irabazi egiten zuen, bestela zebilenak batere ez.

  • Felipe Etxeberria Errazionamendu ogia Mendibildik behera botaz gero...

    Felipe Etxeberria Telleria (1935) Legazpi

    Gerra ondorenean, Bidaniko mutil bat izan zuten baserrian laguntzaile moduan. Hark errazionamenduko ogiari buruz zer esaten zuen kontatzen du.

  • Nikolas Ormazabal Errazionamenduko ogia

    Nikolas Ormazabal Ormazabal (1926) Legazpi

    Zumarragan saltzen zuten ogia eta baita Brinkolako baserrietan ere. Errazionamendu garaian pisu jakin batera iritsi behar izaten zuen ogiak.

  • Milagros Magunazelaia Intendentziatik etxerako jakiak

    Milagros Magunazelaia Amenabar (1927) Otxandio

    Nebarik zaharrenak intendentzian jarduten zuen lanean, eta etxerako jakiak ekartzen zituen kuarteletik. Beste neba bat Urdulizen geratu zen morroi, eta urte batzuk eman zituen bertan. Otxandiora itzuli zirenean, errazionamenduko gauzak udaletxean jasotzen zituzten.

  • Imanol Garaigordobil Berriozabal Kurtzalde taberna

    Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio

    Etxea sutan zegoela, ganaduak ukuilutik irten ahala, erreketeek tiroz hil zituzten denak, 10 ganadu buru. 8 urte zituela, familiak Kurtzalde taberna hartu zuen, eta taberna, ganadu eta soroetatik bizi izan ziren.

  • Imanol Garaigordobil Berriozabal Guardia zibilak etxean

    Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio

    Estraperlo garaia zen. Herriko jende batzuk guardia zibilak baino okerragoak izan ziren Imanolen familiarekin. Aitak gorri fama eduki arren, Ermandadeko hauteskundeak irabazi zituen. Imanolek soldadutza bukatu zuenean, furgoneta bat erosi zuen. Jendea eraman eta mandatuak egiten zituen Gasteizera. Eskola berria egin zutenean, autobusak jarri zituen.

  • Imanol Garaigordobil Berriozabal Estraperlo garaia

    Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio

    Kupoa ordaintzeko beste gari ez bazuten jasotzen, erosi egin behar izaten zuten. Nahiz eta guardia zibilak etxean apopilo izan, Imanolek etxerako estraperloa egiten zuen. Etxean txerriak hazi eta txerrikiak saltzen zituzten.

  • Imanol Garaigordobil Berriozabal Errazionamendua

    Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio

    Denda ez zuten izan tabernan, baina amak ahal zuen guztia saltzen zuen bertan. Errazionamenduko ogia Imanolek banatzen zuen. Olioa eta azukrea ere errazionatuta zeuden.

  • Margari Ondarza Ogi beltza errazionamenduan

    Margari Ondarza Elorriaga (1928) Murueta

    Gerra denboraraino ez zuten ogirik jan. Errazionamenduan ogi beltza jaten zuten. Udaletxean jasotzen zuten ogia, eta eman beharrekoa (indaba, garia, artoa) ere han ematen zuten.

  • Eusebio Arriolabengoa Jende asko eskean

    Eusebio Arriolabengoa Mendizabal (1925) Aramaio

    Eskean jende asko ibiltzen zen etxez etxe. Zer edo zer beti ematen zen. Lapikoak konpontzera eta arropak saltzera ere joaten ziren.