Ekonomia gerraostean

  • Jose Mari Kruzeta Indibidualismoa Eibarren

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Gerra bukatutakoan, demokrazia blokeaturik zegoenez, tailer asko sortu ziren Eibarren. Indibidualistak izan omen dira eibartarrak industrian, eta horregatik ez omen zitzaion Armeria eskolari lagundu.

  • Jose Mari Kruzeta Industria dibertsifikatu

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Alfak bezala, beste zenbait lantegik ere arrakasta izan zuten. Torloju lantegiak ere bazeuden. Berri Industriak. Eibarko industriaren dibertsifikazioa. Bizikletak, armak eta josteko makinak.

  • Jose Mari Kruzeta Bizikleten osagarriak Eibartik kanpo

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Bizikletak eibarren, baina osagarriak Eibartik kanpo egiten ziren, edo bestela erosi. Torlojugintza ere asko zabaldu zen, tailer txikiek tailer handientzat lan egiten baitzuten.

  • Jose Mari Kruzeta Tailer indartsuak Eibarren

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Lorenzo Zabalak egin zituen lehenengo motorrak. Kaskoak eta Laster konpasak. Star eta Victor Sarasketa.

  • Jose Mari Kruzeta Laguntzarik gabe, industriarik ez

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Banku aldetik eta makinaria aldetik emandako maileguei esker sortu zen Eibarko industria eta garapena. Konfiantzazko tratua baitzen nagusi.

  • 300 Eskolarik ez gerra denboran

    Lucio Urzelai Gantxegi (1922) Bergara

    Luziok Elementalean ikasten zuen orduan; baina, gerragatik, eskolara joateari laga behar izan zioten. Etxeko dendatik banatzen zituzten errazionamenduko gauzak. Osintxura ezkondu zen Luzio.

  • lucia farras Miseria handia, gerra ostean batez ere

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Miseria handia egon zen gerra ostean. Gasteizen, ikastetxean zegoela, goizeko lehenengo orduan jaten zuen ematen zieten ogia. Gerra denboran, Cabezón de la Salen Euzko Jaurlaritzaren errazionamendua hartzen zuten eta ez zuten goserik pasatu. Esnea eta arroza ere izaten zuten.

  • Fernantxo Behar handiko garaietan, katua asko jaten zen

    Fernantxo Intxaurrandieta Aizpurua (1947) Lezo

    Jaizkibeleko destakamendura joandakoak ezagutu zituen, laranja azalak ere jateko prest, bera katua jandakoa da eta untxia bezalakoa dela dio.

  • Axun Oiartzabal Gerra ondorengo urte gogorrenak ez zituen ezagutu

    Axun Oiartzabal Sagarzazu (1946) Lezo

    Amak baserritik ekartzen zituenei esker goserik ez zuen pasa. Anai-arreba zaharragoek, ordea, okerrago pasa zuten.

  • Arnaldo Bolunburu Gerra ondorengo urteak: gosea; estraperloa

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Gerra ondorengo urteak. Gosea. 1942-1943an hasi zen egoera hobetzen. Ordura arte estraperloa. Olioa zenbat ordaindu behar izaten zen. Amandrearekin Gasteizera joaten zen batzuetan, eta handik patatak ekartzen zituzten. Irina hartzera Bergarara joaten ziren; nola ekartzen zuten. Fideorik ere ez zen egoten.

  • Arnaldo Bolunburu Baserrira joaten ziren jatera gose garaian

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Amona baten lehengusinak baserria zuen Mekolalden. Hamabost egunean behin bertara joaten ziren jatera. Baba gorriak urdaiarekin, txorizoa, baserriko ogia... lehertu arte jaten zuten. Baserritarrek artoa, irina, eta abar entregatu egin behar izaten zituzten, baina betiere zatiren bat gordetzen zuten. Baserrietan ere estraperloa egiten zen. Baserrietakoek ez zuten goserik pasa, baina kalekoek bai.

  • Arnaldo Bolunburu Gerraostea: estraperloa; errazionamendua; salbokonduktoa

    Arnaldo Bolumburu Inza (1933) Eibar

    Gerra ondorengo urteak. Errazionamendua. Olioa, tabakoa, eta abar erosteko kartilla bat egoten zen. Kartillak seilu antzekoak zituen eta dendariak erosi ahala kentzen zituen. Seiluak amaitzen zirenean beste kartilla bat behar izaten zen eta haren zain egon behar. Salbokonduktoa. "Gerria gogorra da; gerria azkena da". Garbitasun eza; zorriak. Etxeak, tabernak errekisatuta. "Zinera juan eta Cara al Sol kantau bihar lehelengo!". Elizara ilaran joaten ziren igandeetan, bestela ez zegoen notarik.

  • Luis Haranburu Altuna Gerraostean jaiotakoa

    Luis Haranburu Altuna (1947) Alegia

    Errazionamenduaz eta kartillez gogoratzen da. Ekonomia arazoak ere gogoan ditu, baina aitaren ogibidea zela eta (tratularia) denetarik izan zuten etxean. Alegian soldaduen presentziaz gogoratzen da.

  • Cresen Urkidi Errazionamendua eta errotak zarratuta. Doktrina euskaraz eta erdaraz

    Cresen Urkidi Astorkia (1930) Aulesti

    Garia entregatu egin behar izaten zuten eta txahala ere bai soldaduek jateko. Errotak zarratu zituzten eta ama Gernika ondoko Ugerkara joaten zen. Abioiekin-eta beldurtu egiten ziren. Eskolara zazpi urtegaz hasi zen, arbel bat eta entziklopedia bat baino ez zuten ikasteko. Doktrina eskolan erdaraz eta elizan euskaraz ikasten zuten.

  • Cresen Urkidi Ogia ezkutuan egiten

    Cresen Urkidi Astorkia (1930) Aulesti

    Garia udaletxeko arkupeetan entregatu behar izaten zuten. Etxean ere apur bat ezkutatuta izaten zuten, eta bere amak gauez erabiltzen zuen labea, bertatik irteten zen kea soldaduek ikusi ez zezaten. Beraien auzoko batzuekin gertatutako istorio bat kontatzen du.

  • Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia Gerra ondoren errotara jende asko etortzen zitzaien

    Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia (1941) Alkiza

    Urruzola baserriak garai batean bi bizitza zituen. Zortzi senideak, gurasoak eta aiton amonak bizi ziren etxean. Joxe Ramonen aita basoan ibiltzen zen eta gerra denboran errota jarri zuten. Errotan lana handia egin zuten estraperloaren garaian. Errezil eta Azpeititik ere etortzen zitzaizkien irina bila. Guardia Zibilak etortzen zirenean amak jana ematen zien eta horrela ez zioten errotari kasurik egiten. Errota gau eta egun, jai eta aste irekita zeukaten.

  • Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia Mutil koskorra zenean Irurara joaten zen gauez irina eramatera

    Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia (1941) Alkiza

    Anaiarekin gauez Irurara joaten ziren irina eramatera. Enkargua egin ondoren etxera itzultzen ziren. Iruran Tapia familiakoei eramaten zien irina. Ez zuten beldurrik pasatzen. Oso maiz egiten zuten bidaia hori. Mutil koskorra zenean, egunez makilak egiten ibiltzen zen, gauean irina eramatera joaten zirenean babesteko.

  • Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia Txerria partitzerakoan "odolkiak ordainetan"

    Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia (1941) Alkiza

    "Odolkiak ordainetan" esamoldea etxe guztietan erabiltzen zuten. Txerria hildakoan gehiena partitzeko izaten zen. Txerria non hiltzen zuten gogoratzen du. Lan horretarako harakina etortzen zen. Guardia Zibilek beraien etxea maite zuten bertan janaria ematen zitzaielako.

  • Jose Mari Kruzeta Eibarko Kirol Elkarteko "Los Halcones de la Sierra"

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Aitak gaitasun urritua zuen, eta horrek diru-arazoak eman zizkien. Osabak olioa eta telak bidaltzen zizkien Toledotik. Eibarko Kirol Elkartean talde bat egin zuten "Los Halcones de la Sierra".

  • Jose Mari Kruzeta Egun osorako ogi zati bat

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Peronek tratua egin zuen Francorekin. Ondorioz, egun osorako ematen zitzaien ogia txiki-txikia izaten zen.