Ekonomia gerraostean

  • 1360 Soldadutza (II): gosea eta lagunak

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Gosea pasa zuten, eskale asko. Zer jaten zuten. Jornalik ez, eta janaria erosteko dirurik ez. Tabernetan platerkada patata jaten zuten. Euskaldun kuadrilla handia ziren. Zer egiten zuten elkarrekin.

  • 1360 Soldadutza (VI): ogia eta etxerako baimenak

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Soldadutzan egon zenean, ez zegoen nahikoa ogi. Etxerako baimen gutxi. Izatekotan, ostiraletik astelehenera bakarrik. Gerora 3 hilabeteko baimena lortu. Frantziara ihes egin ez izanagatik pena.

  • 1360 Frantziarako bidaiak eta estraperloa

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Frantziara irteerak egiten hasi zen. Koinatuaren anaia berekin taxi-gidari hasi zen. Zestoako denda batentzako tela ere ekartzen zuten Frantziatik. Estraperloan ibili askotan. Aduanako abenturak.

  • Enkarna Elosegi Errazionamendu garaian lanean, kanpoan eta etxean

    Enkarna Elosegi Benito (1922) Zarautz

    Etxean ogia kontrabandoko irinarekin egiten zuten. Garai hartan ogia falta izan zen. Kooperatibako bulego-lanetan aritu zen Enkarna dozena bat urtean, errazionamenduko jeneroa kudeatzen. Azkenean, lana utzi eta etxeko lanetara dedikatu zen.

  • Enkarna Elosegi Errazionamendu garaiko komeriak

    Enkarna Elosegi Benito (1922) Zarautz

    Kooperatibako lana seme-alabak zaintzearren utzi zuen. Lanean aritu zen denbora janaria lortzeagatik izan zen. Errazionamendu garaian jendeak latzak pasa zituen; orduko komeriak kontatzen ditu.

  • Joxe Salegi Lurrazpiko errota ezkutua

    Joxe Salegi Egaña (1926) Zumarraga

    Gerra ostean, errotak itxita egon ziren garaian, amak zulo bat egin zuen lurrean, han behean, ezkutuan, errota bat jartzeko. Errazionamendu garaian, baserriko jeneroaren zati bat entregatu egin behar izaten zuten udaletxean. Garai hartan, beldur galanta pasatzen zuten errotara joateko, gauez, ezkutuan. Behin, Guardia Zibilak Joxe harrapatu zuen bidean; baina, beraiekin hitz eginda, aurrera egiten utzi zioten.

  • Joxe Salegi Kaleko jendea baserrira, ogi eske

    Joxe Salegi Egaña (1926) Zumarraga

    Etxean, amak ogia egiten zuen astean behin. Herritik jendea etortzen zitzaien baserrira ogi eske; eta, lortutakoan, pozik itzultzen ziren etxera.

  • 1553 Gerra aurreko automobilak

    Patxi Mugerza (1936) Donostia

    Garai hartan kotxe askorik ez zen ibiltzen, eta gehienak zaharrak ziren, gerra aurrekoak: Citröen, Fiat... Kontrabandista baten istorioa ere kontatzen du Patxik.

  • 954 Gerra osteko kontuak

    Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1925) Ermua

    Euskaraz egiten ez zieten uzten. Berak Luke zuen izenean, baina Lucia esaten hasi zitzaien, politagoa zela eta. Goserik ez, beren etxea "herriko etxea" ei zen. Baserritarrak aldatzen ziren lekua zenez, beti ekartzen zuten jeneroa. Egurretara basora.

  • 954 Pretendientea

    Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1925) Ermua

    Taberna bateko zerbitzari batek ogibitartekoak bidaltzen zizkion frontoira. Atzetik ibili zitzaion, baina Aliziak ez zion kasurik egin. Behin, gerora, Ramblasetan aurkitu zuen ume txiki batekin. Biona izan zitekeela esan zion, bera "vizcaina burra" izan ez balitz.

  • 954 Oihalgintzako eta estraperloko dirua barra-barra

    Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1925) Ermua

    Kotoiaren negozia indartsu zegoen. Oihal-fabrikak eta estraperloa. Samaranch auto deportibo gorri batez etortzen zen; kotxe bat baino gehiago zuen.

  • Arrantxoa ukatu Ermuan

    Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua

    Gose denboran hiru anai-arreba joan ziren Ermura arrantxoa ematen zuten lekura eta ukatu egin zieten.

  • Arrazionamentua

    Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923) Ermua

    Ogia, olioa, tabakoa... arrazionatuta zeuden. Pertsonako honenbeste ematen zuten, ordainduta, jakina.

  • Jana lortzeko komeriak gerra denboran eta ostean

    Fidel Izarra Larrea (1926) Ermua

    Armadako sukaldari batzuk giputzak ziren, ezagunak zituzten; eta, mutikoak joaten zitzaizkienean, jana ematen zieten: paella, normalean. Beti ilaran janari zain. Urte gogorrak, baina zelan edo halan irten zuten aurrera.

  • Gose denborako bihurrikeriak

    Fidel Izarra Larrea (1926) Ermua

    Gaztetan nahiko basatiak ziren: mailuki edo madari lapurretan sarri ibiltzen ziren. Goseagatik ere bai apur bat. Patatak ere harrapatu izan zituzten. Morokila egin izan zuten, nahiz eta berari gustatu ez.

  • Denetariko jeneroa arrautzen truke

    Luisa Egia Agirrebeitia (1921) Ermua

    Iturrira joatea eta arropak garbitzea nesken lanak ziren. Mutilek kolperik ez. Anaiak arrautza gordinak zurrut egiten zituen. Arrautza asko izaten zutenez, Eibarko denda batera eraman eta trukean denetariko jeneroa ekartzen zuten. Ikasketak mutilei, neskei batere ez.

  • Fernando Etxeberria "Urreduna" Eibarko damaskinatuaren urte goxoak

    Fernando Echebarría Unamuno (1927) Eibar

    Beraientzat sasoi onena 1970 inguruan izan zen. Toledon gero eta lan gehiago; Eibarren, berriz, ordurako beherakada handia egina zuen. Gerra ostea garai ona izan zen; emakume ugari aritzen ziren lanean. Lan asko zegoen garai hartan Eibarren. Damaskinatzaileak zeuden Euskal herrian zehar ere.

  • Fernando Etxeberria "Urreduna" Gerra osteko urrearen kontrabandoa

    Fernando Echebarría Unamuno (1927) Eibar

    Lehenengo Mundu Gerran, urreak balio gutxi zuen; jendeak nahiago zituen zilarrezko txanponak urrea baino. Urrearen inguruko tranpak azaltzen ditu, kontrabandoari lotutakoak.

  • Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi Errotara ezkutuan gerra ondoren

    Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi (1928) Asteasu

    Gerra ondoren hasi ziren txerriak ezkutuan hiltzen eta. Errotara iluntzen zuenean joaten ziren. Alkizan errota zegoen. Behin Larrauldik barrena errotara zihoala gertatutakoa kontatzen du. Donostiako izebak irina bila etortzen zitzaizkien.

  • Justo Larrañaga Ogi klaseak: fotak. Grabadoreentzat ogi berezia

    Esteban Justo Larrañaga Argarate (1913) Eibar

    Fotak banatu behar izaten ziren goizetan. Grabadoreek ogiaren mamia erabiltzen zuten piezei distira ateratzeko. Gerra ostean gose handia egon zen. Horren inguruko kontu batzuk aipatzen ditu.