Ekonomia gerraostean

  • Manu Goiti Osaba estraperlista

    Manolo Goiti Belakortu (1931) Mañaria

    Bere aitaren anaia batek diru asko egin zuen estraperloari esker. Bidean Guardia Zibila zegoen edo ez ikusteko, taxia joaten zen aurretik badaezpada ere. Batez ere Araba eta Nafarroatik ekarritako garia ekartzen zuen. Osaba hori oso ezaguna zen Durangaldean.

  • Isidro Momoitio Tabakoa estraperloan

    Isidro Momoitio (1918) Plentzia

    Arrantza-ontziak baliatuz, kanpora joan eta tabakoaren salerosketari buruzkoak.

  • Isidro Momoitio Kanpoan gauzak merkeago

    Isidro Momoitio (1918) Plentzia

    Kanpoan elektrogailuak eta beste zenbait produktu merkeagoak ziren erosteko, baina aduanatik pasatzean garesti irteten zen.

  • 278 Baserritarrek garia zakuetan eramaten zuten errotara

    Maria Argialde Azalza (1917) Bergara

    Errotako lanari noiz utzi zioten. Errekako ura Bergarara eraman zutenean laga zioten lanari. Aleak "kajara" nola botatzen zituen. Baserritarrek garia zakuetan eramaten zuten. Etxeko leihoan papera egoten zen, zaku bakoitzari marka ipintzeko. Zakuak nola pisatzen zituzten hasieran. Estraperloa.

  • Tomas Abarrategi Garia erein, ogi faltarik ez izateko

    Tomas Abarrategi Goikoetxea (1947) Berango

    Etxerako txerriak hasten ziren, eta koipea erabiltzen zen olioaren ordez. Tomas umea zela, ogiaren errazionamendua egon zen; aitak lurrak errentan hartu eta garia erein zuen. Horrela zuten nahi beste ogi. Amak egiten zuen ogia.

  • Kontxa Gonzalez Errazionamenduan ere goserik ez Elantxoben

    Kontxa Gonzalez Badiola (1928) Elantxobe

    Errazionamendu garaian, errotara joaten ziren irinetan. Kaxan gordetzen zuten, eta amak ikasi zuen taloak egiten. Arraina bazuten eta ortuariak ere bai. Horrela ez zuten goserik pasa. Baserritarrek eta arrantzaleek trukea egiten zuten.

  • Andres Ereño Gerra ostea

    Andres Ereño Atutxa (1917) Etxebarri

    Gerra ostean gosea egon zen eta arropa ere eskas. Etxean, arreba zaharrena joskilea zenez, etxerako josten zuen eta eurek ez zuten arropa izateko arazorik izan. Batzuk kartzelara eraman zituzten, beste batzuk (bi koinatu) langileen batailoietara.

  • 278 Errotarien lana gerra ostean

    Maria Argialde Azalza (1917) Bergara

    Estraperlo garaian, txandaka lan egin behar izaten zuten errotan senar-emazteek. Gauean joaten ziren baserritarrak garia ehotzera.

  • Isidro Igoaran Gose garaian, errotak itxita eta errazionamendua

    Isidro Igoaran Elustondo (1934) Urnieta

    Gerra ostean gosea etorri zen eta errotak itxita egon ziren. Osaba bat Aranora joaten zen errotara gauez; abereek erraz ikasi zuten bidea. Errotan gertatutako anekdota kontatzen du. Itsasondoko errotara ere joaten ziren trenez. Errazionamendua izaten zen garai hartan, eta baserriko jeneroa entregatu egin behar izaten zen.

  • Isidro Igoaran 1.000 kilo irin bakar-bakarrik antolatu behar

    Isidro Igoaran Elustondo (1934) Urnieta

    Irina estraperloan ekartzen zuten. Behin osabak 1.000 kilo irin hartu behar zituen, eta Guardia Zibilak harrapatuko zituen beldurrez, berak bakarrik antolatu behar izan zituen irin zaku guztiak. Etxean tranpa bat eraiki zuen osabak, inork ikus ez zezan irina gordeta zeukatenik.

  • Isidro Igoaran Kalean gosea eta baserrira eskean

    Isidro Igoaran Elustondo (1934) Urnieta

    Artoarekin egindako ogia jaten zuten gerra ostean. Kaleko jendeak gorriak ikusi zituen janariarekin. Baserrian hobeto moldatu ziren baserriko jeneroarekin. Jende asko eskean etortzen zen baserrietara.

  • Juan Miguel Elosegi Aldasoro Gerraosteko errazionamendua

    Jose Miguel Elosegi Aldasoro (1933) Tolosa

    Gerraostean errazionamendua nolakoa izaten zen kontatzen du Jose Miguelek. Dirua izan arren, zer erosi ez zegoela kontatzen du. Mugetan zaintza zegoenez, mendiz ibiltzen ziren herriz herri jatekoa lortzeko.

  • 371 Elgoibarrera eta Altzolara esnea saltzera

    Agustin Gurrutxaga Garate (1917) Elgoibar

    Aiastia (San Migel) auzoa. Mugarria non dagoen. Elgoibarrera tratura edo esnea-saltzera astoan. Altzolako bainuetxera esnea saltzera. Estraperloa.

  • Jabier Esnaola Portuko janaria etxera eramaten zuten langileek

    Jabier Esnaola Akarreta (1939) Pasaia

    Portura denetatik ekartzen zuten: azukrea, tipulak, platanoak, arroza... Langileek ere etxera eramaten zuten ahal zutenean, zulotxoak eginez, zakuak puskatuz...

  • Jabier Esnaola Kontrabandoa: portutik herrira

    Jabier Esnaola Akarreta (1939) Pasaia

    Piezak, irratiak... ere ibiltzen ziren portuan. Kontrabandoa ere egiten zen. Garaian garaikoa zekarten portura. Erlojuak ere ekartzen zituzten, eta kontrabandoan saltzen zituzten herrian.

  • Maria Jesus Huizi Goserik ez du oroitzen

    Maria Jesus Huizi Narbarte (1939) Pasaia

    Ez du gogoan jendea gosea pasatzen ikusi izana.

  • Jon Lopategi Fraidetzarako ikasketak Tolosan

    Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika

    Sei urtez egon zen herriko eskolan, eta ondoren Tolosara joan zen fraide ikasketak egitera. Hamar urtez egon zen han. Oporrik ez zuten bertan. Urte gogorrak ziren haiek, eta lehenengo hiru urteetan gosea pasa zuen.

  • Balentina Elortegi Errazionamendua

    Balentina Elortegi Batiz (1924) Meñaka

    Errazionamenduan arroza, indaba eta garbantzua banatzen zen. Ogia izaten zutela dio.

  • 292 Antzuolako industria gerra aurreko urteetan

    Juan Cruz Agirrezabal Zabaleta (1919) Tomasa Bereziartua (1923) Antzuola

    Antzuolako industria: lau larru-ontze fabrika; bi zerratoki. Larru-ontze lantegietan, gizon eta emakumeak aritzen ziren lanean. Olaran, Telleria, Arbulu eta Bareño. Gerra garaian gorakada handia izan zuten; baina gerraostean, lanaren beherakada etorri zen, eta batzuek behea jo zuten.

  • Luzia Biain Gari-jotzeko makinak

    Luziana Biain Biain (1921) Oñati

    Leakuaren ondoren makina etorri zen, eta hura ere hiruna zen. Txandaka erabiltzen zuten. Gari-jotzeko makina ere bazuten. Gero, makina handia etorri zen; baserriz baserri ibiltzen zen. Egun bakarrean birena egiten zuen. Dirutan ordaintzen zioten. Garia entregatzen zuten udaletxean, etxean falta arren. Maizterrak ziren.