Ekonomia gerraostean
-
Errazionamendu sasoian, esandakoa entregatu behar
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Errazionamendu sasoian, esaten zieten kopurua entregatzen zuten (babarruna, artoa...). Udaletxean bertan pisatzen zituzten. Beraiek ez zuten goserik pasa, baina kalean bai.
-
Baserrian goserik ez; elikagaiak entregatzera Anoetara
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Baserrian aukerarik ez, baina beti egoten zen zerbait jateko. Etxeko gaiak entregatu behar izaten zituzten Anoetan. Anoetara ez zegoen biderik eta zuzenean jaisten ziren Elormenditik.
-
Patata bila joateko abenturak
Felix Eskisabel Zurutuza (1929) Ataun
17-18 urte zituela, fabrikan zebilen lanean. Larunbaterako plana egin zuten lankide batek eta berak, patata bila joateko Nafarroara. Harako bidean, guardia zibilekin topo egin, eta ez zieten oztoporik jarri aurrera jarraitzeko; bueltakoan, beste guardia zibil batzuk zeuden bidean, eta esperientzia ez zen hain goxoa eta xamurra izan. Orduko abenturak kontatzen ditu.
-
Estraperloa egitea errazena...
Felix Eskisabel Zurutuza (1929) Ataun
Nafarroara patata bila joaten zirenean, guardia zibilen beldur egoten ziren. Estraperloan asko ibiltzen zirenek ez zuten arazorik izaten jeneroa sartzeko, eskupekoei esker; bizikletan joaten zirenek, ordea, bai.
-
Gerra osteko urte miserableak
Felix Eskisabel Zurutuza (1929) Ataun
Urte miserableak pasa zituzten gerra ostean. Errotak itxita egoten ziren, eta ezin izaten zuten irina lortu. Taloari esker, ez zuten gose handirik pasa etxean. Errotan ezkutuan ehotzen zuten garia. Orduko errotei buruz hitz egiten du.
-
Olioaren ordez, seboa (ahal zenean)
Felix Eskisabel Zurutuza (1929) Ataun
Gerra ostean, olioarekin arazoak izan zituzten, litroak 100 pezeta balio zuen. Olioaren ordez, seboa erabiltzen zuten, ahal zutenetan behintzat. Etxean txerri bat hiltzen zuten urtean; eta, Eguberrietan, ardi bat.
-
1950. urtera bitarteko gosea
Felix Eskisabel Zurutuza (1929) Ataun
1950. urtera arte gaizki pasa zuten janariarengatik; baina, gerora, egoera hobetu egin zen. Emaztearen bi izeba Kordoban bizi ziren ezkonduta. Haien etxean ez omen zen olio faltarik izaten.
-
Goserik ez baina oso pobre
Luisa Dorronsoro Aierbe (1931) Ataun
Gose-goserik ez zuten pasatu, baina miserian hazi zen jende asko. Kalean miseria handiagoa baserrian baino. Txahalak, txerriak, sagarra, gaztaina... bazen baserrian. Baina ez irrati eta ez ezer.
-
Lazkaoko jendea Ataunera gose denboran
Luisa Dorronsoro Aierbe (1931) Ataun
Lazkaoko jende asko egon zen Ataungo baserrietan gose denboran. Gero, lantegiak indartzen hasi zirenean, lehengo pobreak asko itxuratu ziren.
-
Esker txarreko kaleko jendea
Luisa Dorronsoro Aierbe (1931) Ataun
Kaleko jendea gaztaina biltzen ibiltzen zen beharrak eraginda. Baratze mutur bat ere ematen zitzaien lantzeko. Gero, indartu eta alde egin zutenean askok ez omen zuten diosalik ere egiten.
-
Taloa egunero
Juliana Begiristain Auzmendi (1928) Ataun
Taloa egunero jaten zuten, bi edo hiru aldiz egunean. Errota hurbil zuten, Aiako partean, Kasetatik gora. Ogia hamabostean behin egiten zuten. Goserik ez zuten pasatu
-
Urdiainera txekorra hiltzera
Juliana Begiristain Auzmendi (1928) Ataun
Nafarroatik estraperloan jende asko ibiltzen zen orduan. Txekorrik ezin zen hil eta gauez Urdiainera joaten ziren oinez mendiz, hango harakin batengana. Bera ere ibilia da. Ezin eramanik ibiltzen ziren, txahala nekatu egiten zelako.
-
Goserik ez baserrian
2015 Adineko anoetarren testigantzak () Anoeta
Maria Teresa Huartemendi: goserik ez zuten pasa taloei eta babarrunei esker.
-
Errazonamendua jasotzen
2015 Adineko anoetarren testigantzak () Anoeta
Gregori: Errazionamendua ezagutu zuen, gozo-denda baten ondoan jasotzen zuten. Amari laguntzen dion bila.
-
Gerraosteko elikagaiak
Garbiñe Aperribai Larrañaga (1932) Arrasate
Gerraostean ez zuten goserik pasa baina errazionamendu txartela erabiltzen zuten. Babarrunak eta morokilak jaten zituzten egunero. Gabonetan, Zerrajerak elikagai asko ematen zituen herrian. Sagarrak ez ziren inoiz falta etxean. Sardinak, antxoak eta txitxarroa ere egoten ziren.
-
Gerra ostean errotatara ezkutuan
Felisa Arza Urdangarin (1912) Ataun
Herrian ez zuten irina ehotzen uzten gerra ostean. Horregatik, beste errota batzuetara joaten ziren. Estraperloa izaten zen garai hartan, eta guardia zibilek harrapatuz gero, irina kendu eta isuna jartzen zuten. Felisa bera ibiltzen zen lan haietan mando handi batekin.
-
Errazionamenduko ogia txakurrarentzat
Felisa Arza Urdangarin (1912) Ataun
Errazionamendutik jasotzen zutena txakurrari ematen zioten, gogorra eta bel-beltza baitzen. Beraiek etxean egiten zuten ogia. Janaria soberan edukitzen zuten.
-
Gerraosteko otorduak
Sabino Auzmendi Arratibel (1926) Ataun
Gerraostean, baserrietan, ogia jateko irina bazeukaten; baina kalean okerrago pasa zuten. Orduko otorduei buruz hitz egiten du.
-
Gerraostean ogi falta
Joxe Joakin Sarasua Urkizu (1938) Lezo
Baserrian egiten zituzten lanak: artoa, belarra ondu... Baserri txikia zen eta ganadu gutxi zuten. Esnea kalera saltzen zuten. Garai haietan miseria handia zegoen. Gerraostean gosea, ogi falta. Taloa eta esneari esker bizi izan zirela dio. Artoa Oiartzunera eramaten zuten errotara, ehotzera.
-
Gerra ostean baserrian bizitzearen abantailak eta eragozpenak
Beñardo Irastortza Amiano (1928) Irun
Umetan baserritik bizi ziren: tratua, fruta, esnea... handik ateratzen zuten bizitzeko adina. Gerra ostean baserriko jendea kalekoa baino hobeto bizi zen, baserrian beti baitzen jateko zerbait. Baserrian, hala ere, izan zituzten zailtasunak: ez zieten ematen ogirik errazionamenduan, ez zieten uzten artoa errotan ehotzen... Horregatik, estraperlora jo zuen jende askok; baina umeei ez zitzaien esaten, norbaiti esango ote zioten beldur. Nafarroako errotatara joaten ziren isilka zakua hartuta.


