Ekonomia gerraostean

  • Bixente Azkarate Zabarte Gosete handia

    Bixente Azkarate Zabarte (1933) Arrasate

    Gerraostean, gose handia pasatu zuten Bixenteren etxean. Hasieran, dirua egon arren ez zegoen jatekorik; eta, gero, jeneroa iritsi zen, baina dirua falta zen. Errazionamenduko ogia nolakoa izaten zen eta "Jesus katilu" zeri esaten zioten kontatzen du.

  • Jerardo Mondragon Garai Esne partitzea, errazionamendua eta nazionalak

    Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate

    San Viator eskolara joaten zeneko kontuak. Uribarrin nazionalek egindako parapeta bat zegoen. Goizetan, auzoko abadeari meza laguntzen ibiltzen. Etxera joan, eta zer "armozatzen" zuen kontatzen du. Esnea hartu eta kalerakoan, lau-bost bezerori banatzen zien esnea. Segidan, eskolara joaten zen. Eskolatik irtendakoan, errazionamenduko jakiak hartzera joaten zen. Jenaroren etxea esaten zioten eraikinean nazionalek kuartela eduki zuten. Marmitekin etxera zihoala, kuartelean sarrarazi zutenekoa kontatzen du.

  • Jerardo Mondragon Garai Kupoa eta estraperloa

    Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate

    Baserrian ez zuten uzta handia biltzen, eta bildutako dena kupoan entregatu behar izaten zuten. Zenbaitetan, ez ziren iristen kupoa osatzera. 14 urte zituela Bedoñatik Ozaetara (Araba) oinez joan zen lehengusua eta asto parea hartuta patata eta gari bila. Estraperloa.

  • Jerardo Mondragon Garai Estraperloko ibilerak

    Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate

    Bedoñan egon ziren denboran, lehengusuarekin joaten zen Arabara estraperloan jeneroa ekartzera. Lehengusuak ondo ezagutzen zituen inguruko bideak. Mendiko ibilerak: ordu asko oinez eta lorik egin gabe.

  • Matias Sagasta Elorza Garia entregatzea

    Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate

    50 kilo gari entregatu behar izaten zuten udaletxean.

  • Irene Ezpeleta Koartelean janariak elkar-trukatzen

    Irene Ezpeleta Urkia (1935) Arrasate

    Arroza, garbantzuak, azukrea... dendan topatzea ez zen erreza. Amak, guardia zibilaren koartelean esnea banatzen zuen eta han zegoen emakumearekin trukea egiten zuen: baserriko produktuak errekisatutako gauzengatik (arroza, azukrea...). Marmitan ezkutatzen zituzten elikagaiak.

  • Mertxe Bilbao Errazionamendua gogoratzen du

    Mertxe Bilbao Bilbao (1929) Erandio

    Gerra osteko oroitzapena du: errazionamendua; baina hala zelakoan onartzen zuten. Kartilla eraman dendara eta ematen zuten olio edo azukre errazioa.

  • 1413 Gose denborako kontuak

    Patxi Bengoa Sagasta (1932) Arrasate

    Fagorren jardun zuen lanean jubilatu arte. Etxean sei senide bizi ziren. Gerra ostean Arrasateko alondegira eramaten zuten eman beharreko gari kuota. Gose denboran etxean ez zuten goserik izan, baina kaleko jende asko etortzen zen jateko eske.

  • Emilio Lizeaga Gerraostean, asko fraide eta apaiz

    Emilio Lizeaga Aranburu (1936) Hernani

    Gerraostean ez zuen goserik pasatu. Aitak umeentzat gordetzen zuen falta bazen. Maistra izeba zen eta bazituen hiru seme fraide. Inguruan asko joan ziren fraide eta apaiz, bizimodua ateratzearren.

  • Libe Garbizu Irazu Menditik egurra ekartzeko zailtasunak

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Egurra ekartzen zuten menditik sukalderako. Arazoak izaten zituzten basozainekin. Anekdota bat kontatzen du. Arbola gainetara igotzen ziren eta pinaburuak jasotzen zituzten.

  • Libe Garbizu Irazu Anaia txirlak biltzen

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Kamamila bila ez zen joaten, baina txirla bila bai. Tomate potoak itsasora botatzen zituzten eta halakoak txirlaz bete eta etxera ekartzen zituen anaiak. Aitzurrarekin ateratzen zituen.

  • Iñaki Goikoetxea Gerra garaian Portugaletera

    Iñaki Goikoetxea Sorondo (1933) Pasaia

    Gerraontzi bihurtu ziren arrantzaontzi batzuk. Portugaletera joan ziren ihesi, gerra garaian. Errazionamientua: ogirik ez; Hendaiatik ekartzen zuten, estraperloko ogia.

  • Libe Garbizu Irazu Umetan, enkarguak azukrearen truke

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Errazionamenduko kamioian etorri eta banaketa egiten zuenari laguntzen aritzen ziren umeak, eta azukre pixka bat edo zerbait ematen zien. Enkarguak ere egiten zituzten eta azukrea ematen zieten trukean, txoko batean jateko.

  • Libe Garbizu Irazu Txokolatea, ogi horia eta kokoa

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Errazionamenduak ekartzen zien txokolatea. Oso gutxika jaten zuten. Ogia hori-horia ematen zieten. Ama asko argaldu zen, umeei jaten emateagatik. Egur bila joaten ziren mendira, aizkora hartuta. Merkatariek ekarritako kokoa oso gustura jaten zuen.

  • Libe Garbizu Irazu Belaontzitik erorirako ikatza biltzen

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Beraiek ez ziren ikatza biltzera joaten. Pontona izeneko belaontzi handi batetik erortzen zen ikatza biltzen zuten batzuek.

  • Rosa Sistiaga Gerraostean, hutsetik hasi behar

    Rosa Sistiaga Iparragirre (1950) Pasaia

    Amonaren ahizpa batek amonaren etxeko gauza batzuk gorde ahal izan zituen baina gainontzekoa lapurtu egin zioten amonari. Aitonaren familiakoen zelaian baratzea egin zuen amonak. Sagarrak lapurtu egiten zizkietenez, behar baino lehenago bildu eta ohe azpian izaten zituzten.

  • Rosa Sistiaga Olioa depositutik beteta; janari soberakinak txerrientzat

    Rosa Sistiaga Iparragirre (1950) Pasaia

    Rosa ume zela, olioa depositu batean izaten zuten dendan eta botila betetzen zieten. Gauzak paperean bilduta ematen zizkieten dendan. Janari soberakinak txerriendako izaten ziren eta baserritarrek biltzen zituzten. Arrainen hezurrak sutara botatzen zituzten.

  • Matilde Gereñu Elorza Errazionamenduko haragia jasotzeko ilara

    Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura

    Gerra bukatu zenean, gosea etorri zen. Errazionamenduko ogia gogoan du. Etxeko ogi-taloa nahiago izaten zuten orduan. Haragia jateko, larunbat goizean jaisten ziren herrira haragi bila; inguruan bizi zen lagun batekin batera herrira joateko, seinalea izaten zuen. Herrira iristen zirenerako, ilara egoten zen haragia jasotzeko.

  • Matilde Gereñu Elorza Errazionamenduko elikagaien erabilera

    Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura

    Gerraostean, ilara egin behar izaten zuten harakindegiaren aurrean, libra bat haragi jasotzeko. Haragi hura egosi egiten zuten, harekin salda egin, eta tomatearekin jateko. Errazionamenduan ematen zituzten elikagaiak aipatzen ditu.

  • Benedikta Olazabal Mutrikutik Azpeitiara jatetxerako janari bila

    Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku

    Jatetxerako janaria lortzeko, Benediktaren ama asteartero Azpeitiako azokara joaten zen. Trenean eramaten zuen Mutrikura, ezkutuan. Barrenkalean autobusak gelditzen ziren.