Ekonomia gerraostean

  • Benardo Irastorza Garia egiteari utzi zitzaionekoa

    Beñardo Irastortza Amiano (1928) Irun

    Beñardok oso ume zela ezagutu zuen garia etxean. Garia egiteari utzi egin zitzaion, txoriek jan egiten baitzuten. Beñardok ez zuen ikusi izan nola lantzen zuten garia. Gerra aurretik ogi nahikoa zegoen, gerora gerrak ekarri zuen eskasia.

  • Benardo Irastorza Baserritarrei burla, baina gose garaian zer?

    Beñardo Irastortza Amiano (1928) Irun

    Gerra aurretik baserritarrei burla egiten zieten baserritar izateagatik; baina gerra ostean ez zegoen burlarik, baserritarrek behintzat jatekoa bai baitzuten orduan. Ika-mikak izaten zituzten kaletar erdaldunekin. Eskolan gaztelaniaz ikasten zuten; maisu erdalduna zuten, ona baina zorrotza. Gerra etorri zenean, ezin izan zuten eskolara joan; baina gerra bukatutakoan Irunen aritu zen ikasten La Sallen.

  • Miren Azkarate Villar Gerraostean emakumeek zerbitzu soziala egin beharra

    Miren Azkarate Villar (1955) Donostia

    Gerraostean emakumeek zerbitzu soziala egin behar izaten zuten. 'La gota de leche' izeneko proiektua haurtzaindegi moduko bat zen eta Mirenek bertan egin zuen zerbitzu soziala, ume txikiak zaintzen. Josten eta umeentzako arropatxoak egiten ikasi behar izaten zuten.

  • Bittori Zubeldia Garmendia Baserriko lanak eta estraperloa

    Bittori Zubeldia Garmendia (1926) Baliarrain

    Baserriko lanak: itulan ibili, baratzean jorran, abereekin... Anaia arduratzen zen herriko baserri guztietako txerri-hilketaz. Goserik ez zuten pasa. Baserri batzuk gerraostean, estraperloari esker, negozioa egin zutela kontatzen du.

  • Hilario Garmendia Garmendia Gariaren inguruko lanak

    Hilario Garmendia Garmendia (1932) Baliarrain

    Garia erein eta, heldu artean, bakean utzi behar omen zaio. Artoak aldiz, lan handiagoa ematen zuela kontatzen du. Irina nola egiten zuten. Irina eta babarruna garo pilan zuloa egin eta ezkutatuta izaten omen zuten.

  • Migel Alkaraz Errazionamendua eta baserriko esnea

    Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) Pasaia

    Eskolan esne-hautsa ematen zieten eta janari lata batzuk ere bai, kartilla batekin. Elizan edo eskoletan paperak ematen zizkieten eta gero dendan eskuratzen zituzten salgaiak. Baserritar bat esnea ekartzen hasi zenekoa gogoan dauka. Esne-gaina azukrearekin meriendatzen zuen.

  • Kontxita Fernandez de Arroiabe Estraperloan Arabara

    Kontxita Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1921) Eskoriatza

    Arabara joaten ziren jenero bila. Normalean ganaduarekin joaten ziren mendiz. Bertan gertatutako istorio bat kontatzen du. Gauez joan behar izaten ziren inongo argitasunik gabe. Inoiz ez zuten arazorik izan soldaduekin-eta denda zutenez ezagutu egiten zutelako. Trenez ere biltzen ziren.

  • Kontxita Fernandez de Arroiabe Estraperlokoa dendan saltzeko

    Kontxita Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1921) Eskoriatza

    Beraien etxea taberna, jatetxea eta denda zen. Dezente saltzen zutela dio. Gerra aurreko denda zen. Gerra ostean estraperloko gauzak ere saltzen zituzten denda. Berak 16 urte zituela bere mutil-laguna gerran zebilen, eta hari saldu zizkion 3 kilo baba 18 pezetaren truke.

  • Kontxita Fernandez de Arroiabe Gerra garaian errotak itxita

    Kontxita Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1921) Eskoriatza

    Artoa zuten etxean. Gerra denboran errotak itxita egon zirenez talok egiten zituzten. Beraien aitak Gasteiztik ekarri zuen makina bat irina egiteko estraperloan.

  • 1351 Estraperloa Arabatik

    Pako Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1923) Eskoriatza

    Arabatik garia ekartzen zuen, estraperlo garaian. Lehenengo astoarekin eta gero motoarekin ere bai. Basorik baso, Gatzagatik. Bergarako batzuk nola harrapatu zituzten, berak saldutako gariarekin. Guardia zibilen kontrolak.

  • 1351 Estraperloan beste batzuk ere

    Pako Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1923) Eskoriatza

    Jendea ere ekartzen zuen Arabatik, ohol batzuk jarrita, furgonetan. Arabako mugan, miñoi batek esan ziona. Miñoia bera ere estraperloan ibiltzen zen. Tabernan egoten ziren.

  • 1351 Gasolina kupoa

    Pako Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1923) Eskoriatza

    Gasolinarekin zeuden arazoak. Taxilariek kupoa zuten. Gasolina kupoa erakusten du, 1950ekoa.

  • Maria Iztueta Altuna Gerraoasteko errazionamendua; horman zuloa, uzta gordetzeko

    Maria Iztueta Altuna (1931) Baliarrain

    Gerraosteko errazionamendua; ogi beltza, "boniatoak", gogortutako olioa... Osaba alondegian egoten zen eta haren bitartez lortzen zuen amak olioa. Jendea errotara gauez joaten zen. Etxean zuloa egin zuten horman, uzta gordetzeko, etxea miatzera etortzen ziren eta. Estutasunak pasatzen zituzten.

  • Rufina Oiarbide Garmendia Ogia, etxean egindakoa

    Rufina Oiarbide Garmendia (1924) Baliarrain

    Ogi ona egiten zuten etxean. Etxeko garia Ordiziara eramaten zuten errotara. Legamia kanpotik ekartzen zen astean behin. Ogi zati bat gorde egiten zen, hurrengo egin behar zenean, hari nahasteko. Ekonomikan egiten zuten ogia. Errazionamendu sasoian ogi beltz-beltza ematen zieten.

  • 1349 Kontrabandoan Mateo astoa laguntzaile

    Jesus Fernandez de Arroiabe Pagoaga (1934) Eskoriatza

    Garia Ozaetatik ekartzen zuen Mateo astoak. Bertan kargatu eta menditik astoa etxera joaten zen bakarrik, eta anaia bizikletan errepidetik. Beraiek jakiten zuten anaia noiz zetorren baina baita Guardia Zibilek ere. Egun batean etxeko tabernan egon ziren Guardia Zibilak zain, baina beraiek ikusi barik, astoak zekarren garia batu eta Guardia Zibilak astoa deskargatuta ikusi zutenean harritu egin ziren.

  • Mertxe Bilbao Ulertzen ez zituzten mehatxuak jasotzen zituztenumetan

    Mertxe Bilbao Bilbao (1929) Erandio

    Errazionamenduan zeuden olioa, azukrea eta tabakoa. Gerra garaian, dendara joaten zirenean, umeak izan arren mehatxatu egiten zituzten euskaldunak izateagatik. Ez ziren politikan sartzen gurasoak.

  • Fernando Aranbarri Gerraostean etxeko gaiak kentzeko beldurrez

    Fernando Aranbarri Oiartzabal (1947) Azkoitia

    Amak esaten zuen gerra garaia baino txarragoa izan zela gerraostea. Gose sasoia izan zen. Beraiek ez zuten garirik hartzen, baina baserritarrek lagundu egiten zieten, bizikletak han uztearen truke. Amari entzun izan zion gerraostean gari-zakua hartu eta mendialdera joan izan zirela aita eta biak, zakua han lurperatzeko, inork kendu ez ziezaien.

  • patxi-etxeberria Gerra ostean, udaletxera entregatu behar

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Gerra ostean, ogia jan nahi eta ezin; beste gauza asko ere bai. Udaletxera hainbeste entregatu behar izaten zuten, izan ala ez izan; artoa, baba, garia eta patata. Eraman egin behar izaten zuten bertaraino.

  • patxi-etxeberria Arrantzaleek arraina debalde

    Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio

    Arrantzaleek asko eman izan dute beti. Baina, batzuetan haiek ere gutxi hartzen zuten eta ez zuten banatzekorik izaten. Orion lantegirik apenas zegoen.

  • Jesus Ugartemendia "Auxilio social"era jaten

    Jesus Ugartemendia Learreta (1929) Mundaka

    Gerratean "auxilio social"era joaten ziren jaten eta non zegoen azaltzen du. Gaztetxoak eta zaharragoak ere joaten ziren. Bertan laguntzen egoten ziren emakumezkoak herriko falangistak izaten ziren, zelan janzten ziren dakar gogora.