Ekonomia gerraostean
-
Okindegia eta errazionamendua
Inazia Llodio Bengoa (1917) Arrasate
Gerra bukatu zenean, errazionamendua jarri zuten. Ogi beltza izaten zen. Azkarate okindegian egiten zuen lana denbora horretan: okindegian ez zuten errotarik, labea bakarrik. Irina kanpotik ekartzen zuten. Errazionamendua ere bertan partitzen zuten.
-
Errotak eta garia entregatzea
Inazia Llodio Bengoa (1917) Arrasate
Gerra ostean, Uribarrin eta Santa Agedan baziren errotak, baina baserritarrik ez zuten garirik; entregatu egin behar izaten zuten.
-
Dendak eta errazionamendua
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Gerra denboran, herriko denda batzuk itxi egin zituzten. Errazionamendua jarri zutenean, dendetan ilara luzeak, orduetakoak, egoten ziren janaria eskuratu ahal izateko. Azkarate okindegia etxe ondoan zegoen.
-
Gose garaia
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Gose denboran, Elbiraren etxekoek ez zuten goserik pasa; berak Durangoko barnetegian bai. Amak taloak eta morokilak egiten zituen. Elbirak gustuko zuen amaren morokila, azukrearekin. Gari-irinarekin egindako ahia prestatu ohi zuen amak.
-
Arrautzak entregatu behar
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Gerra ostean, astean dozena bat arrautza entregatu behar izaten zuten alondegian.
-
Garia entregatu behar
Juan Berezibar Garro (1934) Arrasate
Garia entregatu egin behar izaten zuten (udalera, abadeari...): 25 kiloko hiru zaku. Etxerako ez zitzaien gari asko geratzen. Irina Markuletetik eta inguruko errota batetik lortzen zuten.
-
Gosete handia
Bixente Azkarate Zabarte (1933) Arrasate
Gerraostean, gose handia pasatu zuten Bixenteren etxean. Hasieran, dirua egon arren ez zegoen jatekorik; eta, gero, jeneroa iritsi zen, baina dirua falta zen. Errazionamenduko ogia nolakoa izaten zen eta "Jesus katilu" zeri esaten zioten kontatzen du.
-
Esne partitzea, errazionamendua eta nazionalak
Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate
San Viator eskolara joaten zeneko kontuak. Uribarrin nazionalek egindako parapeta bat zegoen. Goizetan, auzoko abadeari meza laguntzen ibiltzen. Etxera joan, eta zer "armozatzen" zuen kontatzen du. Esnea hartu eta kalerakoan, lau-bost bezerori banatzen zien esnea. Segidan, eskolara joaten zen. Eskolatik irtendakoan, errazionamenduko jakiak hartzera joaten zen. Jenaroren etxea esaten zioten eraikinean nazionalek kuartela eduki zuten. Marmitekin etxera zihoala, kuartelean sarrarazi zutenekoa kontatzen du.
-
Kupoa eta estraperloa
Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate
Baserrian ez zuten uzta handia biltzen, eta bildutako dena kupoan entregatu behar izaten zuten. Zenbaitetan, ez ziren iristen kupoa osatzera. 14 urte zituela Bedoñatik Ozaetara (Araba) oinez joan zen lehengusua eta asto parea hartuta patata eta gari bila. Estraperloa.
-
Estraperloko ibilerak
Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate
Bedoñan egon ziren denboran, lehengusuarekin joaten zen Arabara estraperloan jeneroa ekartzera. Lehengusuak ondo ezagutzen zituen inguruko bideak. Mendiko ibilerak: ordu asko oinez eta lorik egin gabe.
-
Garia entregatzea
Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate
50 kilo gari entregatu behar izaten zuten udaletxean.
-
Koartelean janariak elkar-trukatzen
Irene Ezpeleta Urkia (1935) Arrasate
Arroza, garbantzuak, azukrea... dendan topatzea ez zen erreza. Amak, guardia zibilaren koartelean esnea banatzen zuen eta han zegoen emakumearekin trukea egiten zuen: baserriko produktuak errekisatutako gauzengatik (arroza, azukrea...). Marmitan ezkutatzen zituzten elikagaiak.
-
Errazionamendua gogoratzen du
Mertxe Bilbao Bilbao (1929) Erandio
Gerra osteko oroitzapena du: errazionamendua; baina hala zelakoan onartzen zuten. Kartilla eraman dendara eta ematen zuten olio edo azukre errazioa.
-
Gose denborako kontuak
Patxi Bengoa Sagasta (1932) Arrasate
Fagorren jardun zuen lanean jubilatu arte. Etxean sei senide bizi ziren. Gerra ostean Arrasateko alondegira eramaten zuten eman beharreko gari kuota. Gose denboran etxean ez zuten goserik izan, baina kaleko jende asko etortzen zen jateko eske.
-
Gerraostean, asko fraide eta apaiz
Emilio Lizeaga Aranburu (1936) Hernani
Gerraostean ez zuen goserik pasatu. Aitak umeentzat gordetzen zuen falta bazen. Maistra izeba zen eta bazituen hiru seme fraide. Inguruan asko joan ziren fraide eta apaiz, bizimodua ateratzearren.
-
Menditik egurra ekartzeko zailtasunak
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Egurra ekartzen zuten menditik sukalderako. Arazoak izaten zituzten basozainekin. Anekdota bat kontatzen du. Arbola gainetara igotzen ziren eta pinaburuak jasotzen zituzten.
-
Anaia txirlak biltzen
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Kamamila bila ez zen joaten, baina txirla bila bai. Tomate potoak itsasora botatzen zituzten eta halakoak txirlaz bete eta etxera ekartzen zituen anaiak. Aitzurrarekin ateratzen zituen.
-
Gerra garaian Portugaletera
Iñaki Goikoetxea Sorondo (1933) Pasaia
Gerraontzi bihurtu ziren arrantzaontzi batzuk. Portugaletera joan ziren ihesi, gerra garaian. Errazionamientua: ogirik ez; Hendaiatik ekartzen zuten, estraperloko ogia.
-
Umetan, enkarguak azukrearen truke
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Errazionamenduko kamioian etorri eta banaketa egiten zuenari laguntzen aritzen ziren umeak, eta azukre pixka bat edo zerbait ematen zien. Enkarguak ere egiten zituzten eta azukrea ematen zieten trukean, txoko batean jateko.
-
Txokolatea, ogi horia eta kokoa
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Errazionamenduak ekartzen zien txokolatea. Oso gutxika jaten zuten. Ogia hori-horia ematen zieten. Ama asko argaldu zen, umeei jaten emateagatik. Egur bila joaten ziren mendira, aizkora hartuta. Merkatariek ekarritako kokoa oso gustura jaten zuen.


