Ekonomia gerraostean
-
Basoko lana, gogorra: gau eta egun bertan
Joxe Manuel Apalategi Tolosa (1927) Ataun
Basoan "lantegian" lanean jarduten zutenean, txabola egin eta bertan lo egiten zuten. Sukaldaria edo "arrantxeroa" izaten zuten. Lan gogorra zen basokoa. Soldata. Gerraostean, errazionamendu sasoian, ardoa errazionamenduan eta ogi eskasia ere egon zen. Babarekin bakarrik pasa behar eta hura ere zomorroekin.
-
Garbigailuaren barruan egiten zuten esnea, herrian banatzeko
Carmen Apellaniz Aizpitarte (1931) Eibar
Emakumeek laguntza eskatzen zioten Mercedes Kareagari. Caritasen esnea egin eta banatzen zuten eta, kalitate onekoa izateko, Otsein garbigailu bat erabiltzen zuten ura eta esne-hautsa nahasteko. Jendeak gero botilak edo pitxerrak eramaten zituen eta beraiek esnea banatzen zuten.
-
Gerra garaian, patatak egunero
Irene Ezpeleta Urkia (1935) Arrasate
Aretxabaletan bizi ziren lehengusuak egunero igotzen ziren baserrira, gosea zutelako. Egunero patatak afaltzen zituzten, era ezberdinetan eginak. Garia, errekisatu egiten zen eta militarrek eraman egiten zuten.
-
Jenero gutxi gerraostean
Irene Ezpeleta Urkia (1935) Arrasate
Baserrian ez zuten goserik pasa baina beste jende askok bai. Dirurik ez zegoen baina jenero gutxi zegoen ere. Istorio bat kontatzen du.
-
Osaba Lasarteko maistraren alde deklaratzen
Maria Luisa Muguruza Tellaetxe (1947) Lasarte-Oria
Janaria lortzeko kupoiak etxean ikusi ditu. Lasarteko maistra zen Maria Etxaniz norbaitek salatu egin zuen eta bere osaba joan zen haren alde deklaratzera.
-
Kartila eta razionamendua; estraperloa
Begoña Aranzadi Manterola (1935) Usurbil
Izebak taberna eta denda bat zuen eta Usurbilera jaoten ziren razionamenduaren bila, auzokoei banatzeko. Guardia zibilak behin Begoñaren ama harrapatu zuen ogi zuriarekin.
-
Familia aberatsean ere gose
Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano
Areetako (Getxo) hondartza ondoko txalet batean egon zen neskame. Sukaldari lanak ere egiten zituen eta jateko asko kokoz beteta izaten zuten. Nahiz eta etxekoak aberatsak izan, ez zuten nahi beste jaten.
-
Gosea eta errazionamendua
Enrike Lopez Bilbao (1930) Bermeo
Gose-garaian, izeba batek ematen zion jana. Errazionamenduaren ondorioak ere azaltzen ditu, zenbait produktu erosteko zeuden zailtasunak eta ilarak.
-
Elantxoben bagenuen zer jan
Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo
Elantxoben ezagunak aurkitu zituzten; amak bazuen diru apur bat janaria lortzeko. Bermeon handik, hortik eta hemendik, aurkitzen zuten zer jan; errazionamendua aurkitu zuten.
-
Errazionamendua
Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo
Errazionamendua udalak antolatzen zuen. Paperen bitartez egiten zuten erosketa. Taloak egiteko irina erostera errotara joaten zen.
-
Estraperloa
Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo
Ontzi handiek itsasoen harrapatutakoa gorde, eta hura erosten zuten emakumeek.
-
Bihozbera zen aita
Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo
Aita oso bihozbera zen. Hainbat ume goseturen ama bati egunero ematen zion arraina hiztunaren aitak.
-
Errazionamendu txartelak gerraostean
Felix Arroitajauregi Altuna (1940) Eibar
Gerra bukatu zenean jaio zen Felix. Etxean ez zuten goserik pasa, aita frankista zelako eta errazionamenduko txartel gehiago zituztelako.
-
Gose handia pasa zuten
Pepi Astigarraga Urkola (1932) Lasarte-Oria
Gose handia pasa zuten gerraostean. Estraperloan ekartzen ziren hainbat gai, baina dirua behar haiek erosteko. Amak ekarritako ogi gogorra urarekin biguntzen zuten. Errazionamenduko txartelarekin joaten zen jateko bila, baina askotan jada gastatuta zegoela esaten zioten eta, azkenean, gurasoak joaten ziren.
-
Gerraostean ogia etxean egiten zuten
Miren Zumeta Egia (1936) Lasarte-Oria
Gerra sasoian Usurbilen geratu ziren. Gerraosteko errazionamendua. Kartillarekin dendara, "traperia"ra. Ogi zuririk ez zen izaten, baina beraiek etxean egiten zuten. Usurbilen bizi zirenean, okindegi bat zuten azpian eta han ikasi zuen amak. Ama baserrira joaten zen laguntzera eta handik jatekoa ekartzen zuen. Babarruna egunero.
-
Gerra garaian zer jaten zen
Petra Aguirregomezcorta (1926) Pedro Egiguren Larrañaga (1927) Eibar
Umetan eta gaztetak ez zituzten dilista edo "lentejak" jaten. Gerra garaian, batata edo "boniatua" jaten zuten patataren ordez. Baba beltzak, zuriak eta gorriak jaten zituzten. Baserrietan kalean baino gose gutxiago pasatu zen. Kaleko jendia, ogia eta babarrunak jatera joaten ziren baserrietara.
-
Nafarroara patata bila
Felix Eskisabel Zurutuza (1929) Ataun
Gerra bukatutakoan, gosea etorri zen. Nafarroara joan behar izaten zuten patata bila; Felix behin hara joaten zen gizon batekin joan zen, eta 40 kilo patata ekarri zituen lehenengo bidaian. Bigarren bidaian, abentura handiak pasa zituen.
-
Etxean egiten zuen ogia, errazionamendukoa ez zelako jateko modukoa
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Errazionamenduan banatzen zuten ogi beltza ez zegoen jaterik. Berak etxean egiten zuen ogia, beraientzat eta aldamenekoentzat. Gerra sasoian hasi ziren garia egiten, ogia ahitu zenean. Gero errotak itxi zituzten.
-
Errazionamendu sasoian, esandakoa entregatu behar
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Errazionamendu sasoian, esaten zieten kopurua entregatzen zuten (babarruna, artoa...). Udaletxean bertan pisatzen zituzten. Beraiek ez zuten goserik pasa, baina kalean bai.
-
Baserrian goserik ez; elikagaiak entregatzera Anoetara
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Baserrian aukerarik ez, baina beti egoten zen zerbait jateko. Etxeko gaiak entregatu behar izaten zituzten Anoetan. Anoetara ez zegoen biderik eta zuzenean jaisten ziren Elormenditik.