Ekonomia gerraostean

  • Joxe Migel Elduaien Gerra osteko errazionamendua eta estraperloa

    Joxe Migel Elduaien Emazabel (1934) Hondarribia

    Gerra ondorengo miseria. Errazionamendua. Lenteja txarra, harriz josia. Ogia eta taloak. Hendaiara joaten zen ogi zuri bila, batelarekin. Ezkutuan azukrea ekarri, eta saldu egiten zuten. Sakarina. Kontrabandoarekin dirua egiten zuten batzuek. Portuges asko itotzen ziren, bestaldera igerian joan nahian.

  • Andoni Etxarri Hegoaldekoek harrapatutako arraina Hendaian saltzen

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Hendaiako arrantzaleak itsasora irteten ziren, itsasoan Hegoaldeko arrantzaleei arraina erosi eta barkua kargatutakoan Hendaian saltzen zuten. Andoniren aitak kaierak izaten zituen kontu haiek eramateko; behin polizia etxea miatzera etorri zen eta Andonik kaier hura hartu eta ezkutatu egin zuen eskolako kaierekin batera.

  • Andoni Etxarri Aita kontrabandoan eta kontrabandoaren arriskuak

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Aita hainbat gauzarekin aritzen zen kontrabandoan eta oso arriskutsua izaten zen batzuetan. Mugan kontrabandoak zer norabide izaten zituen azaltzen du. Behin ibaian igerian zebilen emakume bati guardia zibilek tiro egin zioten ihesi zebilelakoan.

  • Andoni Etxarri Bidasoa ibaia, Euskal Herriko "Berlingo murrua"

    Andoni Etxarri (1943) Hendaia

    Gerraostean muga bi urtez itxita egon zen. Gerraostean, anaia Pasaian bizi zen osaba-izeben etxean eta noizean behin bisitan etortzen zitzaien: ibaiaren beste aldetik agur egiten zien. Guardia zibilen kontrola leku askotan zegoen, baina zigarro pakete batekin haiek erosterik bazegoen.

  • Elizazu Errazionamendua; ogia eta olioa

    Tere Elizazu Azaldegi (1937) Hondarribia

    Errazionamendua. Kartilarekin joaten zen ama dendara. Ogia nolakoa zen. Hendaiara joaten ziren ogi zuri bila. Olioa osabak ekartzen zuen, eta komunean ezkutatzen zuten. Ezkondu ondoren, kooperatibara.

  • Pako Lizarraga Jeneroa entregatzeko komeriak

    Pako Lizarraga Peña (1935) Hondarribia

    Lehen janaria gorde egiten zuten udaletxean entregatu behar ez izateko. Beste batzuek, ordea, jeneroa erosi egin behar izan zuten eskatutakoa entregatu ahal izateko.

  • Joxe Ramon Goikoetxea Artoa eta babarruna entregatu beharra

    Joxe Ramon Goikoetxea Berra (1931) Hondarribia

    Artoa, babarruna eta patata Amuten entregatu behar izaten zituzten. Jaizkibeldik barrena patata kontrabandoa. Errazionamendua.

  • Joxe Mari Arbelaitz Errazionamendua eta eskasia

    Jose Mari Arbelaitz Arozena (1932) Hondarribia

    Errazionamendua. Ogia. Sardina-zaharrak eta potajea. Lehengusu arrantzaleek arraina ematen zioten aitari. Pagarik ez zieten ematen, eta erregetako oparirik ere ez zuten. Oinetakoak. Neguan ere alpargatekin.

  • Maria Angeles Elduaien Kontrabandoa, Hendaiatik batelean

    Maria Angeles Elduaien Emazabel (1936) Hondarribia

    Azukrea eta kafea bestaldetik ekartzen zituzten, kontrabandoan. Batelez joaten ziren, eta gona azpian gordetzen zuten. Ogia ere bai, zuria. Frankoetan ordaintzen zuten; dirua nola lortzen zuten. Kontrabandistak. Aitak irratia ekarri zuen, txokolatea trukatuta. Plastikozko tapoiak, bizikleta piezak... ekartzen zituzten. Angulak kortsean gordeta ekartzen zituzten emakume batzuek, eta gero Donostian saldu.

  • carmen gonzalez Gerra ondoren, errazionamendua

    Carmen Gonzalez Oiarbide (1922) Hondarribia

    Gerra ondoko errazionamendua. Kale nagusian erosten zituzten gauzak. Goserik ez zuten pasatu. Ogia. Militarrek saldu egiten zuten. Estraperloko olioa.

  • Laureano Telleria Ordozgoiti Errazionamendu garaiko janaria eta xaboia

    Laureano Telleria Ordozgoiti (1935) Segura

    Xaboia etxean egiten zuten, eta gogoan du hori lortzeko prozesua. Garai hartan, janaria juxtu-juxtu erosten zuten. Baserrikoak kalekoak baino hobeto bizi ziren. Beraien etxean izaten zuten janariaz hitz egiten du. Errazionamendua zen garai hartan.

  • Mertxe Larrarte Hendaiatik ogi zuria ekartzen

    Mertxe Larrarte Zuzaia (1933) Hondarribia

    Ogia Hendaiatik ekartzen, isilpean. Karabineroek kendu egiten zieten, harrapatuz gero. Kafea eta garbantzuak. Batelean joaten ziren batzuek. Hendaiako bixintxo festak.

  • Fermin Larrarte Kontrabandoko angulak

    Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia

    Kontrabandoa. Angula ekartzen zuten, batelarekin, eta xaietan gordetzen zuten. Kamioiarekin joaten zen bera. Karga etxera eraman zuen behin; angula jana egin zuten. Donostiara eraman zuen karga beste kamioi batek.

  • Fermin Larrarte Kamioi piezen kontrabandoa

    Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia

    Autoen piezen kontrabandoa. Kamioi amerikarren piezak zeuden Baionan; taxian joaten zen hara, erostera. Gero batelean bestaldera pasatzeko nola egiten zuten. Kamioian bidoiak jartzen zituen. "Angarilla".

  • Fermin Larrarte "Kontrabandisten badia", arroketan

    Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia

    Arroketatik ere egiten zuten kontrabandoa, baserritarrek. Mendiz mendi joaten ziren, gauez. Guardien kontrolak. Aurretik joaten zen bat. Batela kargatzen ito ere egin ziren batzuek. "Kontrabandisten badia". Lehorretik seinaleak egiten, argiekin.

  • Fermin Larrarte 200 pezeta ordaintzen zuten kontrabando gaua

    Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia

    200 pezeta ordaintzen zuten kontrabando lana egiteagatik. Santa Engraziatik Jaizkibelera igo, eta handik arroketara. Paketeak non gordetzen zituzten: iratze eta inaurkin artean; sega eramaten zuten.

  • Fermin Larrarte Paretan zuloa, paketeak gordetzeko

    Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia

    Etxean tranpak zituzten eginda paketeak gordetzeko. Zuloa (tunel bat) armairu batekin estaltzen zuten.

  • 971 Angulen kontrabandoan: 15 kilo sabelaldean

    Maria Goikoetxea Kanpandegi (1927) Hondarribia

    Angulen kontrabandoa. Sabelaldean 15 kilo ezkutatu, eta Donostiara eta Aginagara eramaten zituen. Mutikoa eramaten zuen disimulatzeko. Hendaiatik senarren gurasoek ekartzen zituzten. 800 kilo Irunera eraman, eta 20 ogerleko eman zizkieten.

  • Bittor Galarza Angula eta sakarina kontrabandoa

    Bittor Galarza Ugarte (1934) Hondarribia

    Kontrabandoa angulekin. Ventasen zegoen kontrola. Gaintxurisketako Martinen kontuak: sakarina zakua pasatu zuenekoa.

  • 1289 Aramaiora estraperloan

    Milagros Ertzilla Arregi (1934) Arrasate

    Gerraostean garia udaletxera eramatera behartuta zeuden. Garia estraperloan ehotzeko Aramaiora eramaten zuten, gauez, astoan kargatuta, basorik baso. Beste auzotarren batekin elkartuta, gauez joan, garia eho, eta gauez itzultzen ziren.