Ekonomia gerraostean
-
Emakume Abertzale Batzaren egoitza frankistek hartuta
Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku
Tranpa kalean, Emakume Abertzale Batzaren egoitza izandako etxean frankistek janaria ematen zuten. Gerraostean ogia nolakoa zen.
-
Galeperren bila
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku
Ume koxkorra zela, gerraostean, galeperren bila joaten ziren. Soldaduekin izandako pasadizoa kontatzen du.
-
Gerraosteko gosea
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku
Saturrarango kartzelako soldaduei buruz hitz egiten du. Gerraosteko gosea, bai Mutrikun eta baita Ondarroan ere. Igandetan taloak egiten zituzten eta Ondarroatik jendea joaten zen jatera.
-
Txahalen prezioa ezberdina Gipuzkoan eta Bizkaian
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku
Gerra garaian, urtero garia eman behar zuten baina urte batean gari guztia kendu zieten. Urtero, produkzioaren parte bat entregatu behar izaten zuten. Txahalak, Bizkaian garestiago ordaintzen zirenez, kontrola egitera joaten zirenean, pare bat ezkutatu egiten zituzten. Behiak, pertsonak baino askoz ere gehiago kontrolatzen ziren, baina gaur egun kontrola askoz handiagoa da.
-
Fraideak babarrun bila baserrietara
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku
Patata eta garia entregatu behar izaten zen. Babarrun bila fraideak joaten ziren baserriz-baserri.
-
Ameriketatik jasotzen ziren gazta lata handiak
Adela Romero Urreisti (1942) Maria Pilar Romero Urreisti (1946) Mutriku
"Pobreza" deitzen zioten lekuan, irina eta gazta banatzen zen familia behartsuenetan. Beraienean, nahiz eta etxea galdu, ez zuten ezer jasotzen osaba kontratista zutelako. Gazta lata handi batzuetan heltzen zen. Caritas-ek sortutako ekimen bat zen.
-
Gerraostean goserik ez
Arantxa Goia Artola (1940) Lezo
Neurtuta zuten janaria kartilla baten bitartez gerraostean. Gogoan du Arantxak goiko bizilaguna estraperloan joaten zela kafe bila, ondoren bizilagunei saltzeko. Goia familiak ez zuen goserik pasa gerraostean, aitak Goierriko senideen baserritik janaria eramaten baitzuen.
-
Etxe ondoan baratzea
Arantxa Goia Artola (1940) Lezo
Etxe ondoan bertan zuten baratzea, garaiaren araberako jakiekin. Arraina, ordea, San Juanetik eramaten zuten Lezora.
-
San Pedron erosten zuten arraina
Arantxa Goia Artola (1940) Lezo
Senarrak zabaldu zuen arraindegirako San Pedron erosten zuten arraina. Donostian ere erosten zuten geroago. Orokorrean hitzez izaten zen, eta prezioa egokia zenean eskua altxatuz egiten zen.
-
Batzarra Belatxikietan San Inazio egunean; azeri-ehiza
Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta
Gogoan du Belatxikietan egin zen batzar bat. Pamitxak eraman zituen jateko. Hango baserrian bizi zen familiaren bizimodu eskasa. Goseak zeudela eta eramandako jatekoaren erdia eman zieten. Batzarrak mendi ezberdinetan egiten ziren, santuren baten eguna aintzat hartuta, azeri-ehiza antolatzeko. Ordukoan azeri bat harrapatu zutela gogoratzen du; Udalak ordaindu egiten zuen azeriko.
-
Gerraostean krisia; zakuekin egindako arropak
Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta
Ezkondu zenean, gauza guztiak gurasoen etxean utzi zituen, bai bere eskolako liburuak eta baita arropak ere, ardi-zain egiteko ez zituela behar eta. Bere trajearekin lobei jaunartzerako marinel-jantziak egin zizkieten. Gerraostean krisi handia egon zen. Zakuekin egiten zituzten arropak.
-
Gerraostea
Pilar Askorbebeitia Urigoitia (1932) Miren Gallastegi Ajuriagerra (1932) Otxandio
Eskolan gerraostean hasi ziren, sei urterekin. Beharrak asko, baina goserik ez zuten pasatu. Baserritarrek esnedunen elkarte bat sortuta zuten. Aita Arabara joaten zen etxerako jakiak ekartzeko. Guardia Zibila atzetik ibili zitzaion, estraperloan omen zebilelako.
-
Egurra eta ikatza; errazionamendua
Antxoni Etxarri Gereño (1932) Pasaia
Aitak sua egiten zuen egurrezko kaxekin. Ikatza. Errazionamnedua, kupoiak. Olioa garesti zegon eta koko olioa urtzen zuten txapa gainean. Aita Tolosara joaten zen larunbatetan feriara.
-
Kapritxorik ez
Ixabel Belar Olabarria (1914) Bergara
Gose garaian ezkondu zen, 1943an. Kapritxorik ez zuten. Esnea, artoa eta morokila, babarrunak eta porru-patatak. Zeukatenarekin gustura. Ezkondu zirenean, hautsa sartzen zen sabaitik, eta estali egin zuten.
-
Garia eraman, errazionamendua ekarri
Ixabel Belar Olabarria (1914) Bergara
Gariaren zati bat entregatu behar izaten zuten, gerra ostean. Bergarara eramaten zuten; astoarekin joaten ziren, eta errazionamendua ekartzen zuten: olioa, azukrea, garbantzua.
-
Muga-mugan
Ixabel Belar Olabarria (1914) Bergara
Esnea nola eramaten zuten, Arrasatera. Errazionamendu bila Bergarara joaten ziren. Mugak.
-
Aitaren jaiotetxea estraperlo etxea
Maritxu Barrutia Totorikaguena (1920) Markina-Xemein
Bere aitaren jaiotetxea Elgoibarko baserri bat da, baina baserrian bertan dago Mendaro, Markina eta Elgoibar banatzen dituen mugarria. Hori dela-eta, garai batean estraperlo asko izaten zen, kalean eros ezin zitezkeen hainbat gauza saltzen zituzten bertan.
-
Gerraosteko gosea
Edurne Ansorregi Lopez (1935) Mutriku
Gerraostean Sabanikan bizi ziren. Gose asko pasa zuten. "Gosezto" izeneko txakur bat gogoratzen du.
-
Osaba falangistaren gerrako merituengatik, estankoa bereganatu
Angelita Osoro Urresti (1953) Mutriku
Gerra garaian, osaba Jose Luis (amaren anaia bakarrak) falangistekin joan zen bolondres gerrara. Castellonen hil zen eta Mutrikun hilobiratu zuten. Gerraostean, Erdiko kalean zegoen estankoa hartzeko gerrako merituak izatea derrigorrezkoa zenez, osabarekin gerran egondako goi-mailako eskatu zioten laguntza.
-
Baserriko produktuengatik zergak ordaindu beharra
Tomas Alkorta Barruetabeña (1937) Mutriku
Baserrian egiten zituzten produktuak ikuskatzera joaten zen guardia zibila eta zerga bat ordaindu behar izaten zuten. Sagardoari zerga jartzen zitzaion eta garia entregatu egin behar zen.


