Ekonomia gerraostean

  • Ramon Irastorza Gerraostea Irunen: Lesakara, ezkutuan, irin bila joan beharra

    Ramon Irastorza Artola (1927) Irun

    Gerraostea. Gosea. Francok Gipuzkoa eta Bizkaiko errotak itxiarazi zituen eta Lesakara joaten ziren irin bila irundar asko. Frankistek ez zuten hori onartzen eta isun ugari jarri zituzten gerraosteko lehen urteetan. Ramon, lagun batekin batera, gabon gauean Berara joan zen irin bila.

  • Ramon Irastorza Irundik Lesakarako bidea

    Ramon Irastorza Artola (1927) Irun

    Irin zakuen banaketa nola egiten zen kontatzen du. Lesakara astoekin joateko egun osoa behar zen. Bidean ia ez zegoen trafikorik, autoren bat baino ez zuten ikusi bide osoan.

  • Ramon Irastorza Frankistek irin-errota guztiak itxi zituzten Gipuzkoan

    Ramon Irastorza Artola (1927) Irun

    Errazionamenduak nola bukatu ziren kontatu eta Francok gipuzkoar eta bizkaitarrei ezarritako zigorra, irin-erroten zigilatzea, azaltzen du.

  • Ramon Irastorza Errazionamendu garaia Katean

    Ramon Irastorza Artola (1927) Irun

    Errazionamendu garaia. Katea auzoan kiosko bat zegoen baimenduta errazionamendu kartillekin janaria banatzeko. Ogi gehiago nahi bazen, Hendaiatik lor zitekeen, lagun egokiak izanda

  • Resu Aizkorreta Errazionamendua eta estraperloa

    Resu Aizkorreta Arruabarrena (1931) Pasaia

    Bueltatu zirenean, errazionamendua eta miseria. Estraperloan babarrunak, patatak... denetik ekartzen zuten. 12 urte zituenean, gurasoek denda ireki zuten, eta bera ere han egoten zen lanean. Estraperlokoa zen ia dena. Bretxara joaten ziren baserritarrak eta haiei erosten zieten, dendarako. Ogi beltza Lekeition ikusi zuen lehen aldiz.

  • Resu Aizkorreta Estraperloko ogia eta patata

    Resu Aizkorreta Arruabarrena (1931) Pasaia

    Errenteriako okin bati erosten zioten ogi zuria. Bretxan erositako patatarekin gertatu zitzaiena kontatzen du. Denda non zuten esaten du, Biyonako lokalean. Biteri eskolan ibili zen.

  • Mirentxu Agote Gerraostean jatekoa nola ezkutatzen zuten

    Mirentxu Agote Aramendi (1933) Donostia

    Gerraostean ez zuen goserik izan Mirentxuk. Azukrea, olioa, kontserba-latak... nola ezkutatzen zituzten azaltzen du.

  • Mirentxu Agote Errazionamendua eta tabernak

    Mirentxu Agote Aramendi (1933) Donostia

    Errazionamendu txartelarekin dendara joan eta bertan jasotzen zuten zegokien jeneroa. Etxe inguruan beti izan dituzte taberna eta dendak. Emakumeak ez ziren tabernetara sartzen.

  • Gloria Susaeta Ogia, taloa eta morokila egiten

    Gloria Susaeta Onaindia (1929) Muxika

    Ogia zelan egiten zuten azaltzen du pasarte honetan. Etxeko mahaiaren bueltan asko batzen ziren. Taloa eta morokila ere jaten zuten. Platerik barik denek jaten zuten leku beretik.

  • Felix Ajuria Belar Galdutako esnea edan

    Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate

    Elman lanean zebileneko pasadizo bat kontatzen du. Makinan lanean zebilela, berarekin mutiko bat egoten zen bere ondoan "matxoak" kolokatzen. Amak "armosua" ekarri zion Felixi, baina esnea galduta zegoen. Esnea botatzera zihoala, mutikoak ez botatzeko esan zion. Hark edan zuen mindutako esnea.

  • Inazio Barandiaran Sukia Gerraosteko kontrabandoa

    Inazio Barandiaran Sukia (1927) Ataun

    Janari gutxi zegoen gerraostean eta kontrabandoan aritzen ziren Nafarroa aldera joanda. Mutil bat tiroz hil zutela azaltzen du. Anekdota bat kontatzen du.

  • Laureano Telleria Ordozgoiti Perretxikoak bai, baina oliorik ez

    Laureano Telleria Ordozgoiti (1935) Segura

    Lehen perretxiko ugari zegoen; baina oliorik ez zegoenez, txerriei ematen zitzaizkien jateko. Lehen olioa estraperloan lortzen zen, baina oso garesti.

  • Laureano Telleria Ordozgoiti Estraperloaren garaiko anekdota

    Laureano Telleria Ordozgoiti (1935) Segura

    Estraperloa gerra ostean egiten zen. Dendatan tranpan saltzen zuten estraperloan aritzen zirenei erositako jeneroa. Araba aldera patata bila joaten zen jendea, 3-4 asto hartuta, gauez, ezkutuan. Errotak itxita egoten ziren, ezin zezaten irinik eho; baina hor ere tranpak egiten ziren. Txerria ez zegoen nahi zenean hiltzerik, baimena behar zen horretarako. Horri lotutako anekdota kontatzen du.

  • Tere Eizagirre Gerraosteko zailtasunak

    Tere Eizagirre Irure (1944) Zestoa

    Gerraostean, gariaren parte bat entregatu beharrak eta familia ugariek zailagoa egiten zuten bizimodua. Errazionamendua ezagutu zuen. Kalekoek okerrago pasatu zuten baserritarrek baino. Beti antzerakoa jaten zuten arren, ez zitzaien jatekoa falta. Haragia kontserbatzeko gatzetan sartzen zen (zezina).

  • Mari Pilar Manterola "Gorrien" aldekoak izateagatik, markatuta

    Mari Pilar Manterola Salegi (1949) Zumaia

    Kalean bazekien zeinekin ahal zuen euskaraz egin eta zeinekin ez. "Gorrien" aldekoak izateagatik markatuta zeuden herrian. Errazionamenduan ez zieten ematen ezer. 'Sección femenina' arduratzen zen errazionamenduaz. Jatun txarra izan zen txikitan.

  • Joxe Mari Agirregomezkorta Eskola garaiko kontuak; errazionamendua

    Joxe Mari Agirregomezkorta Zelaiaran (1936) Pasaia

    Biteri eskolan ibili zen. Neskak eta mutilak aparte. Zer ikasten zuten. "Cara al sol" kantatu behar izaten zuten. Errazionamenduarekin ere gogoratzen da. Ogi beltza eta olio gutxi.

  • Joxe Mari Agirregomezkorta Baratza, babarruna, esnea...

    Joxe Mari Agirregomezkorta Zelaiaran (1936) Pasaia

    Aitak baratza izan zuen gerra aurretik. Joxepa arreba zaharrenaren anekdota kontatzen du: haziak erosten zituen, ereiteko izan beharrean jateko. Babarruna. Esnea Bordaunditik ekartzen zuten, marmita txiki batekin. Igandetan garbantzua.

  • Eibarko familien zilarrezko aparatuak garbitzen zituzten

    Gloria Ansuategi Aldekoa (1918) Berriz

    Ama Eibarrera joaten zen baserriko produktuak saltzera. Gerran hondatutako zilarra etxera eramaten zuen, bertan garbitu eta jabeei bueltatzeko.

  • Joxe Bikuña Agirre Gerraostean kontrabandoa eta estraperloa Ataunen

    Joxe Bikuña Agirre (1935) Ataun

    Gerraosteko gosea zela eta, Ataunen kontrabandoa eta estraperloa egon zen. Garia, ogia, olioa eta bestelakoak lortzera joaten ziren Nafarroara bizikletaz. Guardia zibilaren kontrolak.

  • Higinio Etxabe Gosea; tripa-truke lanak

    Higinio Etxabe Getaria (1933) Eskoriatza

    Gerraostean, Tripa-truke bidez lanera joaten zen jendea. Kalean gose handia pasatzen zuen jendeak. Baserrian beti babarruna jaten zen.