Borroka

  • Jose Aizpurua Bonbardaketak Elorrion

    Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio

    Abioiek zein kanoiek sarri bonbardatu zuten Elorrio. Abioiek bonbardatu zuten egunean, hiru edo lau hil ziren. Argiñetan hilobi bat apurtu zuten.

  • Jose Aizpurua "Burdinaraketan" bala artean

    Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio

    Gerra denborako istorioa: bala artean burdinaraketan ari zen gizona. Mola jenerala ikusi zuen Patxik Elorrioko kalean.

  • 1033 Gerra garaiko bizipenak

    Juanita Beretxinaga Garitaonandia (1924) Elgeta

    Gerra garaian, etxe ondoraino heltzen zitzaizkien kanoikadak; eta, mendian, karobi zuloan ezkutatzen ziren. Auzoan 4-5 etxe ziren, eta eurena bi bizitzakoa zen. Neskame egon zen lekuan beste bizitzakoekin banatzen zuten lana, elkarri lagunduz.

  • 908 Gerra hasieran, Bilbora bizitzera

    Juan Erostarbe Olañeta (1921) Elgeta

    Juanitok 15 urte zituela hasi zen gerra, eta Bilbora joan zen orduan. Francoren tropa nafarrak behean geratu ziren: Bergaran, frankistak; eta, Elgetan, errepublikanoak.

  • 1016 Elgetako frontea

    Angeles Arantzeta Alberdi (1917) Maria Luisa Arantzeta Alberdi (1919) Elgeta

    Gerra garaian 9 hilabete iraun zuen fronteak Elgetan. Baserri batera joan beharra izan zuten. Herrian ez zieten uzten egoten eta Abadiñora egin zuten alde. Herrian bazeuden gordelekuak eta jendea bertan ezkutatzen zen. Anaiak gerratean egon zirenekoa kontatzen dute.

  • Hirune Etxebarria Bonbardaketa aurretik Forura

    Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo

    Antzinako pitxar batean esnea hartu eta Forurako bidea hartu zuten bonbardaketa aurretik. Aita Zimelaneko tabernatik abisatu zuten lantegira deituz. Inguru guztia metrailatu egiten zuten.

  • Hirune Etxebarria Errepideko azpiko babeslekua

    Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa aurreik Forura joan ziren ihesi. Errepide azpian babeslekua zuten, galipot azpian. Eguna bertan pasatzen zuten, etxerako joan-etorrien artean. Bitartean, ez zekiten oso ondo zer ari zen pasatzen Gernikan.

  • Hirune Etxebarria Abioiei seinaleak egiten zizkien gizona

    Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean, Forura joan ziren babes bila. Handik behealdean gizon bat ikusi zuten, praka hutsean eta eskuan toalla bat zuela zegoen. Gizon hark bonbardaketarekin zerikusia zuela pentsatu zuen toallagaz seinaleak egin zituen-eta. Handik gutxira beste abioi batzuk etorri ziren. Bonbardaketa amaitu zenean, ez zioten Gernikara sartzen utzi ez baitzioten utzi. Dena galdu zuten bertan.

  • Hirune Etxebarria Gudariak Gernikan

    Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo

    San Klaran Loiola batailoia egon zen. Karmeldarren ikastetxean gurutze gorriko talde bat egon zen eta gero bertan jarri zuten basea. Merzeden beste batzuk zeuden. Gernikan batailoi hauek egon ziren: Loiola, Itxarkundia, itxasalde...

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Etxea sutan eta josteko makina leihotik behera

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean etxea sutan hasi zenean, aitak hirugarren solairutik josteko makina bota zuen. Ama jostuna zen eta beharrezkoa zuen lanerako. Nahiz eta makina inguratzen zuen egurra apurtu, makina bera osorik atera zuten. Jesus Mariren arrebak erabili zian du gerora makina hori. Singer markakoa da.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Amuma biziri erre zen bonbardaketan

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Aitaren aldeko amuma bizirik erre zen bonbardaketan. Hirugarren pisuan bizi zen eta ezin izan zuen etxetik irten.

  • Fermin Belamendia Gerrako desorekak eta sorpresak

    Fermin Belamendia Arrillaga (1929) Andoain

    Nazionalek Santa Barbaran kanoia jarri zuten. Alderdi militarretik begiratuta, gorriak ahulak ziren, indar guztia nazionalek zeukaten. Hasieran, gerrak 15 egun iraungo zituela esan zuten; eta 3 urte iraun zituen.

  • Fermin Belamendia Abionetari eraso egitearren, baserriko horman zuloak

    Fermin Belamendia Arrillaga (1929) Andoain

    Gerra garaian, nazionalak egon ziren Andoaingo futbol-zelaian. Nazionalek, gorrien abionetari tiro egin nahian, Ferminen familiaren etxera bota zituzten tiro ugari. Fermin eta anaia etxe parean ari ziren jolasten, baina ez zitzaien ezer gertatu.

  • Fermin Belamendia Gerrako borrokak eta abioneta gorri-gorria

    Fermin Belamendia Arrillaga (1929) Andoain

    Gerran ikusitako borrokak gogoan ditu; bera mutil koskorra izanda, ez zen konturatzen horren larritasunaz. Gerrako bandoen armen artean, desoreka handia zegoen. Gorrien abioneta gorri-gorria zen. Abionetari buruzko anekdotak kontatzen ditu.

  • Pili eta Maria Antonia Ikazuriaga Etxea miliazianoek hartu eta umezainaren etxera

    Maria Antonia Ikazuriaga Ugalde (1930) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean, Lumo aldera joan ziren ihesi. Erasoak hasi aurretik joan ziren. Normalean kanpaiak jotzen hasten zirenean babeslekura joaten ziren, baina egun hartan ez. Ahizpa biak neskameekin joan ziren Lumo aldera; neba amagaz geratu zen. Gaur egun Garbigunea dagoen tokitik hurbil dagoen zubi baten azpian babestu ziren. Handik Ibarruriko (Muxika) Txakille baserriraino joan ziren, umezaina hangoa zen-eta. Beraien etxea, Julian hotela, milizianoek hartu zuten eta neskameagaz joan ziren ahizpa biak Ibarrurira.

  • Juan Bautista Arruti Soldaduak Goiburun sartu

    Juan Bautista Arruti Iturriotz (1925) Andoain

    Amabirgin Egunako arratsaldean sartu ziren nafarrak Goiburun. Juan Bautista auzoko bati udareak ematera joana zen. Nazionalistek meza egin zuten ermitan. Halako batean, soldaduak fusilekin agertu ziren goiko menditik. Eliz atarian zegoen jendea goitik behera korrika hasi zen, baita Juan Bautista ere. Aitak maindire zuri bat sarde baten gainean jarri eta baserriko teilatuan jarri zuen: "bakea eskatzen omen du horrek". Ilundu arte tiroak izan ziren auzoko baserri batetik bestera: alde batetik nafarrak eta bestetik gorriak. Frontea Buruntza mendira mugitu zen gero. Juan Bautistak 11 urte zituen orduan.

  • Juan Bautista Arruti Soldaduak udareak lapurtzen

    Juan Bautista Arruti Iturriotz (1925) Andoain

    Soldaduak iritsi zirenean, Juan Bautistaren aitak maindire zuri bat sarde baten gainean jarri eta baserriko teilatuan jarri zuen, bakea eskatzeko seinale moduan. Soldaduak udareak lapurtzera joan, eta aitonak marru egin zien ez lapurtzeko. Hurrengo goizean, soldaduek etxera tiro egin zien.

  • Juanita Gangoiti Bonbardaketa eguna

    Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa eguna. Hegazkinak etortzen zirela dauka gogoan, aitak babeslekua egin ziela eta zuriz edo gorriz ez jazteko agindu zietela. Amamari zauria eragin zion bonba baten metrailak. Tristea izan zen. 1937ko apirilean joan zen Frantziara eta iraila-urrian itzuli. Frantsesek ondo hartu zituztela du gogoan.

  • Juanita Gangoiti Gernika zenik ere ez

    Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo

    Gernikako bonbardaketa izan zenean, orduantxe jakin zuen Gernika zenik ere. Egunkaririk ez zuten izaten etxean.

  • Juanita Gangoiti Burdinazko gerrikoaren inguruko borrokak

    Juanita Gangoiti Etxebarria (1923) Gernika-Lumo

    Burdinazko gerrikoa egiten diru asko gastatu zen, oso luzea izan zen. Traizioa egin zuenak ez zuen zigorrik inoiz jaso. Gizonak irratia entzutera joaten ziren baina irratiak gezurra esaten zuen; batailoi osoak hil arren, ez zuten ezer aipatzen. Osaba eta lehengusua hil zitzaizkion.