Borroka

  • Hilarion Ezeizabarrena Gerran frontean egon zeneko bizipenak

    Hilarion Ezeizabarrena Ugartemendia (1916) Tolosa

    Gerran zer-nolako uniformea izaten zuten azaltzen du. Gerran Teruelen izandako bizipenak eta bizi-baldintzak kontatzen ditu.

  • Santos Ezeiza Otamendi Gerrako oroitzapenak

    Santos Ezeiza Otamendi (1928) Tolosa

    Gerra hasi aurretik, esaten zen gerra zetorrela. Borroka non izan zen aipatzen du. Munizioa astoekin ekartzen zuten garai hartan. "Pakun!" zen tiro-hotsa.

  • Bernabe Bergara Aginaga "¡Vamos a morir!"

    Bernabe Bergara Aginaga (1929) Tolosa

    Gogoan du Urkizutik jaisten ziren soldaduek beherakoan "vamos a morir" esaten zutela.

  • Elena Etxebeste Ama babesteko grina

    Elena Etxebeste Martiarena (1931) Pasaia

    Gerra garaian, beraien etxea ez zen leku ona, tiroak gertu baitziren. Nola babesten ziren azaltzen du. Beti izaten zuen beldurra amari zerbait gertatuko zitzaiona, eta beti esaten zion ondo zaintzeko eta gordetzeko.

  • xebe sistiaga Gerran Pasai Donibanen; ihesa; hildakoak

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Gerra nola hasi zen. Mezatik bueltan esan zien amak. Mutil batek esan zuen falangista zela, bakarra zen. Mutil asko hil zen, gudari joanda. Irailean sartu zirenean, hutsik zegoen herria. Zeintzuk geratu ziren. Bi anaia elkarren kontra ibili ziren gerran. Bere familia ez zen inora joan. Anaia eraman egin zuten. Borrokan hildako herritarrak.

  • xebe sistiaga Milizianoak; herritarrak guardiak egiten

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Milizianoak. Bertako jendea guardiak egiten ibili zen. CNTko bi neska ibili ziren eskopetak biltzen. Udaletxera entregatu zituzten beste batzuek. Erresistentziarik ez zen izan. Jaizkibelen, nazionalek astebete pasatu zuten Guadalupetik Donibanera joaten.

  • xebe sistiaga Bonbak; atxiloketak

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Zelaira bonba bota zuten, baina ez zen lehertu. Nazionalistak elizak zaintzen ibili ziren. Campsa ere bai. Kaputxinotako tunela lehertu nahi zuten, baina ez zen ezer gertatu. Herritar bati heriotza-zigorra jarri zioten, baina gero barkatu egin zioten (salatzaileak berak eskatuta). Ez zuten inor fusilatu.

  • Patxi Sein Gerran, anaiek izandako bizipenak

    Patxi Sein Legorburu (1921) Pasaia

    Gerra hasi zenean, 14 urte zituen Patxik. Orduko oroitzapenak gogoan ditu. Gerra hasi zenean, anaia bat etxean gelditu zen. Herriko gazte asko joan ziren Bizkaia aldera frontera. Anaia bat Amaiur batailoian aritu zen borrokan. Gerora, Asturias aldera eraman zituzten euskaldunen 4 batailoi. Han San Juango mutil batzuk hil zituzten. Anaia Asturiastik Bizkaira bueltatu eta errenditu egin zen, beste hainbat gizonekin batera. Orduan Valentziara eraman zituzten Langileen Batailoiarekin.

  • Joxe Sagarzazu Frontera garbi joan eta zikin itzuli

    Joxe Sagarzazu Etxebeste (1933) Pasaia

    Gerra aurretik, aitak Antxoko moilan egiten zuten lan zamalanetan; gerran, Katalunian ibili zen frontean. Joxek baditu gerrako oroitzapenak: kanoiak eta soldaduak frontera garbi-garbi joaten ziren; eta etorri, ordea, zikin-zikin.

  • Fabian Iparragirre Frontera joateko izena eman zuen

    Fabian Iparragirre Manzisidor (1917) Pasaia

    Gerran, Fabian Bilbora iritsi zenean, senideekin elkartu zen berriro eta frontera joateko izena eman zuen. San Andres batailoian egotea tokatu zitzaion. Handik Amaiur batailoira joatea erabaki zuten lagun batek eta berak.

  • Fabian Iparragirre Frontean, italiarrek harrapatu zituzten arte

    Fabian Iparragirre Manzisidor (1917) Pasaia

    Amaiur batailoian ibili zen gerran; nondik nora ibili ziren azaltzen du: Bizkaian, Santanderren, Santoñan, Laredon... Azkenean, errenditu egin ziren eta italiarren esku geratu ziren.

  • Fabian Iparragirre Fronteko bizimodua

    Fabian Iparragirre Manzisidor (1917) Pasaia

    Gudari ibili zen bitartean, non ibili zen azaltzen du. "Eusko gudariak" abesten zuten garai hartan. Frontean jateko eta lo egiteko nola moldatzen ziren azaltzen du.

  • Fabian Iparragirre Francoren lagunen garrantzia

    Fabian Iparragirre Manzisidor (1917) Pasaia

    Gerra ostean, Frankismoa etorri zen. Alemaniak eta Italiak lagundu izan ez baliote, Francok ez zukeen gerra irabaziko. Alemaniarrak kriminalak izan ziren.

  • Emilio Olasagasti Sei urte soldadu

    Emilio Olasagasti Lizaso (1920) Pasaia

    Soldadutzan sei urte eman zituen. Gerran, nondik nora ibili zen eta zer komeria bizi zituen azaltzen du. Lizentziatu ostean, etxera itzuli zen; baina berriro mobilizatu zituzten handik gutxira.

  • Gregori Goitia Hondarrezko zakuz egindako babeslekuak

    Gregori Goitia Izurieta (1919) Lekeitio

    Gerran beharretik lurpera joaten ziren ezkutatzera. Hondarrez beteta zakuak jartzen zituzten babesteko. Gernika erre zutela jakin zutenean, Lekeitiora etorriko zirela pentsatu zuten.

  • Gregori Goitia Kamioikada gazte frontera

    Gregori Goitia Izurieta (1919) Lekeitio

    Eskolapean zeudela mutil gaztez betetako kamioia ikusi zuten. Mutil horiek frontera zeramatzan kamioiak. Oso egoera gogorra zela dio Gregorik. Talan ere bazegoen babesleku bat.

  • Mertxe Pagoaga Gerratik babesteko moduak

    Mertxe Pagoaga Etxaburu (1929) Lekeitio

    Gerran 7 urte zituen. Amorotoko Abitaga baserrian igaro zuen gerra sasoia, handik ikusi zuten Gernikako bonbardaketa. Lekeition Kalbarioko kobazulora joaten ziren. Babeslekuak zakuekin egiten ziren. Bere edadeko ume bat hil zutela gogoratzen du.

  • Jose Eiguren Gerrako ezkutalekuak

    Jose Eiguren Mendiguren (1927) Lekeitio

    Gerran, kanpaiak jotzerakoan, frontoian eta karabineroen etxean ezkutatzen ziren batzuk. Frontoian hondarrezko zakuak jartzen zituzten babesteko. Gipuzkoar asko egon ziren Lekeition, Mikel Laboa tartean.

  • 1571 Gerra hasiera Lekeition

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Gerra Zibila hasi zenean, Jesusak 16 urte zituen. Hasieran ez zuten askorik igarri, baina gerora, bonbardaketetan, ezkutatu egin behar izaten ziren. Hildako lekeitiar batzuk aipatzen ditu. Lekeition bota zuten lehenengo bonba talaian izan zen. Bere amak-eta, lapetan zebiltzala, gerrako obus bat aurkitu zutenekoa kontatzen du.

  • 1571 Asterrikatik zetozen erasoak

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Asterrikan egon zen frontea. Handik egindako erasoen ondorioz zauritutako eta hildako herritar batzuk aipatzen ditu.