Borroka

  • Nikolas Lopetegi Borroka Lezora iritsi zeneko ondorioak

    Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo

    Erreketeak Lezon sartu zirenean, beraiek errekan ezkutatu ziren. Erreketeak etxearen aurka tiroka hasi ziren; barrikak zulatu, eta sagardoz hustu zen. Handik egun batzuetara, Guadalupetik etorri ziren erreketeak, pinudian ezkutatuta zeuden gorriei tiro egiteko asmoz. 14 hegazkin etorri ziren egun hartan, bonbak botatzen. Ordurako, ordea, gorriak herrira jaitsita zeuden. Soldaduak, alde batekoak nahiz bestekoak, beraien baserrira etorri ziren; eta, bitarte hartan, beraiek alde eginda egon behar izan zuten.

  • Jesusa Zabala Aita trenbide azpiko zubian gordeta

    Jesusa Zabala Aramendi (1923) Legazpi

    Gerra denborako oroitzapenak. Tiroak izaten zirenean, ihes egiten zuten ahal zuten tokira. Hala ere, aita atxilotuko ote zuten beldurrez egoten ziren. Soldaduak inguruetan ikusten zituztenean, Jesusaren aita trenbide azpiko zubian ezkutatzen zen; behin, soldaduak agertu zitzaizkion. Etxetik tiro hotsak entzun zituzten, baina aitari ez zitzaion ezer gertatu.

  • Isabel kerejeta Nazionalak Legazpin sartu zirenekoa

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Nazionalak Legazpin sartu zireneko oroitzapenak. Aurreko egunean, basoan ibili ziren garoa ebakitzen. Mendi puntatik ikusi zituzten milizianoak Argixao aldera joaten. Auzoko bi mutil falta zirelako beldurtuta egon ziren: bat nazionaletara pasatu omen zen, eta, bestea, berriz, soldaduek mendi-bideak erakusteko beraiekin eraman zuten. Soldaduak nondik nora ibili ziren azaltzen du. Nazionalek bi miliziano hil zituzten. Hurrengo egunean, baserriko teilatu aldera balak botatzen zituzten. Milizianoak ihes egin zuten, eta nazionalak Goitegiko atari burutik pasatu ziren Legazpi aldera. Herriko jendea ihesean ikusten zuten, "kaminoa bete jendea ihesi Legazpitik!".

  • Isabel kerejeta Bi milizianoren gorpuak

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Isabelen aitak ez zuen egundo ikusten, baina nazionalek hildako bi milizioanoen gorpuak ikustera joan zen alaba batekin. Gorpuak gurdian kargatu eta Zumarragara eraman omen zituzten alkatearen aginduz.

  • Isabel kerejeta Hildakoa aurkitu bide bazterrean

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Gerra denborako kontuak. Tiroteoa zen garaian, aitak argirik ez pizteko esaten zien. Igande goiz batean, Isabelen ahizpa batek, esnea partitzera zihoala, hildako baten gorpua aurki zuen bide bazterrean. Fusilatutako mutila Arrasatekoa zela esan zien bikarioak.

  • Isabel kerejeta Gerran hildako herriko mutilak

    Isabel Kerejeta Garmendia (1916) Legazpi

    Bizkaiko frontean hildako herriko mutil batzuk aipatzen ditu.

  • Angela eta Joxe Mari Nazionalak sartu zirenekoa

    Angela Galparsoro Larrea (1922) Legazpi

    Gerra denborako oroitzapenak. Inguruko nazionalistak eta errepublikazaleak Ormakio mendi aldera joan ziren. Nazionalak Telleriarten sartu zirenean, ama eta Angela bakarrik zeuden etxean; neskamea jaiotetxera joana zen. Auzoko batzuen etxean pasatu zuten gaua. Gogoan du soldaduei merienda eman ziela.

  • Julian eta Rosario Zabaleta Nazionalak Legazpin sartu zirenekoa

    Rosario Zabaleta Kortaberria (1929) Legazpi

    Nazionalak Legazpin sartu zireneko oroitzapena. Rosariok zazpi urte zituen orduan. Tiroak gogoratzen ditu. Umeak etxe aurrean jolasean zebiltzala, Zumarraga aldera zihoazen soldaduak ikustera joan ziren. Bengoleako zerrategiko oholen artetik egon ziren soldaduak zelatatzen. Zerrategiko andreak etxean sartzeko esaten zien umeei.

  • Felipa Urkia Gerra hasiera; anaietako bi soldadu

    Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati

    14 urte bete aurretik bueltatu zen etxera, eta gerra hasi zen. Biharamunean, milizianoak etxean zituzten. Gasteizko lehen bonbak entzun zituzten. Bi anaia zituen gerrarako adinean; Francok biak eraman zituen. Bat Elizondon egon zen, zaldiak zaintzen, eta bestea kanoiekin, Gatzaga inguruak.

  • Felipa Urkia Nazionalak geldi, eta milizianoak gogortu; Intxorta sutan

    Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati

    Milizianoak Ugaztegin. Aretxabaleta hartu ostean, frontea non geratu zen. Nazionalak geldi egon ziren, eta bitartean milizianoak gogortu egin ziren; kosta egin zitzaien garaitzea. Osaba batek esaten zuena. Intxorta sutan utzi zuten.

  • Felipa Urkia Hegazkina nola erori zen

    Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati

    Gurutzebarrin zeuden, soldaduek aurrera nola egiten zuten ikusten. Hegazkinak Gasteizen kargatu eta bueltan joaten ziren. Hegazkin bat lurrera erori zen, Gatzaga aldean. Batzuk ikustera joan ziren, eta bere anaiarekin egin zuten topo han.

  • Felipa Urkia Gerran hildakoak eta zaurituak, Araotzen eta Uribarrin

    Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati

    Bi anaiak eraman zituzten soldadu. Batek zortea izan zuen, baina besteak ez: tifusa ere harrapatu zuen. Ez du ulertzen Errepublikako gobernuak zergatik ez zuen soldadurik hartu; gero Francok bai, kinta mordoa. Araotzen boluntario gutxi, eta bakarra hil zen gerran. Zaurituak. Uribarrin, berriz, pila bat hil ziren; batzuk aipatzen ditu.

  • Felipa Urkia Frontea Murun

    Felipa Urkia Elorza (1922) Oñati

    Murun geratu zen frontea, Aretxabaletan. Ahizpak tiroak entzun zituen han. Oñati hartu egin zuten.

  • Migel Irazusta Gerran Urnietara egin zuten alde

    Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain

    Gerra garaian, Migelen familiak Andoaindik alde egin zuen Urnietara, amaren anaia baten etxera. Hegazkinen bonbetatik nola babesten ziren kontatzen du.

  • Hirune Etxebarria Sigertatxuko ur deposituan babestuta

    Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa aurretik, kanpai-hotsak entzun zituztenean. Sigertatxuko ur depositura joan ziren. Han Galdakaoko herria erasotu zutela jakin zuten. Orduan, amak, Forurako joateko erabakia hartu zuen, aita hangoa baitzen.

  • Edurne Bengo Gerran Santanderrera ebakuatuta

    Edurne Bengoa Clemencot (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean, Pasealekuan egon ziren jolasten. Handik elizara joan ziren babestera. Gero Santanderrera eroan zituzten. Santanderren Miren Karmele hil zitzaien, urtebeteko ahizpa txikia. Dena bukatu zenean, herrira itzuli ziren, baina ez zegoen ezer ere ez. Errenteria auzoan eta beste hainbat etxe zaharretan egon ziren.

  • Maria Irusta Gerra denboran, Bilboko familia baten etxera

    Maria Irusta Mallea (1928) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Gerra denboran, bonbardaketa garaian, Munitibarren zegoen Maria. Gero, Bilboko familia batek beren etxera eraman zuen; eskolara joaten zen, eta etxean lana egiten zuen. Bilbon urte batzuk egin zituen. Gerraostean, ez zen Munitibarko eskolara joan.

  • Maria Irusta Munitibar eta Gernikako bonbardaketak

    Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Maria Irusta Mallea (1928) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Gerrako oroitzapenak. Munitibar bonbardatu eta arratsaldean, berriz, Gernika erasotu zuten. Txomin Munitibarren zegoen orduan. Maria, zortzi neba-arrebak, ama eta osaba batek etxetik ihes egin zuten bonbardaketatik babesteko. Menditik ikusten zuten Gernika gorri-gorri, sutan. Gerrako nahasmenaz, ihesaldiez, beldurraz... hitz egiten dute.

  • Maria Irusta Bonbardaketa hurrengo eguna

    Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Maria Irusta Mallea (1928) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Gerrako oroitzapenak. Munitibar bonbardatu eta hurrengo egunean herria nola zegoen kontatzen dute. Txomin anaiarekin jaitsi zen herrira: herrian milizianoek utzitako tresna ugari zeuden; mantak, lapikoak, koilareak... Jendeak etxerako hartu zituen soldaduek kalean utzitako tresnak.

  • Maria Irusta Bonbardaketak Munitibarren eragindako kalteak

    Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Maria Irusta Mallea (1928) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Bonbardaketen eraginez, Munitibarko eliza apurtuta geratu zen. Herrian, etxe batzuk kaltetu ziren bonben eraginez, baino inor ez zen etxe gabe gelditu. Metrailak jotako neska bati buruz hitz egiten du. Soroetara bonba asko bota zituzten Alemanek.