Borroka
-
Gernika bonbardatu zuten hegazkinei begira Aulestitik
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Gernikako bonbardaketa egunean, komandanteak Bilbora joan behar zutela esan zion. Iruzubieta aldetik ezin zela pasatu, eta Aulestira joan ziren. Dagoeneko arratsaldean hegazkinak zebiltzan Gernika bonbardatzen, eta komandanteari esan zion aurrerago ezingo zirela joan. Eliza ondoan eginda zegoen babesleku antzekoan gordeta egon ziren, eta hegazkinak ikusten zituzten joan-etorrian.
-
Aulestitik Bilbora bidaia; Gernikaren irudia bonbardaketa ostean
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Komandanteak Bilbora joatea nahi zuen eta Aulestitik abiatu ziren Bilbora, Gernikatik pasatuz. Gernikaren irudia bonbardaketa ostean; dena erretzen ikusi zuten. Gerra-liburuetako irudia etorri zitzaion gogora. Jendea ebakuatzen zebiltzan Gernikan, eta ezagun bat ere ikusi zuen zaurituta. Kotxe-pilaketa pasa eta lortu zuten Bilboraino joatea, Carlton hotelera. Komandanteak bere eginkizunak egin zituen eta berriz Aulestira itzuli ziren. Aulestiko plaza lehen Kalamuako trintxeretan egondako gudariz beteta zegoen. Ihesi zihoazen.
-
Markinara abiatu; eta, italiarrak bertan zeudela jakitean, buelta Aulestira
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Aulestitik Markinara joatea pentsatu zuen eta abiatu ere egin zen. Goitik behera zihoala, Patxi Zabaletarekin, "Patxi kaminerua"rekin, gurutzatu zen. Hark esan zion italiarren tankeak iritsita zeudela Markinaraino eta hara ez joateko. Kotxeari buelta emateko bidea estuegia zenez, atzeraka joan zen errepidea zabaltzen zen tokira arte. Bidean zihoala, kanoikada batek errepidea apurtu zuen beragandik oso hurbil. Ertz-ertzetik pasa eta kotxeari dena emanda joan zen Aulestira.
-
Gerra zibileko oroitzapenak
Maria Sukia Nazabal (1923) Pedro Sukia Nazabal (1929) Ordizia
Gerra zibila gutxi gogoratzen dute. Franco Ordiziatik pasatzen zeneko anekdotak kontatzen ditu. Bonbardaketak izaten ziren bitartean, nola ezkutatzen ziren azaltzen dute. Ordiziako fusilatuak aipatzen dituzte.
-
Aita guardia egiten
Maria Sukia Nazabal (1923) Pedro Sukia Nazabal (1929) Ordizia
Aitari guardia egitea tokatzen zitzaion gau batzuetan. Maria harro zegoen aitak guardia egiten zuelako.
-
Gerra denboran goserik ez
Iñaki Ormazabal Garmendia (1927) Ordizia
Bonbak ezagutu zituen kalean, eta inguruko etxe batean bonbak utzitako arrastoa aipatzen du. Gerraostean, ez zuten goserik pasa etxean. Babarrunak eta ogia ematen zizkieten lagunak zituzten. Ogia amonak egiten zuen etxean. Gertueneko errota Zaldibian zuten. Taloak ere egiten zituen amonak.
-
Gerra garaia Ordizian
Pedro Urretagoiena Murgiondo (1924) Ordizia
Gerra garaiko bizipenak. Bonbardaketak.
-
Gerra garaiko kontuak
Rafaela Nazabal Dorronsoro (1929) Ordizia
Gerra garaiko bizipenak. Ioiako gainetik Mandubira pasatzen ziren kanoikadak, eta zuloak nola egiten zituzten azaltzen du. Karlistek etxeko ardi guztiak eraman zizkieten. Goserik ez zuten sekula pasa. Amak ehiztari eta apaiz ugariri ematen zien jaten, sukaldari ona zen.
-
Zapata berrien bila, bizitza arriskatuz
Elu Gaztañaga Martinez (1916) Ordizia
Tiroka ari ziren kalean. Soldaduak Ordizitik ihes egitekotan zeudenean, Elu etxera itzuli zen zapata berrien bila; ez zuten jo, baina leihoan zegoen bere lagun bat hil zuten. Ez da sekula beldurtia izan.
-
Anaia, Loiolako kuartelean
Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze
Loiolako kuartela hartu zuten milizianoek. Anaia han zegoen, lagun batzuekin. Asturiasera joan zen. Hantxe hil zen, 18 urterekin. Anarkistekin joan zen. Aitak jakin zuenean, hura handik ateratzera joan zen. Politikaz ez zuten ulertzen beraiek.
-
Bonbardaketak eta hildakoak Bilbon
Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze
Bilbon zapatila lantegia zegoen, eta bonba erori zen. Ikustera joan ziren, jendea ezin atera... Jende asko geratu zen han. Bonbardaketak, egunero. Bera ez zen ezkutalekuetara joaten; ahizpa bai. Argia kentzen zuten, baina hegazkinak ikusten ziren. Sirena entzuten zenean, denak korrika. Hegazkin alemanak. Italiarrek oso behean egiten zuten hegan, ametrailatzen.
-
Gerra garaiko gordelekuak; haizpea, bodega eta tunela
Elias Arriola Ostolaza (1930) Mendaro
Gerra garaian, Kalamuan frontea egon zen. Eliasen baserritik gora tiroak ikusten ziren iluntzetan. Aitak baserri inguruan zegoen haizpe batera bidaltzen zituen denak; eta aita, berriz, bakarrik gelditzen zen baserrian. Lizantzun bodega zeukaten azpialdean, eta han ere babestu ohi ziren. Mendaroko tunelean ere hartzen zuten babes.
-
Frankistek Santa Krutzetik buelta sartu
Isidoro Mugerza San Martin (1927) Mendaro
Santa Krutzeko gurdibidetik frankisten zalditeria Mendaron nola sartu zen gogoratzen du. Nafarroatik Azkoitia aldera, handik Madariagara eta Madariagatik Mendarora sartu ziren. Isidorok 9 urte zituen orduan. Herritik gazte askok ihes egin zuten Bizkaia aldera, gerrara ez joatearren.
-
Bi mutil fusilatu gerra denboran
Kontxita Zaldua Zabala (1924) Urnieta
Soldaduak etorri zirenean, haien kantak ikasi zituzten. Udan etortzen ziren familia oneko bi mutil fusilatu egin zituzten gerra denboran, Santa Barbaran. Anaia bat 18 urterekin joan zen gerrara; azkenekoak izan ziren. La Quinta del Biberón esaten zitzaien.
-
"Abuelo" hegazkina
Isidoro Mugerza San Martin (1927) Mendaro
Nazionalisten erasoa nondik nora izan zen azaltzen du: hasi San Migeldik, Kalamua, Urko pasa Kanpazar aldera... Han, zazpi hilabetean geldituta eduki zituzten. Tiro-hotsak gogoratzen ditu. Tiro galduak ere iristen omen ziren noiz edo noiz baserri ingurura. Kortako sabaia lastoz beteta egoten zen eta han babesten ziren. Egunez, berriz, Mala aldera joaten ziren trenbide azpian babestera. "Abuelo" esaten zioten hegazkinari buruzko kontuak aipatzen ditu; gorrien hegazkina ei zen.
-
Kanoi psikologikoa
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Gerra hasi zenean, Candido lehenengo Eibarren egon zen. Soraluzen egindako kanoi bat kamioian ipinita ibili zen Gipuzkoako herri desberdinetan. Kanoi psikologikoa zela esaten zuten, fusil batek besteko lana egiten zuen soilik. Sekretario lanetan ibili zen Eibarren eta, aurrerago, kanoiarekin frontean egon zen Beasain inguruan.
-
Fronteen galera
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Donostiatik erretiratu zirenean Eibarrera itzuli zen Candido. Eibarko frontea erori zenean Bilbora joan zen eta bertako komandante bati esker frontean laguntzen ibili zen. Bilbo erori zenean komisario izendatu zuten, miliziako komisarioa Errusiara joan baitzen. Santanderretik Asturiasera joan zen miliziarekin eta bertan gertaturiko anekdotak kontatzen ditu Candidok. Txostenetan Candidok beti egia idazten zuen, berari gezur asko esaten omen zizkioten frontean zen bitartean eta alferrikakoa iruditzen zitzaion.
-
Bonbardaketa Donostian pasatu
Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona
Bost urte zituen gerra hasi zenean. Donostian pasatu zituzten hilabete batzuk, utzitako etxe batean. Bonbardaketa zenean, gordelekura korrika joaten zirela gogoratzen du. Gordelekua: beheko okindegiko sotoa.
-
Aita gerran
Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona
Maiteren aita gerrara joan zen. 28 urte inguru zituen aitak soldadu joan zenean.
-
Gerrako oroitzapenak
Amalia Cordero Corral (1925) Lezo
Gerra hasi zenean, 11 urte zituen Amaliak. Orduko oroitzapenak aipatzen ditu. Baletatik babesteko, koltxoiak jartzen zituzten leihoetan. Jende askok herritik ihes egin zuen, baina beraiek Lezon geratu ziren. Bizilagunekin izandako harremana kontatzen du.


