Borroka

  • Jesus Amado Larraza Gerra Zibila II

    Jesus Amado Larraza Lizarraga (1918) Etxarri Aranatz

    Izterrean zauritu izana zorteko afera gisa du. Zaurituta arreba mojarekin egon zen. Gero, berriro deitu zuten, eta abangoardiako ospitale batean jarri zuten lanean, Santillana del Mar herrian. Bertan moja nagusiari injekzioak zainetan sartzen bazekiela erakutsi zion, eta horri esker bertan geratu eta ez zen frontera itzuli.

  • Jesus Amado Larraza Gerra Zibila III

    Jesus Amado Larraza Lizarraga (1918) Etxarri Aranatz

    Gerra Zibilean Cuencan eta Teruelen izan zen. Terueleko borroka gogor haietan zauritu zuten. Garai hartan, denak hilko zirelakoan honako kanta hau kantatzen omen zuten “Si la guerra dura mucho, y son duros los combates...”. Jana ugaria zuten, eta lo kanpin dendan edo ilargipean egiten zuten. Gironan soldadu batek preso zeukan beste bat nola atzetik garbitu zuen eta ondotik izan zituzten tirabirak kontatzen ditu.

  • Gaspar Alvarez Lucio Gerra hasierako borrokak

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Nahiz eta, Eibarren bazeuden milizia batzuk, Donostian antolatutako miliziak onenak zirela uste zuen Gasparrek. Erasorako milizien berri Donostiako kartzelan zegoela izan zuen eta bertan ikusitakoaren inguruko istorioak kontatzen ditu.

  • Gaspar Alvarez Lucio Estraperlo hitzaren jatorria

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Gaur egun Donostiako udaletxea bezala ezagutzen dugun eraikina "Gran Casino" zen gerra garaian. "Estraperlo" hitzaren jatorria bertan kokatzen du eta hari buruzko azalpenak ematen ditu Gasparrek.

  • Gaspar Alvarez Lucio Bonbardaketa Eibarren

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Eibarko lehenengo bonbardaketa oso ondo gogoratzen du Gasparrek. Hamasei urte zituen orduan eta beldurrak eraginda, jateko gogoa ere galtzen zuela kontatzen du. Bonbardaketetako zaurituak ateratzeko laster antolatu zirela dio Gasparrek.

  • Gaspar Alvarez Lucio Fronterako instrukzioak

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    "Amategi batailoia" Eibarren sortu zen, sozialista eta komunistek sortutakoa izan zen eta Eibarko mendi desberdinetan egon ziren frontean. Soldadutzan ibilitako militarrek ematen zizkieten instrukzioak Astelehena frontoian.

  • Gaspar Alvarez Lucio Otxandioko frontera

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Eibartik "Azaña" batailoira joan zen Otxandiora beldurrez eta Legutioko fronteko istorioa kontatzen du Gasparrek.

  • Gaspar Alvarez Lucio Emakume gutxi frontean

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Frontean emakumerik egoten ez zela dio Gasparrek. Eibarren senarrarekin emakume bat egon izan zen eta Bilbon ere milizianoz jantzita ikusi zuen emakume bat, baina ez zen ohikoa emakumeak frontean ikustea. Erizain edo mediku lanetan ere ez ziren egoten.

  • Gaspar Alvarez Lucio Alderdi guztietako batailoiak

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Alderdi politiko guztiak batera ibiltzen ziren frontean, baina batailoi desberdinak sortzen zituzten. Batailoi desberdinen izenak gogoratzen ditu Gasparrek. Hainbat politiko aipatzen ditu, frankistek hil zituztenak.

  • Gaspar Alvarez Lucio Hegazkinen bonbardaketekin beldurtuta

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Bilboko bonbardaketaren ondoren, nahiz eta, irabazteko motibazioa izan kontrakoek armagintzan zuten nagusitasunak eta, batez ere, hegazkinekin asko beldurtu zuten Gaspar. Alemanen bonbardaketa eta hegazkinetako tiroketak oroitzen du. Bilboko kartzelan sartu eta bertan zeuden frankistak hil zituztela kontatzen du Gasparrek.

  • Gaspar Alvarez Lucio "Arana Goiri" batailoian azken egunak

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Frontera joan zen Bilboko bonbardaketaren ondoren. Lanean hasi zen Deustun, hala ere, hegazkinak pasatzen ziren bakoitzean babeslekuan ezkutatu behar izaten zen Gaspar. "Arana Goiri" batailoira gehitu ziren azkenean. Frontean egindako azken egunak azaltzen ditu.

  • Ignacio Etxarren Aita Afrikan izan zen gerran

    Inazio Etxarren Lakunza (1938) Arakil

    Herriko bizilagunak gauez irtetzen ziren Gerra Zibilean herria zaintzera.

  • Gaspar Alvarez Lucio Donostiako konkista

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Gerra garaian Donostiatik atzera-egite agindua etorri zenean pistolak Eibarko udaletxean utzi eta desarmea egon zela kontatzen du. Ondoren, armak Donostiara eraman zituzten berriro konkistatzeko. Donostian ikusi eta bizi izandakoez hitz egiten du Gasparrek. Komandante bat atxilotu eta gero errekan hilda agertu zela gogoratzen du, haren istorioa kontatzen du.

  • Gaspar Alvarez Lucio Larrañaga batailoia

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Gerra hasieran Jesus Larrañaga Txurrukak antolatu zuen erresistentzia Eibarren. Batailoi bati bere izena jarri zitzaiola kontatzen du Gasparrek.

  • David Barandiaran Anaia zaharrena gudari

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Teruelen egon zen anai zaharrena. Hamar anai-arreba ziren orduan.

  • Encarna Yarza Zendoia Zumaiatik baserrira buelta

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Zumaiatik bueltatu zenean, etxeko lanak egiten eta josten ikasten ibili zen. Nahiko libratu zen baserriko lanetatik. Gerra hasi zenean, anaiei soldadu joatea egokitu zitzaien. Orduan bai, baserriko lanak egin behar.

  • Encarna Yarza Zendoia Lehen tiro hotsak; nafarrak sartu ziren

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Aitonarekin nobenatik bueltan zetozela, metraila hotsa entzun zuten. Aitonak gurdi hotsak zirela esan zien. Handik gutxira nafarrak sartu ziren herrian, eta bi kanoi jarri zituzten Amasan.

  • Encarna Yarza Zendoia Anaiak gerrara eraman zituzten

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Nafarren beldur ziren, eta anaiak ezkutatu egin ziren, leizezulo batean. Ez zuten asko iraun. Gero gerrara deitu zituzten. Bigarrena errekete joan zen. Margaritak paketeak eramatera joaten zirela frontera, eta konbentzitu egin zuten.

  • Encarna Yarza Zendoia "El abuelo" hegazkina

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Erretoreak meza isila eman zuen. "El abuelo" hegazkina ikusi zuten etxerako bidean. Koltxoiak jarri zituzten leihoetan. Kanoikadak.

  • Encarna Yarza Zendoia Gerra urteak, tristeak

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Gerrako urteak tristeak izan ziren. Mutilak falta ziren, eta berririk ez zuten. Eskutitzak idazten zituzten; zentsura pasatzen zuten. Erdaraz idazten zuten, hala baitzeuden ohituta. Soldadu joandakoak bisitan etortzen ziren. Soldadu andaluzak Amasako etxeetan hartu zituzten. haiek ez zuten gerrako kontu asko esaten.