Borroka

  • Genaro Agirre Gerratik libratu nahian

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    16 urte zituela, gerra iritsi zen, eta orduko oroitzapenak gogoan ditu. Patrizioren fabrika militarizatuta zegoen, eta han hasi zen lanean Genaro. Hala ere, egun batean, militarrak etorri ziren eta Genaro soldadu eraman zuten beraiekin.

  • Genaro Agirre Donostiarako trenean izandako komeriak

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Gerra hasi zenean, instrukziora eraman zuten Genaro. Banderaren zina egin zutenekoa kontatzen du. Behin Donostiara joan ziren trenez; beraiekin joan zen batek, trena itsasora botako zuten beldurrak jota, bere burua bota nahi izan zuen trenetik.

  • Genaro Agirre Loiolan Lizarran baino askoz hobeto

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Instrukzioak egiten zebiltzala, Donostiara eraman zituzten. Orduan izan zuten sarjentua oso ona zen. Lizarran, instrukzioan, zigorraz jotzen zituzten. Zazpi gazte hil ziren han. Donostian, beraz, Loiolako kuartelean, oso gustura egon ziren.

  • Genaro Agirre Loiolatik Teruel aldera trintxerak egitera

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Behin, Loiolako kuartelean zeudela, Teruelera bidali zituzten. Han trintxerak egiten aritu ziren.

  • Genaro Agirre Trintxerak egiten zituzteneko giroa

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Terueldik Kataluniara eraman zituzten, Aitona izeneko herrira. Han trintxerak egiten aritu ziren. Trintxerak nola egiten zituzten azaltzen du. Hala zebiltzala, izarrei begiratzeko ohitura zeukaten. Garai hartan ez zuen euririk egin, eta egarriak egoten ziren. Trintxerak egitean, aurkako bandokoekin hitz egiten zuten, eta giro ona zegoen bi bandoen artean.

  • Genaro Agirre Gerran, anekdota graziosoak ere bai

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Gerran, trintxerak egiten aritzen ziren, eta sukaldaria galiziarra zuten. Sukaldari harekin izandako anekdota graziosoa kontatzen du.

  • Genaro Agirre Egarria izan, eta ardoa topatu

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Kataluniako Aitona herrian zeudela, ur bila zebiltzan batean, ardoa aurkitu zuten. Denak mozkor-mozkor egin ziren, eta gerora ardo hori saldu egiten zuten. Gabonetan, dirua zutenez, parranda egitea erabaki zuten; baina, bat-batean, Andaluziara eraman zituztenez, ezin izan zuten asmoa bete.

  • Genaro Agirre Andaluzian aurkitu zituzten gorpuak

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Andaluzian zeudela, gau batean, gorpu pila bat aurkitu zituzten; gau hartan, trintxerak egin zituzten, eta eguna argitzean, gorpu haiek lurperatu egin zituzten. Gorpuak zer egoeratan zeuden azaltzen du.

  • Genaro Agirre Andaluziako alanbre-hesiak

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Andaluzian zeudela, gau batean, alanbre-hesiak egin behar izan zituzten, baina aldi berean, aurkako bandokoak kentzen aritu ziren. Alanbre-hesiak nola jartzen zituzten azaltzen du. Eraso egin zieten behin, tiroketa egon zen, baina beraiek salbatu egin ziren.

  • Genaro Agirre UGTkoek tiro egin zietenekoa

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Gerran gauez egiten zuten lan, ikus ez zitzaten. Behin, kanpamentura itzultzen ari zirela, UGTkoek tiro egin zieten.

  • Genaro Agirre Gauez lanean, eta beti egarriak

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Gerran gauez egiten zuten lan, ilunpetan. Ilargiaren argiarekin ondo moldatzen ziren. Baina egarria izaten zuten beti, urik ez inon. Melokotoi-arbolak bazeuden han, eta melokotoi batzuk hartzen zituzten; horrela, egarria asetzen zuten.

  • Genaro Agirre Bi bandoen artean giro ona gauez

    Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi

    Gerran gauez egiten zuten lan, eta errekaren beste aldean aurkako bandokoak egoten ziren; elkarren artean hitz egin egiten zuten, eta musika-tresnak jotzen zituzten. Elkarren artean tabakoa eta egunkaria trukatzen zituzten. Behin tiro egin zioten elkarri gauez, eta bukatutakoan, zenbat hildako egon zituzten galdetu zioten elkarri.

  • Juan Urzelai Asturiasko alfereza

    Juan Urzelai Zabaleta (1917) Legazpi

    Diziplinazko soldaduak zigortuta zeuden. Asturiaskoa zuten alfereza, eta zer eginarazten zien azaltzen du.

  • Juan Urzelai Gernikako bonbardaketaren lekuko

    Juan Urzelai Zabaleta (1917) Legazpi

    Lesakatik Gernikara eraman zituzten; eta, herria bonbardatu zutenean, han zegoen Juan. Egun hartako giroa eta ihesa gogoan du.

  • Juan Urzelai Mendia bonbardaketa garaiko babesa

    Juan Urzelai Zabaleta (1917) Legazpi

    Bonbardaketak iraun zuen bitartean, beraiek mendian egon ziren babesteko.

  • Juan Urzelai Gernikako bonbardaketa eta haren ondorenak

    Juan Urzelai Zabaleta (1917) Legazpi

    Juan mendian egon zen Gernikako bonbardaketa gertatu zenean. Bonbak nolakoak ziren gogoan du. Mendian egoteagatik salbatu zen. Bonbardaketa bukatutakoan, herrira jaitsi eta laguntzen aritu ziren.

  • Juan Urzelai Bonbardaketa osteko zereginak

    Juan Urzelai Zabaleta (1917) Legazpi

    Gernikako bonbardaketa bukatu zenean, Juan eta beste hainbat pertsona herrira itzuli ziren. Orduan ikusitako irudiak gogoan ditu. Juan ordena publikoaz arduratzen zen, eta zer zeregin izaten zituen azaltzen du.

  • Juan Urzelai Gerrako eskapadak

    Juan Urzelai Zabaleta (1917) Legazpi

    Juan kartzelan egon zen gerra garaian. Behin eraso egin zioten, baina zortea izan zuen, eta onik atera zen.

  • Jabier Isasa Gerrako oroitzapenak

    Jabier Isasa Mitxelena (1929) Lezo

    Gerra garaia gogoan du: militar gorriak tiroka, etxera pistola baten bila etorri zirenekoa... Mugimendu handia egon zen. Beldurra pasa zuten, baina ez zuten etxetik alde egin. Irunen fronte gogorra egon zen.

  • Nikolas Lopetegi Ama eta hiru semeak gerran fusilatu zituzteneko izugarrikeria

    Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo

    Gerra etorri zenean, Nikolasek 8 urte zituen. Erreketeek tiro egin zuten beraien baserriaren aurka. Nola edo hala, beraiek lortu zuten babestea; baina lagun batzuk (ama eta hiru seme) fusilatu egin zituzten. Gerora jakin zuten karabineroaren familiartekoak zirelakoan hil zituztela.