Borroka

  • Maria Irusta Kanoi antiaereoak etxe ondoan

    Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Gerrako oroitzapenak. Txominen etxe ondoan kanoi antiaereoak ipini zituzten. Erasoak nondik nora izan ziren azaltzen du.

  • Maria Irusta Arrateko frontea eta 'Abuelo' hegazkina

    Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Gerrako kontuak. Frontea Arraten egon zen, eta San Esteban egun baten apurtu zuten. Horren ondoren etorri ziren bonbardaketak. 'Abuelo' izenez ezagutzen zen hegazkinari buruz hitz egiten.

  • Mari Cruz Sagarzazu Plazaolaren tailerrean metrailadorea

    Mari Cruz Sagarzazu Iturriza (1928) Andoain

    Mari Kruzen etxe ondoan tailer zahar bat omen zen, eta gerra garaian, hantxe jarri omen zuten nazionalek metrailadore bat, Buruntza mendian zeuden 'gorrien' aurka tiro egiteko.

  • Mari Cruz Sagarzazu Bonbardaketak Andoainen

    Mari Cruz Sagarzazu Iturriza (1928) Andoain

    Andoainen izandako Bonbardaketa batean Eguzkitza baserriko morroia hil zutela gogoan du Mari Kruzek. Gau hartan bertan lur eman zioten Mari Kruzen aitak-eta morroiaren gorputzari.

  • Mari Cruz Sagarzazu Tunelak babesleku

    Mari Cruz Sagarzazu Iturriza (1928) Andoain

    Tren txikiaren tuneletan babesten ziren sarritan bonbardaketengandik. Bertaratzeko astirik izan ezean, etxean bertan babesten ziren.

  • Pedro Jauregi Anaien ibilerak gerra garaian

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Gerra garaian enpresak militarizatu egin zituzten. Anaien ibilerak. Andoainen hil zuten gizona. Belabietako borroka. Anaia batek zazpi urte egin zituen langile batailoietan eta denbora horretan ez zuten ikusi. Gero Irunera eraman zuten, eta sukaldari jarri zuten. Hantxe bilatu zuen bikotekidea ere. Anaiaren emazteari buruzkoak: arrautzak saltzera joaten zen.

  • Pedro Jauregi Anaien ibilerak gerra garaian II

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Belabietako borrokan bere hiru anaiak hartu zuten parte. Gau hartan egin zuten alde, Bilbo aldera. Zaharrena bueltatu egin zen, lantegia militarizatu zutenean. Salbokonduktoa egiteko, dardarka komandantzian.

  • Pedro Jauregi Frontea Andoainen; kanoiak garraiatzen

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Frontea Andoainen. Kanpandorrean ametrailadora jarri zuten. Mandoekin ibili ziren, baita bera ere, kanoiak garraiatzen.

  • Pedro Jauregi Anaien ibilerak gerra garaian III

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Anaia baten kontuak. Frontera joateko erniatik ebakuntza egin zioten, 25 urterekin, eta ospitalean hil zen. Beste anaia bat kartzelan izan zen.

  • Pedro Jauregi Baserria bonbek kaltetuta

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Gerra garaian, goiz batean kalera joan zen, eta bueltan izutu egin zen: etxe aurrean goldea txikituta zegoen. Hegazkinek botatako bonbekin, etxea hondatu zen. Konpontzeko nagusiarekin zein akordiora iritsi ziren.

  • Maria Kristina Zinkunegi Soldaduei esnea ematen

    Maria Kristina Zinkunegi Irazusta (1936) Andoain

    Maria Kristina jaio eta berehala hasi zen gerra. Ilunabarrean, soldaduak errenkan jartzen omen ziren baserri gainaldean eta esnea partitzen zien amak. Soldaduak Belabitatik Buruntzaldera sartu ziren.

  • Felix Zabala San Estebandik eta kanpandorretik tiroak

    Felix Zabala Zalakain (1928) Andoain

    Gerra denborako oroitzapenak. San Estebandik eta kanpandorretik tiroak botatzen zituzten. Familia guztia ukuiluan gordeta egon zeneko oroitzapenak ditu. Auzoko gizon bat idiekin gauzak garraiatzera behartu zuten soldadu "gorriek". Bueltan, Galardi baserrian egon zen gordeta gizona Felixen familiarekin. Hiru egun Galardin pasata, arto tartean ixilka joan zen etxera. Idiak Galardin gelditu ziren hainbat egunez.

  • Rosario Badiola Bonbardeketetan "torrera" joaten ginen babestera

    Rosario Badiola Alkorta (1926) Ondarroa

    Gerrako bonbardaketetan izebaren etxera, "torrera", joaten ziren, harrizkoa zenez, seguruagoa zelakoan. Bestela, etxe barruan egoten ziren. Zenbait emakume atera zitzaien bidera erreketeei.

  • Dionisio Amundarain Alegria Gerra hasieran kanoiak Tolosarako bidean

    Dionisio Amundarain Alegria (1922) Ibarra

    Gerra hasi zenean, Berastegitik sartu ziren tropak Ibarran. Tolosara abiatu ziren Checa komandantearen atzetik, eta Tolosako batzokitik nazionalistek bota egin zuten. Orduan teniente koronelak bonbardatzeko ordena eman zuen. Kanoiak mandoarekin ekartzen zituzten. Berrobiko bidean taberna bat zen eta herriko mutilak han ondoan jarri ziren dena ikusteko asmoz. Handik hogei bat egunetara, Tolosa hartu zuten.

  • Rafael Agirre Lezoko giroa gerra garaian

    Rafael Agirre Legorburu (1926) Lezo

    Gerra garaian, bonbardaketak izan ziren Lezon. Gizon bat eta haren iloba hil zituzten herrian. Bonbardaketak izaten zirenean, bazen sotoan dardarka egoten zenik.

  • Erramun Salaberria Lezon Nafarrak sartu zirenekoa

    Erramun Salaberria Lopetegi (1927) Lezo

    Lezon gerra garaian izandako gertaerak aipatzen ditu: Nafarrak Lezon sartu zirenekoa, tiroak, leihoetan koltxoiak jarri zituzten...

  • 1155 Bergaratik Elgetara kanoikadak

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    Frontea Nafarroatik iritsi zen Bergarara. Jendeak beldurrez, balkoietan bakearen keinua eginez, izara zuria jarri zuen. Bergaratik Elgetara kanoikadak botatzen zituzten eta etxe asko apurtu zituzten.

  • 1155 Gerra denboran ihesean

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    Gau batean, lehengusuak eta beste talde bat etxera joan eta beste baserri batera eraman zituzteneko gertakaria kontatzen du. Ondoren, Elorrioko Berrio auzoan hustutako etxe bat aurkitu eta bertan geratzea erabaki zuten. Italiar eta alemaniarren hegazkinak etxe gainetik bonbak jaurtikiz pasatzen zitzaizkien. Honen inguruko gertakizun bat kontatzen du. Durangoko bonbardaketa.

  • 1155 1937an Elgeta hartu zutenekoa

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    1937ko apirilean, 6 hilabetean frontea geldirik egon ondoren, Kanpazarretik Elorriora pasa ziren milizianoak, eta Elgeta hartu zuten. Bortxaketa ugari egin zituzten marokoarrek; bat harrapatu eta Elgetako plazan fusilatu zutenekoa kontatzen du. Jose Luis eta etxekoak kamioi batean sartu eta Zornotzara joan ziren ihesean, beste etxe bat bilatu arte.

  • Jose Aizpurua Milizianoak baserrietara; bonbardaketak

    Jose Aizpurua Murgoitio (1931) Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio

    Milizianoak baserrietara etorri ohi ziren janari eske. Iheslari baten istorioa. Babeslekuetan ezkutatzen ziren bonbardaketak zeudenean.