Borroka

  • 388 Gerra garaian aireplanoa jaitsi zen Zarautzen

    Rafael Iturzaeta Martija (1928) Zarautz

    Lasartetik aireplanoak ateratzen ziren gerra garaian Eibar bonbardatzeko. Alemanak ibiltzen ziren Zarautzen. Aireplano bat Zarautzen jaitsi zela gogoratzen du. Bertakoak fusilatu egin zituzten. Herrian bazekiten aireplanoa jaitsiko zela eta jendea zain zegoen.

  • 1310 Kaletik ihesi, mendian ezkutatuta

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Bonbardaketatik ihesean, mendi batera joan ziren eta handik aireplanoak ikusten zituzten; Durango dena apurtu zen. Eguerdirako, etxera jaitsi ziren eta anaia batekin egin zuten topo; beste anaia hildakoak jasotzera bidali zuten soldaduek. Arratsalderako, atzera mendira itzuli ziren eta lurrean egon behar izan zuten ezkutatuta. Ilundu zenean, etxera bueltatu ziren. Hasieran ez zuten anaiaren berririk, baina gero aurkitu zuten.

  • Maite San Miguel Zumarragako tiroketa

    Maite San Miguel Arrizabalaga (1930) Zumarraga

    Zumarragan tiroak egon ziren egunean, familiako kideak etxe ugaritan harrapatu zituen. Beloki mendian hildakoak egon omen ziren. Gau bat baino ez zuen iraun. Tropak sartu ostean, gauzak ez ziren askorik aldatu Zumarragan. Ez zen txikizio handirik egon eta bizimodua ere ez zitzaion asko aldatu. Eskolak erdaraz hasi ziren eta ikasi egin behar izan zuten.

  • Maritxu Txintxurreta Anaia Santanderren harrapatu zuten

    Maritxu Txintxurreta Goenaga (1918) Oñati

    Gerra garaian, ihesean, Santandertik Asturiasera joan ziren; han hondartzan lo egin eta Avilesera joan ziren. Handik Burdeosera joatekoak zirela, anaia Juane eta Oñatiko Arralde taxista etorri ziren. Gizonok borrokan jarraitzea erabaki, eta Santanderrera itzuli ziren. Anaia Santanderren harrapatu zuten eta Zaragozara bidali zuten mekaniko gisa.

  • Rosario Urrusolo Bonbak portura

    Rosario Urrosolo () Ondarroa

    Mutil batzuek goitibeherarekin egurra eramaten zioten amari sua piztu zezan arkupean. Behin hegazkinek bonbak bota zituzten portuan; haietako bat lurrean sartu zen eta ez zen lehertu, eta beste batek beraien barkua lehertu zuen. Arotzaren laguntzaz konpondu zuten.

  • Rosario Urrusolo Mendexatik bonbak kainoiarekin

    Rosario Urrosolo () Ondarroa

    Etxean bazeukaten jatekoa eta amak beharra zuenari eman egiten zion. Mendexatik kainoiarekin bonbak botatzen zituzten eta ezbeharrak gertatzen ziren.

  • extefana irastorza Aita nahi gabe erresistentzian

    Extefana Irastorza (1925) Hendaia

    Jakin gabe laguntzen zion aitak erresistentziari.

  • extefana irastorza Alemanek herritarren zaldiak eraman zituztenekoa

    Extefana Irastorza (1925) Hendaia

    Alemanak Hendaiatik joan zirenean, herritarren zaldiak eraman zituzten. Extefanaren auzoko batek abisatu zien nola ari ziren alemanak zaldiak biltzen, eta, etxeko behorra ezkutatzeko, eta hala salbatu zuten haiena. Beste hendaiar askok, ordea, egunak egin zituzten alemanen atzetik, haiek zaldiak non utziko.

  • extefana irastorza Bi soldadu aleman mozkor ate joka gauez

    Extefana Irastorza (1925) Hendaia

    Bi soldadu aleman mozkor agertu zitzaizien etxean gauez, ate joka. Nonbait gehiegi edan eta ez zuten haien ostatuko biderik aurkitzen. Iratzeko bordan zuten ostatu, eta Extefanaren aitarekin egin zuten harainoko bidea.

  • extefana irastorza Hendaiar neska gazte batek austriar soldadu bati desertatzen lagundu zion

    Extefana Irastorza (1925) Hendaia

    Austriako eta Poloniako soldaduei antzematen omen zitzaien ez zirela alemaniarrak, aurpegiko tristuragatik. Haietako batek hegoaldera pasatzeko laguntza eskatu zion Extefanaren lagun bati. Hark arropak beltzez tintatu zizkion eta hegoaldera pasatzen lagundu zion. Neska hura salatu egin zuten, eta alemanek galdezkatua izan zen, baina ez zioten zigorrik ezarri.

  • extefana irastorza Behorra bizikletaren truke

    Extefana Irastorza (1925) Hendaia

    Soldadu alemaniarrei behorra bizikletagatik trukatu zien Josefinek.

  • Enriketa Aranburu Garo artean ezkutatuta, beldurrez

    Enriketa Aranburu Garaiar (1926) Hernani

    Alde egiteko esan zien batek, nazionalak zetozelako. Ardi bordara joan ziren, amak bidalita, hiru ahizpak. Tiroa entzun zuten, eta korrika atera ziren handik. Garo artean ezkutatuta egon ziren. Izebarena joan ziren gero. Tiroketak.

  • Enriketa Aranburu Aireplanoak eta sirenak

    Enriketa Aranburu Garaiar (1926) Hernani

    Gerra garaian, aireplanoak pasatzen ziren etxe gainetik, beti toki beretik; Hernanin bota zituzten bonba batzuk. Sirena ere aditzen zen. Bera umea zen eta ez zen ikaratzen.

  • Patxi Sein Flota eta gerrako erasoak

    Patxi Sein Legorburu (1921) Pasaia

    Herriko baporeen izenak aipatzen ditu: Ama Guadalupekoa, Lurdesko Ama, Gure Ametsa (lehengoa eta bigarrena). Gerra denboran, Gure Ametsa baporeek asko sufritu zuten itsasoan. Arrantzan ari zirela, hegazkinek eraso egin zien. Egurrezko bi bapore urperatu egin zituzten tripulazio eta guzti. Berdingabea eta Liraina baporeak justu libratu omen ziren.

  • Dolores Lopetegi Anaiak soldadu I: paketeak bidaltzen

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    Gerra garaian, hiru anaiak soldadu joan ziren; baita anaiatzat zituzten beste bi ere. Etxean lan gehiago, orduan. Anaietako bat ospitalean egon zen Bartzelonan, moja euskaldunarekin. Paketeak bidaltzen zizkieten (dirua eta jana) trenez.

  • Bitoriana Artola Lezon bota zituzten bonbak

    Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo

    Gerra Lezon. Ezkutalekuak. Bonba bat batzokiaren ondoan erori zen. Bi pertsona eta mandoa hil ziren. "Gorriek" elizara bota zuten bonba. Bikarioa.

  • Martxiel Garmendia Gerrako frontea etxean

    Martxiel Garmendia Legorburu (1926) Lezo

    Gerra hasi eta hilabetera, etxe ondora heldu zitzaien gerra. Erreketeak zituzten etxean eta errepublikanoak aurreko mendian, Jaizkibelen. Zortzi egunez iraun zuen egoera horrek. Arnasa hartu zuten alde egin zutenean. Granadek lehertzean askatutako berunezko kanikak biltzen jarduten zuten mutil koskorrek.

  • Martxiel Garmendia Gerrako frontea aurreraka, abiada handiz

    Martxiel Garmendia Legorburu (1926) Lezo

    Gerra hasieran, borroka handiak izan ziren Irun inguruan, San Martzial aldean. Geroago, Lezo aldean geratu zen frontea zortzi egunez. Ondoren, Bizkai aldera urrundu zen gerra.

  • Maddi Garmendia Salaberria Erreketeek ama eta hiru seme hil zituzten, eta hegazkinek Lezo bonbardatu

    Maddi Garmendia Salaberria (1924) Lezo

    Lezoko baserri batean, ama eta hiru seme hil zituzten erreketeek, eta beldurra nagusitu zen herrian. Gerraontzien kanoikadak entzuten zituzten. Hegazkinek hamalau bonba txiki bota zituzten herrian. Bonbardaketa nola gertatu zen kontatzen du zehatz-mehatz. Hainbat hildako eragin zituen.

  • Jose Inazio Lizarazu Gerrako oroitzapenak

    Jose Inaxio Lizarazu Irazu (1930) Lezo

    Jose Inaxiok sei urte zituen gerra hasi zenean. Lezon bonba bota, eta kale-garbitzailea hil zutenekoa gogoan du: tiroak, ezkutatu beharra, anaia soldadu, denak sakabanatuta, hildakoak... Gerrak aldaketa handia ekarri zuen, baina nazionalak sartu zirenean, bere onera itzuli zen egoera.