Gerraren hasiera

  • Pello Iribar Perurena Gerra hasiera Villabonan

    Pello Iribar Perurena (1924) Amasa-Villabona

    Gerra Zibila hasi zenean Pello Villabonan zegoen, eta lehenengo egunak nolakoak izan ziren gogoratzen du. Jendeak ihes egin zuen, eta beraiek geratzea erabaki zuten. Villabonara sartzeko zubia dinamitarekin bota zuten, kamioiekin pasa ez zitezen.

  • Gerra hasiera

    Esther Mañeru Igoa (1929) Etxarri Aranatz

    Gerra asko nabaritu zen Etxarrin. Gizon batek begia galdu zuen gerran.

  • Maria Iruretagoiena Iturzaeta Tropak Aiara iritsi zireneko beldurra

    Maria Iruretagoiena Iturzaeta (1926) Aia

    Gerra aurrea ezagutu zuen, eta gogoan du nazionalak Aiara iritsi zirenekoa: kalean zen eta, soldaduen tropa iristen ikusi zuenean, beldur izugarria pasa zuen.

  • Encarna Yarza Zendoia Gerraren hasiera nola izan zen

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Gerra hasi zenekoa. 1935ean, errege egunean, irratia iritsi zen etxera. Gerraren hasieraz irratitik jakin zuten. Ama kalera joaten zen, astoarekin enkarguak egitera; ahizpa biak ez zituen bidaltzen. Bankuko enkargatuak diru pixka bat etxera eramateko aholkua eman zion, eta beldurtuta bueltatu zen ama. Telefunken markako irratia zuten. Orduko emisorak.

  • Encarna Yarza Zendoia Lehen tiro hotsak; nafarrak sartu ziren

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Aitonarekin nobenatik bueltan zetozela, metraila hotsa entzun zuten. Aitonak gurdi hotsak zirela esan zien. Handik gutxira nafarrak sartu ziren herrian, eta bi kanoi jarri zituzten Amasan.

  • Pedro Armendariz Imaz Eskolako maisuaren esanak gogoan

    Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia

    Eskolan ibili zenean, maisua errepublikanoa zen, eta haren esanak eta aholkuak gogoan ditu Pedrok. Gerra hasiera eta gorabeherak kontatzen ditu.

  • 561 Kanoi psikologikoa

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Gerra hasi zenean, Candido lehenengo Eibarren egon zen. Soraluzen egindako kanoi bat kamioian ipinita ibili zen Gipuzkoako herri desberdinetan. Kanoi psikologikoa zela esaten zuten, fusil batek besteko lana egiten zuen soilik. Sekretario lanetan ibili zen Eibarren eta, aurrerago, kanoiarekin frontean egon zen Beasain inguruan.

  • Alejandro Lizarriturri Barrutia 1936ko altxamendu militarra

    Alejandro Lizarriturri Barrutia (1914) Eibar

    1936an hauteskundeak egon ziren; ezkerrak irabazi zuen. Uztailaren 18an, Francoren altxamendua. Jendea berehala hasi zen mugitzen: armak lortu; etab. Hala ere dena oso bapatekoa izan zen; ez zen antolaketarik egon.

  • Soldaduek ardoa edan

    Maria Oiarzabal () Andoain

    Mariak taberna zuen gerra garaian eta mezatik irten ondoren ukuiluan ezkutatu ziren umeekin eta auzokoekin. Ardoa edaten zioten soldaduek egunero eta ez zioten ordaintzen.

  • Maite Ezkurdia Bonbardaketa Donostian pasatu

    Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona

    Bost urte zituen gerra hasi zenean. Donostian pasatu zituzten hilabete batzuk, utzitako etxe batean. Bonbardaketa zenean, gordelekura korrika joaten zirela gogoratzen du. Gordelekua: beheko okindegiko sotoa.

  • Maite Ezkurdia Villabonatik Donostiara joan

    Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona

    Gerra hasi zenean, Villabonatik Donostiara joan zen Maiteren familia. Aitonak Donostian egiten zuen lan, eta hari utzitako etxe batean egon ziren. Amonak Subijanako ehun-lantegian egiten zuen lana Villabonan. Donostiatik bueltatu zenean, ordea, ez zuten lantegian hartu.

  • 1310 Gerra hasi aurreko eguna

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Gerra hasi zen garaian, Zestoan zegoen, 10 urte zituen. Gerra hasi aurreko egunean, eskolatik egindako irteerari buruzko kontuak kontatzen ditu. Gurasoen aipamena.

  • Ixiar Lopez-Mendizabal 15 eguneko gerra zelakoan, 3 hamarkada etxetik kanpo

    Miren Ixiar Lopez-Mendizabal Olano (1932) Miren Izaskun Lopez-Mendizabal Olano (1928) Tolosa

    Gerra garaia nola bizi izan zuten kontatzen dute: lehenengo, Urkizura joan ziren. Amak uste zuen gerra 15 eguneko kontua izango zela, baina 30 urte gelditu ziren Argentinan.

  • Joxepa Artola Artola Gerrako kontuak Lizartzan

    Joxepa Artola Artola (1930) Lizartza

    Nafarrak sartu zirenean, Joxepak sei urte zituen, baina gogoan dauka zubia nola zulatu zuten. Santiago egunean, urteetan kanpaiak jo izan dituzte herrian, nafarrak sartu zirela gogoratzeko. Amonak gerrako egunez kontatzen zuena gogoan du. Lizartzan bi bandotakoak egon arren, herritarren artean tapatu egin ziren.

  • Carmen Jauregi Zabala Gerra hasiera

    Carmen Jauregi Zabala (1924) Tolosa

    Gerra hasi zeneko oroitzapenak kontatzen ditu. Alegian zen gurasoekin, izeba baten ezkontzan. Handik bueltan zirela jakin zuten gerra hasi zela.

  • Martina Iturbe Zubeldia Gerra hastean, Iruñean

    Martina Iturbe Zubeldia (1914) Tolosa

    Gerra hasi zenean, Iruñean zegoen ahizparekin familia batean. Gerrako oroitzapenak kontatzen ditu. Iruñetik etxera nola itzuli ziren kontatzen du: Amezketara bueltan zihoazen soldadu batzuekin bueltatu omen ziren etxera.

  • inaxi-gerenu Gerra hasierako larritasunak

    Iñaxi Gereñu Odria (1928) Legazpi

    Gerra hasi zenean, Iñaxik 8 urte zeuzkan. Gogoan du gerra hasi zenekoa: aita beldur zen eraman egingo ote zuten. Orduko oroitzapenak kontatzen ditu: aita etxera itzuli zela, koltxoiak jarri zituztela leihoetan babesteko...

  • juanita-inurritegi Gerra hasiera Legazpin

    Juanita Iñurritegi Errasti (1921) Legazpi

    Gerra garaia ezagutu zuen Juanitak. Gerra hasi zen egunean, Santa Marinako festak ziren. Soldaduak nondik sartu ziren azaltzen du. Nafarrek ilea mozten omen zuten, eta Legazpin haien beldur ziren. Gogoan du tropak Legazpitik igaro zireneko eguna.

  • Secundino Arrizabalaga Bala-zorroetako brontzea traperoari

    Secundino Arrizabalaga Murua (1930) Legazpi

    Legazpira falangistak sartu ziren eguna gogoan du. Osabak hamazazpi urterekin ihes egin nahi izan zuen baina Bilbon hil zuten. Soldaduekin berriketan aritzea joaten ziren bala-zorroak ematen zizkietelako. Bala-zorroetako brontzea traperoari saltzen zioten gero.

  • Secundino Arrizabalaga Soldaduak Legazpiko kaleetan

    Secundino Arrizabalaga Murua (1930) Legazpi

    Jende askok egin zuen ihes Legazpitik, bi osaba tartean. Urtebete inguru egon ziren soldaduak Legazpin; hala ere, ez zuten tiro bakar bat bota kalean.