Gerraren hasiera
-
Herrira nafarrak sartu, eta "bakea" nagusitu
Luisa Josefa Bordazar () Alegia
Nafarrak herrian sartu zirenean, jendeak hegazkinei tiro egiten ziela oroitzen du. Amak koltxoiak jartzen zituen leihoetan. Behin nafarrak herrian sartuta, "bakea" egonkortu zela zioten.
-
Gerra hasiera Legazpin
Pedro Madina Aiastui (1922) Legazpi
Gerran, tropak Legazpin sartu zirenean, Pedro aitarekin zebilen ikatza egiten. Gerra hasieran, Legazpin guardiak non egiten ziren azaltzen du.
-
Gerra zibila: I. Prietoren hitzak; kanpoko herrialdeen laguntza eza
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Gerra hasi zenean, jendeak laster amaituko zela pentsatu zuen. Indalecio Prietok lehenengo egunetan idatzitakoa irakurri zuenean (trankil hartzeko; beharbada nazioarteko gerra bat etorriko zela...) Candidok garbi zuen ez zela egun gutxiko kontua izango. Brigada Internazionalak. Kanpoko indarrak. Kanpotik ez zen beste laguntzarik etorri.
-
Otxabiña teniente
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Otxabiña tenientea. Irun eta Donostia galdutakoan hasi ziren gudarostea osatzen. Aurretik, sakabanatutako taldeak besterik ez ziren. Eibarren Gonzalez izeneko batek taldea osatu zuen eta izendapenak egin zituen.
-
Gerra etorri zenean, Askatxura
Lorentxo Lizeaga Aranburu (1932) Hernani
Etxea oso zaharra zen, erre zenean. "Kiskur zaharra", aitona, hila zen ordurako. Gerra etorri zenean, Askatxura joan ziren bizitzera.
-
Gerra garaian Toledon
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Frente Popularrak hauteskundeak irabazi zituenean, Toledon ospakizun handia egin zen. Gerra hasi zenean, milizianoak Alcasarrean sartu ziren eta ondoren frankistak sartu ziren irailaren 28an. Oso gauza gogorrak ikusi zituen. Fusilamendu asko egin zituzten.
-
Mutil errepublikanoa frankistek garbitu Angiozarren
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Mutil errepublikano bat harrapatu zuten ezustean frankistak Bergarara sartu zirenean, eta Angiozarren garbitu zuten. Luciaren amamak oso gogoan zuen gertakizun hura.
-
Gerrak eztanda
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Gerra hasi zenean, lehenengo egunetan armak banatu ziren udaletxean. Fabriketako material guztia banatu zuten. Guardia Zibilekin gertaturiko anekdota bat kontatzen du Candidok.
-
Gerra zibilaren hasiera; milizianoen kemena
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
II Errepublikaren amaiera Gerra Zibilarekin batera etorri zen. Hasieran animo handiarekin irten ziren gerrara. Herri askotako jendea batu zen Untzagan frontera irten aurretik. "Gero izan ziran negarrak...".
-
Soldaduak Villabonan sartu
Pello Iribar Perurena (1924) Amasa-Villabona
Pello Aiatik Villabonara bizitzera joan eta lau hilabetera hasi zen gerra. Gerraren hasierako oroitzapenak. Nafarrak Villabonan sartu bezperan, mikeleteak etxez etxe ibili ziren abisua ematen. Baziren herritik alde egin zutenak. Soldaduak iritsi zireneko oroitzapena. Soldaduei bidea oztopatzeko, Zubimusu zubian leherkariak jarri zituzten. Jendea arrosarioa errezatzeko elkartu.
-
Gerraren hasiera: gizonak itsasoan eta ama beldurtuta Lekeitiora
Miren Zubikarai Larreategi (1933) Ondarroa
Gerra Zibilaren hasiera nola bizi izan zuten. Estatu kolpea egon eta Errepublika kendu zutenean, nazionalek berehala hartu omen zuten Nafarroatik Donostia alderakoa. Herrian zabaldu zen Francorekin zebiltzan moroek euskarazko izenak zituzten umeei bularrak erretzen zizkietela. Ama bakarrik zegoen, aita aititarekin atunetara irtenda zegoelako, eta beldurtuta, amarengana Lekeitiora joateko poltsa prestatu zuen. Hiru egunerako joan zen, baina hilabete eta erdi egin zituen Lekeition, Ondarroan zerrenda beltzean zegoela jakin zuen eta. Bitartean, aita eta aitita Bilbora joan behar izan ziren arrainarekin, gerrako barkuek behartuta. Txaluparik itsasora irten ez zedin, piezak kentzen zizkieten. Halako batean itzuli ziren herrira.
-
Arrateko Ama Birjina santutegitik kanpora
Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar
Frontea Eibarrera iritsi zenean, erreketeak Hirukurutzetatik Arratera kanoikadak jaurtitzen hasi zirenez, Arrateko Ama Birjina Azitainera jaitsi zuten Amuategi batailoiko kideek, Salvador tartean zela. Horregatik dio Ama Birjina Sozialisten salbatu zutela. Ez daki zenbat urte pasa zituen Ama Birjinak Arratetik kanpora; 1929. urteko azaroaren 3ko koroatze ekitaldian, (hamaika urte zituen Salvadorrek) Ama Birjina Arraten zegon eta, 1954. urteko jardunaldi eukaristikoetarako Arratetik jaitsi zutela dago jasota baina tartean ere, Santutegitik kanpora eman zuen denbora bat, antza.
-
Gerra hasieran, mikeleteak Donostiara
Maria Pilar Galparsoro Andueza (1921) Legazpi
Gerra hasi zenekoa gogoan du: Urretxun zegoen, kamioi bat pasa zen mikeleteak Donostiara eramateko... Aitari tokatu zitzaion zeregina aipatzen du. Behin hari bisitan joan behar zutela, Pilarri eta bere amari gertatutakoa kontatzen du.
-
"Nazionalak" nola sartzen ziren begira
Agustina Aierbe Goikoetxea (1923) Idiazabal
Gerrarekin dena nahastu zen. Anaia gerran hil zen. Gogoan du nola sartu ziren "nazionalak" Santiago egun batez, isil-isilik Etxegaratetik behera Beasain aldera. Tristura ematen omen zuen.
-
Francoren soldaduen sarrera Donostian
Antonia Mujika Urrestarazu (1916) Idiazabal
Irizar jatetxetik Hotel Aranara joan zen. Gerra garaian, hoteleko zerbitzari askok Bilbo aldera ihes egin zuen. Arriskutsua zen Donostia. Kalean hildakoa ikusi izan du. Soldadu frankistak ikusi zituen postontzietako bandera errepublikanoak ezabatzen.
-
Gerran, baserria erre zieten
Imanol Garaigordobil Berriozabal (1932) Legutio
Sei urtetik hamabira arte ibili zen eskolan, eta gero lanean hasi zen. Gerra hasi zenean, Gasteiz ondoan dagoen Monasterioguren herrira joan ziren babes bila. Aita EAJko buruzagia zen, eta kostata egin zuen ihes. Soldaduek etxeari su eman zioten, eta nola garretatik ihes egin zuten azaltzen du Imanolek.
-
Gerrara soldadu eraman zutenekoa
Kandido Aizpeolea Muñoa (1920) Zerain
Gerra hasi aurretik, ez ziren konturatzen egoeraz, gazteen kontuak baitzituzten buruan oraindik. Soldadu eraman zituzten mutil batzuk, eta gosea pasa zuten han. Frontera joan behar ez zutenean, kuartelean egiten zuten jan eta lo. Euskaldunak izateagatik ez zituzten desberdin tratatzen.
-
Etxeko asko gerrak Bilbon harrapatu
Juana Elorza Beitia (1924) Legutio
Neba bat, amama eta ahizpa bi Bilbon zeuden gerra garaian: neba ikasten eta ahizpak amamagaz neskame lanetan joandakoak. Amamaren etxeko nagusia oso aberatsa ei zen eta asko lagundu zien. Gerrak han harrapatu zituen.
-
Gerra hasiera Herrera inguruan
Patxi Mendizabal Yarzabal (1927) Donostia
Espainiako Gerra Zibilean, nafarrak Oiartzun aldetik, Altzibartik, hasi ziren tiroka. Hiru hilabetean bertan egon zen frontea. Herrerako jende askok alde gin zuen beraien jatorritako tokietara, batez ere Goierri aldera.
-
Gerran Orioko zubia bota
Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio
Zubia lehertu zuten gerra hasi zenean, eta eztandatik ateratako kristalak zauria egin zion hankean Karmeleri. Aginagara joan ziren oinez gauean eta bertan gelditu ziren nazionalak herrian sartu ziren arte. Orduan Oriora itzuli ziren.


