Gerraren hasiera
-
Gerra aurreko giroa eta joera politikoak
Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia
Gerra aurreko giroa Azpeitian. Berdura plazan hitzaldi politikoak izan ziren. Nazionalisten, karlisten eta sozialisten arteko giroa eta harremanak nolakoak ziren aipatzen du.
-
Franco ez zen palioaren azpian eramateko gizona
Gregori Ajuriagojeaskoa Loroño (1913) Muxika
Primo de Rivera ostean etorri zen Franco. Zornotzako (Amorebieta-Etxano) jaietan egon ziren Francok agintea hartu zuela enteratu zirenean eta gerra etor zitekeela pentsatu zutenean. Antzina, Gorpuzti egunez-eta, gure Jauna palioaren azpian eramaten zen; Franco ere palioaren azpian joaten zen. Bere ustez Franco ez zen palioaren azpian eramateko gizona.
-
Gerra garaia umeen ikuspegitik
Joxe Mari Gorrotxategi Pikasarri (1929) Tolosa
Gerra hasi baino aste batzuk lehenago, Jaunartzea egin zuen. Gerra aurreko garaietan izandako manifestaldiak gogoratzen ditu. Gerra hasi zenean, umea zen eta ez zen gehiegi ohartu. Familietan tragedia handiak bizitu ziren; haietako batzuk gogoratzen ditu.
-
Gerra hasiera
Jabier Goenaga Aiestaran (1925) Maria Eugenia Uriarte Urretabizkaia (1925) Tolosa
Gerra hasierako oroitzapenak. Maria Eugeniaren etxean gizonak mendira joan ziren mendira eta umeak amarekin gelditu ziren. Kanoikadak paper-lantegira botatzen zituzten. Aireplanoei begira egoten ziren. Gauza asko ikusi zituzten.
-
Soldaduak pastela kendu zionekoa
Maria Jauregi Zabala (1921) Tolosa
Mariak ikusi zuen nola etorri ziren soldaduak gerrako lehenengo egunean. Soldaduetako batek pastela kendu zion Mariari.
-
Gerrako oroitzapenak
Santos Ezeiza Otamendi (1928) Tolosa
Gerra hasi aurretik, esaten zen gerra zetorrela. Borroka non izan zen aipatzen du. Munizioa astoekin ekartzen zuten garai hartan. "Pakun!" zen tiro-hotsa.
-
Gerra hasiera Bedaion
Martin Balerdi Gorostegi (1924) Tolosa
Gerra sortu zenean, soldadu joandako herriko hiru mutil baimenarekin zeuden etxean. Gerra hasiera kontatzen du. Bedaio Nafarroako mugan dago, eta atzeko mendian zuten frontea gerra hasieratik.
-
Pasai San Pedron gerra aurretxoan
Salbador Anakabe Mendieta (1925) Lekeitio
Gerra aurretxoan, aitak Pasaia San Pedron egiten zuen lan, eta hara joan zen bera ere. Han ibili zen eskolan denboraldi batez. Gero, umetan egindako hainbat lagun pasaitar aurkitu zuen soldadutzan.
-
Gerra hasierako oroitzapenak
Jose Eiguren Mendiguren (1927) Lekeitio
Nazionalak sartu zirenekoa zelan gomutatzen duen kontatzen du. Etxe batzuk erre zituzten. Centro Republicano eta EAE-ANVren egoitzak edo batzeko tokiak egon ziren herrian.
-
Gerra nola hasi zen
Karmen Iraola Idiakez (1922) Donostia
Beti izan da errepublikanoa, errebelde samarra, baina gurasoak ez ziren ezertan sartzen. Gerra nola hasi zen. Aita Gaztelupeko kidea zen, eta etxerakoan komentatu zuen CNTn mugimendua zegoela. Hurrengo egunean, tiro-hotsak.
-
Angiozarren zegoen gerra hasi zenean
Asuntxi Uribesalgo Bengoa (1928) Bergara
Gerra garaian ez ziren kanpora joan. Angiozarren zegoen, amaren baserrian, gerra hasi zenean. Tiro hotsak entzuten zituzten. Gogoan du soldaduak ate joka joan zirela.
-
Gerra hasiera eta fusilatuak
Ebaristo Genbelzu Sansinenea (1925) Hernani
Nafarroatik erreketeak eta falangistak sartu ziren. Hernanikoak denak ezagutu zituen. Fusilatutakoak Galarretan sartzen omen zituzten.
-
Gerra hasiera eta gerra ostea
Joxe Perez Otegi (1932) Hondarribia
Gerra nola hasi zen. Hegazkinak Nafarroa aldetik etortzen ziren. Baserrian dirurik ez zen, baina goserik ere ez. Ogia, harria baino gogorragoa. Nahiago zuen taloa, esnearekin.
-
Bueltan, nazionalak sartu zireneko giroa
Migel Imaz Arruabarrena (1927) Hondarribia
Bueltan, portuko elizako atean bi arrantzale zeuden, zaintzen. Autoak itsasora botatzen zituzten. Hotel batera joan zen bera; soldaduak zeuden han, eta dena hankaz gora. Taka-taka bat ikusi, eta hartu egin zuen. Nola elkartu zen familia guztia. Nazionalak herrira sartu ziren.
-
Hondarribia lehertzeko plana
Migel Imaz Arruabarrena (1927) Hondarribia
Hondarribia lehertzeko asmoa ei zuten batzuek, kable bidez bonbak botata: artzain bati esker ez zuen funtzionatu. Autoak zergatik botatzen zituzten itsasora. Tiragomak egiteko, kamioiei goma kentzen zieten mutikoek.
-
Gerra hasi zeneko beldurrak
Joxe Mari Zapirain Etxeberria (1933) Errenteria
Gerra hasi zenean, Joxe Marik 3 urte zituen, baina gogoan du amaren beldur-aurpegia: bonbek nahi gabe baserri baten kontra joko ote zuten beldur zen.
-
Soldaduen otorduak Ibarrako plazan
Pilar Beriain Taberna (1934) Errenteria
Txikia zen Pilar gerra zibila piztu zenean, baina ongi gogoan ditu soldaduen otorduak, herriko plazan.
-
Gerra hasi zeneko oroitzapenak
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Gerra hasi zenean, Joxe Marik 4 urte zituen. Aita gerrara joan zen. Gerra hasi zeneko oroitzapenak baditu oraindik: topotik etorri ziren tiro asko, gizon bat garbitokian ikusi zuten pistola bat eskuan zuela...
-
Gerra hasiera nola bizi izan zuten
Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze
Gerra hasiera nola gogoratzen duten; hegazkinak etortzen hasi ziren. Lehenbizi, Afrika inguruan mugimenduak zeudela jakin zuten, eta gero gerra hasiera etorri zen. Gerra zetorrela antzemandakoan, neurriak hartu zituzten: kotxeak blindatu, kuartelak babestu...
-
Aita espetxeratu zuten gerra hasieran
Julen Iñurrieta Goikoetxea (1925) Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze
Udalerako errolda jasotzen jardun zuen etxerik etxe beste hiru lagunekin. Gerra hasi zenean ama haurdun zegoen; eta aita, garaian EAJko zinegotzia, etxean geratu zen. Tropak Soraluzen sartu zirenean, irailaren 22an, aita atxilotu zuten. Lau urte eman zituen espetxean; Soraluze, Tolosa, Donostia, Iruñea, Isla de San Simón eta Upomendi itsasontziko kartzelak ezagutu zituen.


