Gerraren hasiera
-
Tiro eta kanoikadak
Inazia Llodio Bengoa (1917) Arrasate
Gerra hasiera. Arrasaten milizianoak zeuden. Gero, herria militarrek hartu zutenean, erreketeak jarri ziren bertan. Murutik tiro eta kanoikadan izan ziren. Neskame zegoen etxea tiroz jo zuten. Beldurrez egoten omen ziren beti.
-
Zerrajera kooperatibara erosketak egitear
Inazia Llodio Bengoa (1917) Arrasate
Gerra hasieran, dendak zabaltzen zituzten. Parrokia ondoan zegoen Zerrajera kooperatiban egiten zituen erosketak. Ignaziaren nagusiak bertan egiten zuen lan. Gerrak aurrera egin zuen moduan, jatekoa falta izan zen.
-
Gerra zibilak ez zien, zorionez, ezbehar handiegirik eragin
Miren Begoña Arriaga Leniz (1921) Eibar
Udako oporrak pasatzera, Ispasterko baserrira bidean zegoen gerrari buruzko lehen aipamenak entzun zituztenean. Hamabost urte zituen orduan eta ondo gogoratzen du egun hura. Ispaster eta Ereñon egon zen Miren gerrak iraun zuen bitartean. Gerra garaian, G.A.C. lantegian egon zen aita hura bonbardatu zutenera bitartean; handik, Sestaora bidali zuten, armak prestatzen jarduten zuten lantegi batera. Zorionez, ez zitzaien ezer txarrik gertatu.
-
1936ko altxamendu militarraren eguna
Secundino Loidi Erquizia (1919) Eibar
1932an Armeria Eskolan hasi eta 1936ko uztailan bukatu zituen han ikasketak. Uztailaren 18an ikasleen afaria egin zuten eta hantxe izan zuten altxamendu militarraren berri.
-
Gerra sasoian etxeetan sartzen ziren; jendea herritik ihesi
Martina Iturrioz Lazkano (1933) Lasarte-Oria
Gerra sasoian Lasarten bizi ziren, kalean. Jendea etxeetara sartzen zela eta, beldurrez, Etxetxo baserrira joan ziren. Jende askok alde egin zuen herritik. Bere adineko batzuk, garai hartan ume zirenak, Errusiara edo kanpoko beste herrialde batzuetara bidali zituzten. Etxe guztietako ateak irekitzen zituzten, baina justu eurena eta maistrarena ez zituzten ireki.
-
Gerraren hasiera, erbestea eta Bilbora itzulera
Tere Rotaetxe Chalbaud (1919) Bilbo
Umetan bi urte gaixorik egin zituen. Gerra zibilaren hasierak Ingalaterran harrapatu zuen eskolan eta ezin etxera itzuli. Ingalaterratik Frantziara joan zen eta han bat egin zuen gurasoekin. 1942an itzuli ziren Bilbora eta oso une gogorra izan zen. Aita 1948an itzuli zen, aurretik Venezuelan egon zen eta.
-
Gerra hasi zen eguna
Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria
Gogoan du Micaelak gerra hasi zen egunean bertan gurasoak eta anai-arrebak arropa sagardo upeletan gordetzen hasi zirela, Errusiara eramango zituztelako zurrumurrua zabaldu baitzen. Jendeak ihes egin zuen, eta janari dendetako poduktuak hartzen zituzten askok, hutsik gelditu baitziren dendak.
-
Gerrako lehen eguna
Maria Concepcion Beraetxe Aranburu (1925) Lasarte-Oria
Maritxuk gogoan du nola aitaren lagun batzuk etxera etorri eta militarrak zetoztela kontatu zuten. Ihes egiteko esan zieten, baina amak etxean gelditzea erabaki zuen, haurdun baitzegoen bera. Jende mordoak egin zuen Bilbo aldera ihes gau hartan bertan.
-
Gernikako bonbardaketaren bezperako bizipenak
Migel Iturrate Arriortua (1923) Dima
Gernikako bonbardaketaren bezperako bizipenak. Gernikara sartzerakoan sirena entzun zuten eta bandera atera zuten. 30 aireplano inguru pasa ziren eta paperak bota zituzten, Gernika bonbardatuko zutela esanez. Bonbardaketa egunean gordelekuan egon ziren.
-
Gerraren hasierako hitzak
Paula Iturralde Ormaetxea (1926) Anoeta
Paulak sei urte zituen gerra denboran. Gogoan du Melillan gerran ibilitako gizon batek gerraren hasieran esan zituen hitzak.
-
Gerra hasiera; gero, gosea
Gregori Agirrezabala Iturbe () Anoeta
Gregorik sei urte eta erdi zituen gerra hasi zenean. Orduko oroitzapenak. Zer esaten zen gerra hasieran. Gosea; ogia falta.
-
Gerra garaiko bizipenak
Gregori Agirrezabala Iturbe () Paula Iturralde Ormaetxea (1926) Anoeta
Gregoriren anaia nagusia istripuz hil zen eta ahizpa zaharrena moja joan zen. Umeak bakarrik geratu ziren etxean eta, beraz, gerra garaian, frontera joateko moduko inor ez zuten etxean. Hala ere, aita, badaezpada, ezkutuan egon zen. Frontean hil edo zauritu ziren ezagunak aipatzen dituzte. Hauteskundeak.
-
Otxandioko bonbardaketaz
Adrian Amantegi Arteaga (1928) Emili Magunazelaia Bizkarra () Mañaria
-
Jendea etxean gordeta
Felix Arruti Bikandi (1932) Iurreta
-
Gerraren hasiera atoan igarri zen Otxandion
Jon Lasuen Goikolea (1921) Otxandio
-
Zelan jakin zuen gerra hasi zala
Balendin Lasuen Solozabal (1924) Zaldibar
-
Gerra hasi eta Durangora bizitzera
Jose Ramon Urizar Zurinaga (1931) Elorrio
-
Luisita Lejarreta Otxandion dantzan, 1936ko uztailaren 17an
Amaia Aroma Lejarreta (1937) Juanan Aroma Lejarreta () Esti Zurikarai Lejarreta () Durango
-
Gerra hasi eta Nikolas Mendiolagarai soldadu
None Mendiolagaraitarrak () Durango
-
Gerra hasi eta giputxak etxean errefuxiatuta
Josefina Agirre Urizar (1927) Paskual Uribe Jaio (1926) Durango


