Gerraren hasiera

  • Felipe Legarra Saizar Kintak deitu zituzten gerra hasieran

    Felipe Legarra Saizar (1917) Alkiza

    Gerra hasi zenean, beldurra zuten. Gauza asko ahaztu ditu. Kintako zortzi joan ziren Donostiara.

  • Felipe Legarra Saizar Gerra hasiera Alkizan

    Felipe Legarra Saizar (1917) Alkiza

    Hogei urte zituela, gerrara joan zen. Txikia zenean, bi baserri zituzten: bat herrian eta bestea mendian. Gerra hasi zenean, Alkizatik jende askok egin zuen alde. Gerraren berri apaizak eman zuen, irratia zeukalako. Udaletxetik abisua eman zien eta Donostiara joan ziren.

  • Rikardo Garcia Ezin Bermeotik irten

    Rikardo Garcia Benguria (1919) Bermeo

    Bilbora heldu eta gerra hasi zela jakin zutenean, Bermeora etorri ziren. Portuan zain zeudenak arduratuta zeuden, ez baitzekiten ezer haiei buruz. Atzera itsasora ez irteteko agindua izan zuten, baina beraiek lan egin beharra zuten.

  • Gurutz Ganzarain Euskaldunek adarrak omen zituzten

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Nazionalak altxa zirenean, arma gutxi zeuzkaten herrian, ezustean harrapatu zituen gerrak. Apaiz batzuek pistolarekin ematen zuten meza. Nafarrek euskaldunei buruzko uste okerra zuten gerra hastean: mutil nafar batek euskaldunen aurka egiteari buruz amari esandakoa kontatzen du.

  • Juan Joxe Agirre Begiristain "Naparrak" Alegian sartu zireneko

    Juan Joxe Agirre Begiristain (1930) Alegia

    Gerra aurreko oroitzapenak. "Naparrak" Alegian sartu zireneko oroitzapenak. Gurasoek anaia zaharrena eta Juan Joxe amaren familiako baserrira bidali zituzten astebeterako. Tiroak eta soldaduak gogoratzen ditu. Herriko mutikoak soldaduen atzetik ibiltzen ziren.

  • 483 Hildako ugari eragin zituen Gerra Zibilak Beasainen

    Paulino Aranburu Mendizabal (1929) Beasain

    Tropak Beasainera sartu ziren lehen eguneko tiroak gogoan ditu. Goizeko zazpietan hasi eta arratsaldeko zazpiak bitartean tiroka jardun omen zuten. Ordizian ez bezala, hildako asko egon zen Beasainen.

  • Dionisio Balerdi Zubeldia Gerra hasierako oroitzapenak

    Dionisio Balerdi Zubeldia (1924) Tolosa

    Gerra hasiera oroitzapenak gogoan ditu: Bedaio inguruko gazteak kartzelara eraman zituzten. Tiroketak egon ziren.

  • 346 Otxandioko bonbardaketako hegazkinak

    Nemesio Ugarte Ortiz de Zarate (1925) Legutio

    Gerra hasi zenean Nemesiok 11 urte zituen. Uztailaren 18an hasi zen eta egun hartan basora joan zen. Otxandioko jaiak ziren eta lauzpabost abioik bertarako bidea hartu zutela ikusi zuen basoan zeudela. Jende mordoa hil zuten.

  • Benita Goikuria Egiluz Aita negarrez auzora soldaduak heldu zirenean

    Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri

    Gerra denboran, aitak inoiz bera bidaltzen zuen auzora zelatatzera. Behin, auzoko baserri bateko atarian soldaduak ikusi zituen albistea ekarri zion, eta aitak negarrari eman zion. Benita beldurtuta. Berehala irten behar izan zuten etxetik ihesi.

  • Angel Nabea Bonbardaketa bezperan Arratzura egin zuten alde

    Angel Nabea Arriola (1930) Gernika-Lumo

    Berak 3 bat urte zituela, Gernikara etorri ziren bizitzera, Zigerta dantzalekuaren gainera. Hiru familia bizi ziren etxe hartan. Gernikan Gipuzkoa aldetik alde egindako asko zeuden eta beraien etxean ere egon ziren. Gernika bonbardatu behar zutenaren zurrumurrua egon zen, eta bezperan, domekan, aitak Arratzura eraman zuen familia guztia. Angelek bizikleta baino ez zuen lortu ateratzea.

  • Angel Nabea Baserritarrek presoei jatekoa eramaten zieten

    Angel Nabea Arriola (1930) Gernika-Lumo

    Nazionalak Gernikan sartu zirenean, tankeak-eta Tilosetan izan zituzten. Presoak agustindarretan egon ziren, institutua dagoen lekuan, eta baserritarrek jatekoa eramaten zien. Baserritarrek heladeriara eramaten zuten esnea. Etxe askotan argoia egoten zen, astoa lotzeko uztaia. Umeak argoiekin jolasten aritzen ziren.

  • Bidaurre Iraola Donostiari su eman behar ziotela eta jendea ihesi

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Donostia

    Donostiari sua eman behar ziotela esan zutenean, auzoko askok eta beste donostiar askok alde egin zuten. Gogoan du lehengusu batek aitari nola esan zion alde egin behar zutela handik eta beraien amak esan ziola bera ez zela handik joango. Lehengusua-eta Bizkaia aldera joan ziren eta osaba, lehengusu horren aita, bonbardaketa batean hil zuten.

  • Maritxu Arzuaga Gerra aurretik amari boto eskean

    Maritxu Arzuaga (1925) Azpeitia

    Gogoan du militarrak Landetatik sartu eta nazionalistak herritik joan zirela. Auzokoak Maritxuren amarengana boto eskean joan ziren; gerra aurretik egin ziren azken hauteskundeak izan ziren horiek.

  • Juan Oiarzabal Gerra Azpeitira iritsi zeneko eguna

    Juan Oiarzabal Abalia (1929) Azpeitia

    Gogoan du Azpeitian gerra hasi zen eguna, eta han ikusi eta bizitakoa kontatzen du.

  • Koldo Pildain Gerrako lehen bonba

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Lagunekin jolasean zebilela hasi zen lehen bonbardaketa, eta eurengandik gertu erori zen lehen bonba. Ihesi joan ziren etxera. Etxean ez egoen inor, eta herria kez estalita geratu zen.

  • Juan Padilla Otxandioko plazan agertu zen karlista

    Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio

    Espainiako gerra zibila hasi zenean, Gasteiztik Otxandiora karlista bat heldu zen autobusez. Txapel gorri eta guzti heldu zen plazara, pilota-partiduak zeuden bitartean. Bertan zeuden mutil batzuk bere kontra joan ziren. Alkateak kartzelara sartu zuen eta gauez Bilbora eraman zuten. Hurrengo egunean, tropak heldu ziren Otxandiora. Juanek dena ikusi zuen aurrez aurre.

  • Bernarda Mercader Gerraren hasiera

    Bernarda Mercader Elurburu (1916) Donostia

    Gerraren hasiera. Gaixo egon zen hiru hilabetez.

  • Pasaiako tertulia Milizioanoak eskopeta bila etxera; Milagros miliziana

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Gerra hasi zenean, eskopeta biltzen hasi ziren. Milizianoen artean emakume bat ere bazegoen, Milagros.

  • Pasaiako tertulia Itsasadarrean baporea urperatu zutenekoa

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Pasaiako itsasadarra itxi zuten, bapore batekin. Urperatu egin zuten. Ikatz ontzia zen, eta jendeak ikatza hartu zuen. Itsasadarra estuagoa zen lehen.

  • Pasaiako tertulia Baserritarrak bakarrik geratu ziren, gerra hasi zenean

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Donibaneko jende asko joan zen kanpora gerra hasi zenean. Baserritarrak geratu ziren. EAJkoak ziren gehienak, errepublikarrak ere bai; karlista gutxi zegoen. Emakume baserritarrak egunero joaten ziren Pasaira, astoekin.