Gerraren hasiera

  • Juanito Arantzamendi Gerraren hasiera eta Elantxobeko abadea

    Juanito Arantzamendi Mugartegi (1916) Ondarroa

    Gerraren hasiera nola eta non bizi zuen kontatzen du. Itsasontzian joan zen Santoñara lan bat egitera eta oraindik soldaduak Mutrikun sartu ez zirenez, buelta egin zuten. Elantxoben gelditu ziren eta -Don Jose Intxusagarri hango abandearen etxean pasa zituen egun batzuk. Abadea gogoratzen du.

  • Frantziska Egiguren Durangoko bonbardaketak; hegazkinetik botatako eskuorriak

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Durangoko bonbardaketak. Lehenengoa 1936an izan zen; Ezkurdi ondoko frontoia bonbardatu zuten. Bonba txikiak bota zituzten ordukoan. Geroko bonbardaketetan, berriz, handiagoak. Gerra hasi eta berehala kazako hegazkin batek eskuorri ugari bota zituen. Frantziskak paper ugari batu zituen. Etxera joan zenean, aitak sutara bota zituen. Hauxe jartzen zuten: "A los niños y a los ancianos se les perdonará, pero con los demás se hará justicia".

  • Frantziska Egiguren Gerra hasieran soldaduekin gertatutakoa

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Hiru lagun joaten ziren elkarrekin eskolara. Gerra hasi eta berehala gertatutakoa kontatzen du. Errepide ertzean zeudela, "willys" jeep bat pasa zen soldaduekin. Soldaduek eskua jaso zutenean, Frantziskak eskumako esku jaso zuen eta fusilarekin apuntatu zuten. Berehala konturatu ziren umeak zirela. Berak artean ez zekien zer esan nahi zuen horrek.

  • 383 Gerra Zibileko frontea 7 hilabetean baserri ondoan

    Euxebi Gisasola Aldazabal (1922) Eibar

    Gerra Zibila hasi zenean Euxebik 14 urte zituen. Gerra zibila nola bizi izan zuten baserrian. Milizianoak Gorostiagatik Usartzara eta handik Akondiara. Reketeak beste aldeko tontorrean. Frontea bertan egon zen 7 hilabetean.

  • 1036 Gerra hasi zenean udaletxearen jabe egin ziren

    Akelino Elosua Zubimendi (1913) Zumaia

    Borroka handia zegoen UGT, sozialista eta beste alderdien artean; ikusten zen gerra bazetorrela. Gerra hasi zela jakin zutenean, udaletxearen jabe egin ziren eta herriko karlista guztiak atxilotu zituzten, 31 guztira. Udaletxeko goiko saloian eduki zituzten preso. Anarkistak etortzen zitzaizkien bila eta beraiek gogor hartzen zituzten.

  • Xanti eta Anjel Osa Bakailaoa eta artoa hustu zituzten biltegietatik, tropak zetozela eta

    Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia

    Gerra garaiko oroitzapenak. Tropak herrira sartu aurretik biltegietatik bakailaoa eta artoa hustu zuten herritarrek, soldaduei ezer ez uztearren. Beraiek bakailaorik ez, baina arto-zakuak nola kargatu zituzten gurdira gogoan du Angelek. Etxean zituzten hainbat gauza lur azpian ezkutatu zituzten eta Angelek etxean zegoen pistola bat sasi artera bota omen zuen.

  • Angelita Osoro Aita Australian lanean eta Panaman kontsul

    Angelita Osoro Urresti (1953) Mutriku

    Aita gaztetan Australiara joan zen lanera. Diru asko egin zuen baina bizimodu gogorra izan zuen. Gerra hastean, soldadu izateko deitu zuten baina itzuli ez zenez iheslaritzat jo zuten. Panamara joan zen eta kontsul izendatu zuten.

  • Xemein tertulia Errepublika garaiko aldaketak eta gerra hasiera

    Mahai-ingurua Xemeinen () Markina-Xemein

    Errepublika garaian eskolan gurutzeak kendu eta Errepublikako bandera jarri zuten. Juanita Asterrikan bizi zen eta Gerra Zibilean gertu izan zuen frontea.

  • Pilartxu Etxabe Izara zuriak nazionalek herri bat hartzerakoan

    Pilartxu Etxabe Zubizarreta (1932) Carmen Muniategi Muniategi (1921) Gautegiz-Arteaga

    Nazionalek inguruko herriren bat hartzen zutenean emakumeek izara zuriak ateratzen zituzten abisu moduan.

  • Zeferino Mandaluniz Gerra hasi eta segidan, frontera joan zen

    Zeperino Mandaluniz Gorroño (1918) Muxika

    Morroi lanak utzi zituenean, nabigatzen joateko asmoa zuen; baina gerra hasi zen, eta gerrara joan beharra izan zuen. Hiru egun Zugastietako Hipolitoren ferratokian egin ostean, Barakaldora joan ziren. Biharamunean, Langileen Batailoietara eraman zituzten. Eskolapioetan kintak osotu eta frontera eraman zituzten: Bizkargira, Sollubera, Artxandara eta Santander aldera. Castro-Urdialesen Ibarruriko alkatea aurkitu zuen: Burdaria auzoko Ramon Derteano. Hurrengo egunean, handik beste leku batera bidali zuten, Lizarrara (Nafarroa).

  • Felix Bilbao Umeak ez ziren gerrako arriskuaz jabetzen

    Felix Bilbao (1932) Morga

    Gerra Zibila hasi zenean, bost urte zituen. 1932. urtean jaio zen, zezeilaren (otsaila) 29an, bisurtea zen eta umorez dioen moduan, lau urterik behin baino ez ditu betetzen urteak. Gerran etxe atzean zuten putzu batean ostendi (babesleku) bat egitea otu zitzaien gurasoei. Arrosarioa errezatzen egoten ziren bertan eta umeak ez ziren arriskuaz jabetzen, pozik begiratzen zien aireplanoei.

  • Eusebio Salegi Legionarioen atzetik heldu zen frontea Mutrikura

    Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku

    Laranga Handi baserrian bizi izan da beti. Gerra hasi zenean zortzi urte zituen eta zeozer helduko zela entzuten bazuten ere, ez zekiten gerra zer zenik. Legionarioak agertu ziren baserrietan zegoena eramaten (oiloak, animaliak...) eta mehatxuka.

  • Eusebio Salegi Baserriko ganbarako lasto artean ezkutatuta

    Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku

    Legionarioak agertu zirenean gerra hastean, bizilagun askok ihes egin zuten eta mendian ezkutatuta egon ziren egunetan. Baserrian norbait ezkutatuta izan zuten lasto artean. Soldaduak bertara igo ziren eta nahiz eta bilatu ez zituzten aurkitu.

  • Eusebio Salegi Frontearen lerroa baserri ondoan I

    Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku

    Baserri ondoan zulo bat egin zuten eta egunez bertara joaten ziren ezkutatzera. Soldaduak egunez baserri barruan egoten ziren eta gauean mendira igotzen ziren. Frontea baserri ondoan zegoen. Animaliak gabez atera egiten zituzten ere.

  • Eusebio Salegi Itziar aldetik sartu zen gerra

    Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku

    Hamar egunez Debako mutil bat izan zuten ganbaran ezkutatuta. Soldaduak pasatuta, Debara itzuli zen. Itziarretik tiro ugari entzun zituzten eta hurrengo egunean gerra sartu zen Mutrikun.

  • Eusebio Salegi Frenteko zuloak eta lubakiak

    Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku

    Egun batetik bestera sartu zen gerra eta jende askok ihes egin zuen. Gerra hasi baino egun batzuk lehenago, pagadian soldadu batzuk egon ziren eta gerra hasi zenean alde egin zuten. Ondoren, beste batzuk etorri ziren eta zuloak eta lubakiak egin zituzten. Bertan jaten zuten soldaduek. Santa Kutz aldera mugitu zen gero frontea. Tiroak nondik nora joaten ziren.

  • Manuel Goenaga Aita karlista, gerra hasieran Donostiara

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Lehengusu bat zirkulu karlistako kidea zen eta haren bidez Manuelen aita ere sartu zen. Gerra hasita zegoela, hauteskundeak egin ziren eta 33 karlista Mutrikuko kartzelan egon ziren preso. 1936ko irailean nazionalak herrian sartu zirenean, herriko karlistak Donostiara eraman zituzten, tartean Manuelen aita.

  • Manuel Goenaga Tropak Mutrikun sartu zirenean

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Gerran, Mutrikun tropak nondik eta nola sartu ziren. Nahiz eta ezkutatuta egon, istiluak ikusi zituzten.

  • Manuel Goenaga Nazionalak sartzean, itsasotik ihes egiten

    Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku

    Gerra hasi zenean, Mutrikuar askok moilatik ihes egin zuten itsasontzietan. Normalean gauetan ateratzen ziren. Kofradiako kontuak. Soldadu eta milizianoak ere ibiltzen ziren moilan batzuetan. Nazionalak Mutrikura sartu zirenean jende askok alde egin zuen.

  • Rosario Mendibe Gerra zelan hasi zen eta Martxoaren 31ko bonbardaketa

    Rosario Mendibe Atxurra (1928) Durango