Gerraren hasiera
-
Gerra hasi zen eguna
Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil
Teodorok hamaika urte zituela hasi zen gerra. Opor garaia zen, eta arrantzatik bueltan zirela herriko apaizak gerra hasi zelaren berria eman zien.
-
Gerra (I): aurreneko tropak azaldu zirenekoa
Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa
Aurreneko tropak azaldu ziren. Elizako dorrera igo zen kanpaia jotzera jendea enteratzeko.
-
Gerra, Tornolan
Frantxiska Pagadizabal Artola (1931) Oiartzun
Sei urte zituela etorri zen gerra. Auzoko batek eman zuen abisua tropak zetozela. Erlaitzetik botatako lehergaiak Tornolara iristen ziren. "Meta tartin ta komei". "Zizpa eerra bai". "Ttintta miño bai ona". Hark. Hika.
-
Soldauen kamioiean eraman zuten bataiatzera
Balentina Zabala Etxeberria (1936) Errenteria
1936. urteko uztailak 25ean jaio zen. Soldadu kamioi batean eraman omen zuten Lezoko elizara bataiatzera. Izan ere, Errenteriako eliza, gerrarako munizioz beteta zegoen eta bertan ezin zitekeen elizkizunik ospatu. Anaia eta ahizpa zaharrena izan ziren aita-ama pontekoak. Hurrengo haurraren erditzean hil zen bere ama. Orduan ere, soldaduen kamioia erabili zuten gorpuak garraiatzeko.
-
Gerra hasi zenean, pilotan jokatzen
Joxe Antonio Ollokiegi Otaegi (1924) Astigarraga
Gerra hasiera gogoan du: uztailaren 18an hasi zen, eta pilota-partidua jokatu zuen, gerra hasi zeneko abisua ematera etorri baino lehen. Lehen, jende asko joaten zen pilota-partiduetara; Alberto Gurutzeagak antolatzen zituen txapelketak.
-
Gerra hasi zela konturatu zenekoa
Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga
Amak egunkaria ekartzen zuen Donostiatik egunero-egunero, eta gerra giroaren berri horrela jakin zuten, Euskal Herritik kanpo lehenengo, eta Euskal Herrian ondoren.
-
Gerra Zibila Astigarragan
Enrike Lujanbio Tajdus (1930) Astigarraga
Hegazkin bat pasatzen zen Parisetik zetorrena, eta denak beldurrez egoten ziren herrian. Santiomendin trintxerak egon zirela oroitzen du Enrikek, eta inguruko abere guztiak Enrikeren etxera eraman zituzten.
-
Tiroengandik ihesi
Enrike Lujanbio Tajdus (1930) Astigarraga
Karlistak herrian sartu zirenean oso ohikoak ziren tiroak. Behin, baserri baten azpian ezkutatu behar izan zuten Enrikek eta lagunek, tiroz bota ez zitzaten.
-
Gerra hasi zen eguna
Inaxio Aramendi Telletxea (1928) Astigarraga
Gerra hasi eta soldaduak Astigarragan sartu ziren eguna oroitzen du Inaxiok. Larunbata zen, eta eskolara bidean zihoala, balen hotsa entzun zuen. Etxera abiatu zen berriro.
-
Santiomendiko trintxerak
Xanti Lujanbio Lasa (1922) Astigarraga
Gerra hasi zen eguna gogoan du Xantik, belarra banatzen ari baitzen Donostian. Santiomendin trintxerak zeuden, eta bertara joaten zen Xanti edaria ematera.
-
Anaia gerran galdu
Xanti Lujanbio Lasa (1922) Astigarraga
Gerra garaian anaia fusilatu egin zuten erreketeek. Ama eta Xanti anaiaren bila ibili ziren, baina ez zuten auritu. Azkenean, herriko Guardia Zibilak esan zien gertatutakoa.
-
Txapela gorria jartzera behartuta
Xanti Lujanbio Lasa (1922) Astigarraga
Erreketeek Xanti txapela gorria jartzera behartu zuten. Guadalupe eta San Markos aldean lurra erabat zulaturik zegoen, bertara gorputzak botatzeko.
-
Hiru fusilamendu ikusi
Xanti Lujanbio Lasa (1922) Astigarraga
Arrebarengana Hernanira zihoala, hiru gizon nola hiltzen zituzten ikusi zuen Xantik.
-
Komuneko leihotik ihes
Xanti Lujanbio Lasa (1922) Astigarraga
Taberna bateko komuneko leihotik alde egin zuen Xantik batean, tabernako jabea kartzelara eraman baitzuten.
-
Erreketearen burua eskopetan
Iñaxi Urruzola Aranburu (1925) Astigarraga
Bizilagunaren senarrak errekete bat hil eta Hernani osoan zehar ibili zuen erreketearen burua bere eskopetako muturrean sartuta, erakutsiz. Ondoren, erreketeek Hernani hartu zutenean, susmagarri guztiak kartzelan sartu zituzten. Hauetako asko mozkortu egin zituzten, eta Urbasa aldean bota egin zituzten kamiotik.
-
Sirenadun hotela
Iñaxi Urruzola Aranburu (1925) Astigarraga
Iñaxiren amak Astigarragako hotel batera ekarri zituen Iñaxi eta bere anai-arrebak. Hotel honek sirena bat zuen, arriskua zenean martxan jartzen zena. Sirenak jotzen zuenean, korrika joaten ziren biltegian ezkutatzera. Geletako leihoak koltxoiz tapatuta egoten ziren.
-
Gerra hasiera
Xexili Pikabea Zuloaga (1920) Lezo
Gerra hasi zenean, Donostiatik etxera itzuli zen. Erreketeak azaldu zirenean Lezon, denak ikaratu ziren. Tiro-hotsak entzuten zituzten gerran eta babesteko beraien baratzeko txabolan sartzen ziren.
-
Gerra hasierako oroitzapenak
Martxiel Garmendia Legorburu (1926) Lezo
Gerra hasi zen egunean, Errenteriara jaitsita zegoen mezara izebarekin. Gogoan du moto bat zegoela kalean eroria eta odol markak lurrean. Etxera etorri eta tiroak entzuten ziren Gaintxurizketa aldean.
-
Nola jakin zuten gerra hasia zela
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Justa ezkondu zen gerrak irten zuen egunean eta eztei-bidaira Iruñeara joatekoak baziren ere, etxera bueltan etorri behar izan zuten. Halaxe jakin zuten gerrak irten zuela.
-
Sardina-saltzailea eta okina albiste emaile
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Sardina-saltzailea edo okina izaten ziren sarri albisteak jakinarazten zizkietenak. Gernikako bonbardaketa izan zenean, ihesi joan ziren apirilaren 28an. San Pedro bezperan etxeratu ziren.


