Gerraren hasiera

  • Arantxa Jauregi Tiroak Alamedan; gerra heldu da.

    Arantxa Jauregi Burutaran (1926) Pepi Mitxelena Aiestaran (1926) Errenteria

    Pepik gogoan du milizianoak Errenterian sartu zirenekoa, eta baita Irun erre zuteneko suak zerua gorritu zuenekoa ere. Arantxa eta Pepiren familiek ez zuten Errenteriatik alde egin. Bertan geratu ziren.

  • Laxaro Iparragirre Tiro artean perretxikotan

    Laxaro Iparragirre Perurena (1929) Errenteria

    Gurasoek perretxikotara bidaltzen omen zituzten Laxaro eta anaiak, baina gerra piztua zen orduz gero, eta mendian gora abiatu eta tiro hotsik entzuten bazuten, segituan itzultzen omen ziren baserrira, perretxikorik ez zela esanez.

  • 591 Gerra hasierako bizipenak hotelean

    Martina Olaizola Balerdi (1912) Getaria

    Irail bukaeran baserrira itzuli zen hoteletik. Izeba bati umeak zaintzen laguntzera joan zen hilabete batzuetarako, eta josten ikasten ere ibili zen. Hurrengo apirilean, berriz hotelera. Gerra hasiera nola bizi izan zuten hotelean zeudela. Etxekoandreak eta familiak alde egin behar izan zuten eta eurak kamioian etxera bidali zituzten.

  • Joxe Arrieta Etxaniz Tropak herrian sartu ziren eguneko giroa

    Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar

    Gerra denborako kontuak. Tropak Elgoibarren sartu ziren egunean Trenbide kalean eta herrian zer mugimendu gogoratzen dituen kontatzen du Josek. Jendeak trenean ihes egin zuen Bilbo aldera.

  • FELIX ETXEBERRIA Eibarren eraikuntzako peoi

    Felix Etxeberria Larrañaga (1926) Elgoibar

    Gerra hasi zen egunean, Tolosako Elosegi txapel-lantegia ikusten egon zen Felix, eskolako txango batean. Bazkaria oinetako kaxa batean sartuta joaten ziren txangoetara. 1941. urteko haizeteagatik, Felix lanean hasi zen, 14 urte zituela. Aita etxea konpontzen geratu zen, eta Felixek ordezkatu zuen bere lanean. Gero eraikuntzan jarraitu zuen, peoi gisa. "Batallón de Trabajadores"eko preso ugarik ziharduen lanean Eibarren.

  • JOSE GURRUTXAGA Lanean hasi eta berehala irten zen gerra

    Jose Gurrutxaga Ondartza (1921) Elgoibar

    Eskola amaitutakoan, Eibarren hasi zen lanean inprenta batean; Irasuegui y Maruri izena, baina berehala etorri zen gerra.

  • FERMIN RUIZ DE GAUNA Mutikoak errekete batekin lo egin behar

    Fermin Ruiz de Gauna Ibañez de Garayo (1923) Elgoibar

    Babes-etxeko leiho batetik ikusi zituen tropak Elgoibarren sartzen. Soldaduek elgoibartarren etxeetan egiten zuten lo. Ferminek errekete batekin egin behar izaten zuen lo derrigortuta.

  • 1342 Gerra nola hasi zen

    Jose Pagalday Garro (1927) Eskoriatza

    Etxearen aldamenean bonba bat erori zen, baina txikia; elizan beste bat. Gerra nola hasi zen. Aita saltzailea zen, eta ikusi zuen Madrilen komentuak erre eta apaizak hiltzen zituztela; zerbait gertatuko zela esaten zuen. Urriko matxinada eta hildakoak. Gerra aurreko egoera. Calvo Soteloren heriotzaren ondoren militarrak altxatu egin ziren.

  • 523 Gerrako lehen egunetako bizipenak

    Sebastian Aranguren Ulazia (1922) Paulo Argibe Uraola (1922) Getaria

    Gerra denborako bizipenak. Gerra hasi zen hasierako egunetan, une txarrak pasa zituzten. CNTkoek gasolinari su eman nahi zioten eta herriko batek geldiarazi zituen. Gero San Roke aldera joan eta kotxe bati su eman zioten gasolina potera tiro eginda.

  • Amale Arzelus Baina gerra etorri zen

    Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia

    Gerra hasi zenean 12 urte zituen. Batzokiko lagunei deitu zien aitak, familiari abisua emateko, Donostiatik joateko. Zarautz, Deba, Lekeitio... Bilbon egon ziren aitarekin; Madrilen egona zen, Jaurlaritzarekin.

  • TXILARDEGI Antiguatarra, erdigunean jaio arren

    Jose Luis Alvarez Enparantza (1929) Donostia

    Aita Kubara joan zen anaiarengana, eta San Martin kalean jaio zen bera, amonaren etxean. Han bizi izan zen. Gerra etorri zenerako, baina, Antiguan zegoen. Orduko oroitzapenak.

  • Lucio Lizartza Gerrako lehenengo eguna

    Lucio Lizartza Esnaola (1932) Berastegi

    Gerra hasi zeneko eguna kontatzen du. Gorriak iritsi, eta denak etxean ezkutatu ziren. Aita etxetik irten zen orduan. Aitaren gerrako oroitzapenak

  • Jesusa Aranguren Gerra hasieran mojetan josten ikasten

    Jesusa Aranguren Olazabal (1910) Azpeitia

    Gerra hasi zen uda hartan, bera jesuitinetan zebilen josten ikasten. Gerra hasierako egunetako giroa nolakoa izan zen eta zer-nolako beldurra pasa zuen kontatzen du.

  • Telesforo Oiarbide Gerra denboran beldurrez

    Telesforo Oiarbide Zabaleta (1923) Hernani

    Gerrako lehen egunak. Onddi mendiko tiroak etxeraino heltzen zitzaizkien. Beldurra pasatu zuten, erreketeek jendea hil egiten zutela esaten zuten eta. Ugaldetxoko zubia bota egin zuten dinamitarekin.

  • Tere Arregi Letamendi Donostiatik Oñatira gerratik ihesi

    Tere Arregi Letamendi (1932) Arrasate

    Gurasoek Donostiako Mirakruz gaineko Arzak taberna kudeatzen zuten, eta ama sukaldaria zen. 1936an, Donostiatik Oñatira joan ziren aitajauna eta amandrearen etxera, gerratik ihesi. 1938an, berriz, Oñatitik Arrasatera bizitzera joan zen familia, Arrasaten errenta merkeagoa zelako. Bost ahizpatik bi Arrasaten jaiotakoak dira.

  • Elbira Berriotxoa Munoa Nazionalak, baserriak eta esne-bezeroak

    Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate

    1936ko irailaren 26an sartu ziren Nazionalak Arrasaten. Kaleko arriskutik alde egiteko, Elbiraren aita ganaduarekin "Arrixan" baserrira igotzen zen goizetan; seme-alabak ere berarekin egoten ziren. Iluntzean, kale-baserrira jaisten ziren, eta amak behiak jezten zituen. Esne-bezeroak beraien etxera joaten ziren esne bila.

  • Elbira Berriotxoa Munoa Nazionalak Krutzetxikin behera

    Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate

    Nazionalak Arrasaten sartu zirenean, Elbira "Arrixan" baserrian zegoen aita eta anai-arreba txikienekin; iluntzean, kalera jaisten ziren. Ama eta ahizpa zaharrenak, berriz, kale-baserria zaintzen geratu ziren. Krutzetxiki mendian behera joaten ikusi zituzten nazionalen tropak. Jendeak beldur handia zuen.

  • Karmen Abarrategi Erana Gerraren etorrerako bizipenak

    Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Nola bizi izan zuten gerraren etorrera. Gerra hasieran gudariak etorri ziren: eurenean egondako gudari batzuen izenak aipatzen ditu Karmenek. Dragoien batailoia eta Malatesta batailoia. Aita soroan lanean zebilela tiroak bota zizkien, baita baserriko atera ere. Ibarretagainekoa baserria bi bandoen erdian zegoez, Garagartzara joan ziren.

  • Edurne Galartza Gerra hasiera Domaikan erdi ezkutuan

    Edurne Galartza (1914) Antzuola

    Irakasle-ikasketak 1935. urtean bukatu zituen Edurnek. Arabako Zuiako Domaika herriko eskolan aritu zen maistra eta gerrak bertan harrapatu zuen. Bertako abadeak gomendatu zion bertan gera zedin, Oñatitik joandako hainbat errekete baitzebiltzan Murgiatik (Zuiako herri nagusia) eta haiek ikusiz gero arriskuan egon zitekeelako. Abadea bizkaitarra zen eta hura ere beldurrez zegoen.

  • Julian Maguregi Gerra hasi zen egunean Markinako jaiak ziren

    Julian Maguregi Amesti (1924) Markina-Xemein

    Gerra hasi zen egunean Markinako jaiak ziren. Egun horretan txirrindulari lasterketa egitekoak ziren. Markinatik Elgoibarrera joan behar zuten txirrindulariek eta Eibarren tiroka ari zirela jakin zuten. Horrela ba, ezin izan zuten Eibartik pasatu.