Gerraren hasiera

  • Aramaion zeudela hasi zen gerra

    Carmen Ibarguen Mondragon (1925) Arrasate

    Erromeriak aipatzen ditu, Santa Ageda egunekoa, Santo Tomasak, Urkiolako eguna... Santa Marina egunez, aitaren jaiotetxera joaten ziren Aramaiora. Hara joandako urte batean, gerra nola atera zen eta basabidean oinez nola bueltatu ziren kontatzen du.

  • Salbador Arana Erreketeak sartu zirenekoa

    Salbador Arana Agirre (1928) Astigarraga

    Tiroak entzun zituztenean, ama beraien bila joan zen tabernara. Hurrengo egunean erreketeak ikusi zituen. Herriren bat hartzen zutenean, Astigarragan desfilea egiten zuten falangistek eta. Alemaniar batek antolatzen zuen.

  • 1225 Soldadutzatik bueltan, gerra hasiera

    Jose Ignacio Agirrezabal Epelde (1914) Azkoitia

    Soldadutzatik etxera baimenarekin bueltatu zenean, bezperan gerra aterata zegoen eta anaiak eman zion horren berri. Herriko jauntxoek udaletxera aurkezteko eskatu zieten soldadutzatik herrira bueltatuta zeudela, eta orduan gertatutako pasadizoa kontatzen du.

  • Migel Ansa Soldaduek etxea miatu

    Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain

    Gerra hasierako kontuak. Frontea Buruntzan egon zeneko azalpenak. Bonbardeo edo tiroak sumatzen zituztenean, etxeko sagardotegian gordetzen ziren. Soldadu batek etxea miatu zuenekoa kontatzen du. Idiekin bi bandoetako soldaduentzako materiala garraiatzen ibili zen Migelen osaba bat.

  • Xabier Garikano Solabarrieta Gerra hasiera gogoan

    Xabier Garikano Solabarrieta (1931) Tolosa

    Gogoan du gerra hasi zeneko eguna. Uztailaren 18an Izaskunera joan ziren gurasoak eta lau anaiak. Etxera bueltakoan, aurreneko tiro hotsak entzun zituzten Lizartza eta Leitza aldetik.

  • Bittori Igartua Igartua Legazpin zegoela, gerra hasi zen; Txomin lagunari gertatutakoa

    Bittori Igartua Igartua (1919) Oñati

    Legazpin neskame zegoela hasi zen gerra. Ahizpa zaharragoa urtebetean egon zen han. Ama hil zen, eta amandrea ere bai. Gerra hasi zenean, bazekiten zerbait. Nafarroatik ihes eginda zeuden batzuk. Ondoko baserriko mutilari gertatu zitzaiona (Makatzaga Etxebarriko Txomin): Bizkaira joan eta preso hartu zuten. Trenean zeramatela, istripua izan eta hil egin zen.

  • Pilar Bastida Irastorza Gerra hasi aurretxoan

    Pilar Bastida Irastorza (1924) Arrasate

    Gerra hasi aurretik, milizianoak iritsi ziren Arrasatera eta eskolatik alde egin behar izan zuten. Etxean lo egiten zuten soldaduek. Etxekoek mojetara bidali zuten Oñatira, badaezpada.

  • Juanita Izagirre Gerra hasi zenean

    Juanita Izagirre Loiarte (1921) Hernani

    Gauetik goizera jakin zuten gerra zetorrela. Aranotik tiroka hasi ziren. Gaua etxetik kanpo pasatu zuten.

  • 1317 Ura eta argia

    Juanita Lizarralde Eskibel (1926) Antzuola

    Etxean bazuten ura. Gizonak ohera joandakoan garbitzen ziren. 14 urte zeuzkanean jarri zuten argia. Aurretik, karburoarekin ibiltzen ziren; ur tantekin egiten zuen argia. Hurrengo egunerako, bonbilla ez zebilen ondo. Errota batetik zetorren argia. Gerra hasi zen egunean, karburoa erostera joan zen kalera. Milizianoak zebiltzan, eta kamioiak.

  • 596 Herriko eskola; maristen ikastetxea gerra garaian

    Isabel Jauregi Mendizabal (1926) Antzuola

    Herriko eskola. Gerra hasi zenean, itxi egin zuten eta gerora soldaduak egon ziren bertan. Eskola kontuak. Maristen eskola. Gerra garaian, komentua erre zuten.

  • 616 Patruilak herrian

    Gregorio Lizarralde Galdos (1907) Alejo Ugarte Moiua (1907) Oñati

    Uztailaren 17ra arte ez zuten gerra girorik nabaritu. Armatutako patruilak jarri zituzten herrian zehar zelatatzen. Karlistek ez zuten batere lagundu.

  • Gregorio Biteri Mendieta Senideak heriotzatik salbatu ziren

    Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio

    Berastegiko Txomin Jakakortajarena abadea hiru urtez eduki zuten etxean. Bi abade egon ziren eurenean, bata faxista eta bestea euskalduna. Erreketeek aita, anaia eta abadea hiltzera eraman zituztenean, nola salbatu ziren azaltzen du Gregoriok.

  • Gurutz Ganzarain Trenbideko gertaera gerra hasieran

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Erreketeak Andoaina Belabietatik barrena eta tren txikian etorri ziren. Tropa trenean zetorrela, trenbideko erraila kendu egin zuten eta gizon batek abisua eman zien trenekoei, makinista laguna baitzuen. Gerora, portaera ona eduki izanaren agiria eman zioten gizon hari.

  • 1322 Milizianoak etxean

    Maria Arregi Idigoras (1922) Oñati

    Gerra hasi zenean, Maria Imitolan zegoen, bere jaiotetxean. Gogoan du miliziano kuadrilla bat Udanatik etorri zela, eta ahal izan zutena eman zietela. Arrautzak plazan saldu, eta diruarekin olioa edo azukrea erosten zuten.

  • Markos Madinabeitia Gerraren hasiera

    Markox Madinabeitia Yarza (1924) Oñati

    Hamabi urte zituen gerra hasi zenean. Ehizarako eskopetak ez beste armarik ez zegoela dio. Ondo gogoratzen ditu orduko trintxerak. Bizkaia aldera bizilagun asko joan zen ihesi. Beste asko, mendian ezkutatu zen.

  • Markos Madinabeitia Hamar oilasko soldaduentzat erre behar

    Markox Madinabeitia Yarza (1924) Oñati

    Mendiz iritsi ziren soldaduak. Jende asko zegoela gogoratzen du. Soldaduentzako otorduak prestatzera behartzen zituzten baserritarrak.

  • Markos Madinabeitia Gerrari buruzko informaziorik ez

    Markox Madinabeitia Yarza (1924) Oñati

    Legazpitik, Elgeta aldera joan ziren soldaduak. Informazio gehiegi ez zitzaien iristen irrati eta telefonorik ez zutelako. Gerrako zaratak entzuten zituzten ordea. Gerra kontuez beraien artean hitz egiten zuten.

  • Hipolito Arregi Gerraren hasiera amoarrainetan zebilela

    Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani

    Hogei urte betetzear zela hasi zen gerra. Gerra zer zen ere ez zekiten. Amoarrainak harrapatzeko sareari txinga esaten zaio. Txanelan joan eta txingak zabaldu zituen hurrengo goizean batzeko. Amoarrainak batzen ari zela, Donostiatik tiroak entzuten ziren, gerra hasi baitzen.

  • Hipolito Arregi Erreketeak Hernanin

    Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani

    Irailean sartu ziren erreketeak Hernanira. Eulako semea hil zuten erreketeek, Loiolako kuarteletik zetorrela. Onddi menditik Hernanirako bidean etxe ondotik pasatzen ziren.

  • Hipolito Arregi Herritarrak gerrazaleei aurre egiten

    Hipolito Arregi Iraola (1916) Hernani

    Herriko eta inguruko jendea zen Onddi mendian zegoena, gerrazaleei aurre egiteko. Berehala errenditu ziren.