Gerraren hasiera

  • Pilar Bastida Irastorza Lantegiak bonbardatzen

    Pilar Bastida Irastorza (1924) Arrasate

    Gerra hasi aurretik, milizianoek lantegiak bonbardatu zituzten. Umeak babeslekura joaten ziren.

  • Juli Gallastegi Ezkurra Gerra hasitakoan, etxetik kanpora

    Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate

    Bere amak hiru gerra ezagutu zituen. Gerra hasitakoan, baserritik bidali zituzten eta ganadu eta guzti Garagartzara joan ziren. Santa Agedara barazkiak eramaten zituzten bidea itxi aurretik.

  • Felix Ajuria Belar Saturraranen, gerra irten zenean

    Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate

    11 urterekin, Gasteizko seminarioara joan zen. 1935-1936ko ikasturtean joan zen Gasteizera, latina ikastera. Oporretan, latineko seminaristak Saturraranera bidali zituzten. Saturraren zeudela, uztailaren 18an, gerra irten zen. Handik egun batzuetara, seminarista bakoitza bere etxera bidali zuten. Felix trenez joan zen Abadiñora.

  • Mertxe Sagarzazu Nazionalen sarrera Hondarribian

    Mertxe Sagarzazu Iriarte (1921) Hondarribia

    Errepublika garaian, batzokia zegoen, baina ez zen inoiz joan. Tropak nola sartu ziren Hondarribira. Bonbak. Izebaren etxera joan ziren lotara. Guadalupeko gotorlekuan fusilatutakoak eraman zituzten kamioietan. Cervera itsasontzia. Elgorriaga lehengusuak.

  • Mertxe Sagarzazu Aita eramango ote zuten beldur ziren

    Mertxe Sagarzazu Iriarte (1921) Hondarribia

    Aitarekin beldurrez egon ziren, karlistentzako botoa biltzen ibilia zelako. Guadalupera eramango zutela uste zuten. Miramarren egoten ziren erreketeak. Jostun hasi zenean, lan asko izaten zuen; lutoa.

  • Maria Zabala Egues Gerra hasi zenean, eskopetak eskatu zizkieten

    Maria Zabala Egues (1914) Elduain

    Gerra etorri zenean, anaia Iruñean zegoen San Ferminetan; handik greba zetorrela esanez bueltatu zen. Kanpotik etorritako mutil gazteak etxera eskopeta eske etorri zitzaizkien. Gerra bukatu zenean, ehizara joaten ziren eta batak bestearen eskopetak ikusi zituzten, gerra garaian kendutakoak. Haietako eskopeta batekin gertatutako salerosketaren anekdota kontatzen du.

  • Mertxe Aizpurua Gerrako kezkak eta oroitzapenak

    Mertxe Aizpurua Zeberio (1925) Usurbil

    Gerra hasi zenean, Lasaon ziren; etxera itzulitakoan, taberna itxita zeukan amak; orduan beldurra pasa zuten senide bat falta zitzaielako eta Añorgan neska bat hil zutela jakin zutelako. Gerrako oroitzapenak gogoan ditu: soldaduak, janaria, hegazkinak... Beldurra eduki zuten, baina gerra ez zen asko nabaritu Usurbilen.

  • Maria Dolores Etxeberria Zalakain "Nafarrak datozela!"

    Maria Dolores Etxeberria Zalakain (1929) Ibarra

    Gerra hasi baino lehen, bi gizon pasa ziren etxe paretik eskopetak eskuan zituztela. "Nafarrak zetozela" esaten zen orduan; azkenean, mendiz iritsi ziren Ibarrara Izaskundik barrena. Nafarrak zetozelako, batzuk poztu eta besteak beldurtu egin ziren.

  • Inaxio Zabala Goikoetxea Gerra zer zen ez zekitenekoa

    Inaxio Zabala Goikoetxea (1921) Altzo

    Gerra hasi zela esan zietenean, gerraz entzun zituztenak Mussolinik eta Hitlerrek egindako kontuak ziren. Gerrari buruz eman zioten azalpena aipatzen du. Garai hartan, Inaxiori ez zitzaion buruan sartzen gizonek gizonak hil zitzaketenik.

  • Miren Vallejo Arriaga Soldaduen lagun nola egin zen

    Miren Vallejo Arriaga (1923) Elgoibar

    Ohitura zaharra zen, norbait hiltzen zenean, bere izenean eliza barruan manta bat jartzea, eta goizeko mezan mantaren gainean kandela bat piztuta jartzea. Hil ondorengo urtebetean, egunero jartzen omen zen kandela. Nazionalak Elgoibarren sartu zirenean, Mirenek zeregin horretan ziharduen senide baten izenean. Beldurrez joan zen hurrengo egunean, baina egunak joan ahala, soldadu guztiak lagun egin ei zituen. Errekete asko izan zituen lagun.

  • Jesus Mari Unanue Gerra hasieran udaletxea erre zuten

    Jesus Mari Unanue Arzelus (1927) Zarautz

    Gerra hasieran udaletxea nola erre zuten gogoratzen da, irailaren 20an. Hegazkin bat hondartzan nola geratu zen gogoratzen da eta bertakoak preso hartu zituztela. Zarauztik jende asko joan zen baina herrian ez zen iskanbila handirik izan.

  • Inazio Madinabeitia Irizar Gerra garaian Bergaran geratu ziren

    Inazio Madinabeitia Irizar (1922) Bergara

    Eskola bukatu ostean gerra hasi zen. Solfeora joaten zen; saxofoiarekin ibiltzen zen bera. Gerrarekin utzi egin behar izan zuen. Etxean egon ziren. Osabaren etxera joaten ziren. Basalgoko Izarralde baserria.

  • Bartolo Sagasti Hormaetxe Soldadutzako eta gerrate hasierako bizipenak

    Bartolo Sagasti Hormaetxe (1914) Fruiz

    18 urterekin soldadu joan zen. Ferrolen egon zen. Gero Cadizko kuartel batera boluntario joanez gero sei hilabete kenduko zizkietela eta hara joan zen. Hamahiru hilabete etxera etorri barik. Uztail hasieran lizentziatu eta berehala gerra hasi zen. Gerra hasierako bizipenak.

  • Francisco Igartua Gabiriara meriendatzera gerra denboran

    Francisco Igartua Urkiola (1921) Zumarraga

    Bi taberna, eliza, frontoia... ziren orduan Eitzagan. Gutxigatik ez zuen kintak harrapatu gerrara joateko. Bera baino zaharragoak soldadu zeuden. Ormaiztegiko zubia botata zegoen. Bizikletan joaten ziren Gabiriara eta han askari goxoak egiten zituzten.

  • Felix Olasagasti Gerra atera zen egunean, Donostian esnea saltzen

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Gerra aterako zen beldurra egon arren, ez zuten espero. Gerra atera zenean, bera Donostiara joan zen esnea saltzera. Han zegoela, tiroak hasi ziren eta Hotel Vizcaínon babestu zen. Etxera oinez itzultzea lortu zuen.

  • Teodoro Aranburu Gerra hasi zen eguneko oroitzapenak

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Gerra hasi zen eguna gogoan du. Herriko defentsa eratu zen orduan, eta errepublikaren alde azaldu ziren herritar batzuk.

  • Angeles, Joseba eta Rosario Soldaduak Ordizian

    Angeles Lasa Garmendia (1923) Ordizia

    Gerra hasi zeneko oroitzapenak. Garai hartan, Angeles neskame zegoen izebaren 'La Amistad' tabernen (eliza ondoan). Lagun baten etxean zegoen soldaduak, kamioietan, herrian sartu zirenean. Taberna aurrean metralladoreak jarri zituztenean, taberna itxi eta Oiangu baserrira joan ziren. Oiangun zeudela, nafarrak sartu ziren Lazkao aldetik. Itsasondoko baserri batetik kanoikadak botatzen zituzten Oiangu aldera. Gauzka horrela, Angeles eta ahizpa zaharrena Oiangu Txikira joan ziren aitona eta osabarekin.

  • Pilar Goiburu Beloki Mutila izan banintz, gerrara

    Pilar Garaiburu Beloki (1914) Amasa-Villabona

    Gerra hasi zenean 21 urte zituen. Asteasun zegoen amarekin. Hiru egun baino ez zituzten egin kanpoan. Bizilagun bati gertatutakoa kontatzen du. Hura bezala, beste asko izan ziren erailak.

  • Pilar Goiburu Beloki "¡Chicas milicianas con pantalones!"

    Pilar Garaiburu Beloki (1914) Amasa-Villabona

    Emakumezko milizianoek galtzak erabiltzen zituztelako harritu ziren. Nafarroa aldetik etorri ziren.

  • Joxe Mari Yurramendi Gerra hasiera Urnietan

    Joxe Mari Yurramendi Larburu (1922) Urnieta

    Gogoan du Urnietara gerra heldu zen eguna; jaiegun batez herri aldetik soldadu talde bat sartu zen. Etxera etorri, sabaiko belarra ukuilura ekarri eta haren gainean egin zuten lo: ofizialek logeletan; eta baserrikoek, ahal zen bezala, lurrean. Zortzi egun pasatu zituzten. Arrantxoa nola prestatzen zuten. Hildakoak eta bonbak.