Gerraren hasiera
-
Itziar aldetik sartu zen gerra
Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku
Hamar egunez Debako mutil bat izan zuten ganbaran ezkutatuta. Soldaduak pasatuta, Debara itzuli zen. Itziarretik tiro ugari entzun zituzten eta hurrengo egunean gerra sartu zen Mutrikun.
-
Frenteko zuloak eta lubakiak
Eusebio Salegi Osa (1928) Mutriku
Egun batetik bestera sartu zen gerra eta jende askok ihes egin zuen. Gerra hasi baino egun batzuk lehenago, pagadian soldadu batzuk egon ziren eta gerra hasi zenean alde egin zuten. Ondoren, beste batzuk etorri ziren eta zuloak eta lubakiak egin zituzten. Bertan jaten zuten soldaduek. Santa Kutz aldera mugitu zen gero frontea. Tiroak nondik nora joaten ziren.
-
Aita karlista, gerra hasieran Donostiara
Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku
Lehengusu bat zirkulu karlistako kidea zen eta haren bidez Manuelen aita ere sartu zen. Gerra hasita zegoela, hauteskundeak egin ziren eta 33 karlista Mutrikuko kartzelan egon ziren preso. 1936ko irailean nazionalak herrian sartu zirenean, herriko karlistak Donostiara eraman zituzten, tartean Manuelen aita.
-
Tropak Mutrikun sartu zirenean
Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku
Gerran, Mutrikun tropak nondik eta nola sartu ziren. Nahiz eta ezkutatuta egon, istiluak ikusi zituzten.
-
Nazionalak sartzean, itsasotik ihes egiten
Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku
Gerra hasi zenean, Mutrikuar askok moilatik ihes egin zuten itsasontzietan. Normalean gauetan ateratzen ziren. Kofradiako kontuak. Soldadu eta milizianoak ere ibiltzen ziren moilan batzuetan. Nazionalak Mutrikura sartu zirenean jende askok alde egin zuen.
-
Gerra zelan hasi zen eta Martxoaren 31ko bonbardaketa
Rosario Mendibe Atxurra (1928) Durango
-
Gerrako lehen egunak
Elias Euba Irakulis (1920) Amorebieta-Etxano
Gerrak irten zuenean, Zornotzan jaiak ziren. Lehenengo aldiz neska batekin dantza egin zuen. Hala zeudela, milizianoak fusilekin iritsi ziren kamioeitan eta dantzaldia bukatu behar izan zuten. Bonbardaketak gertatu zirenean, Lezamara joan zen ganaduak hartuta. Handik Argentalesera joan zen eta nazionalak sartu zirenez, etxera bueltatu zen. Zornotza guztia erreta topatu zuen.
-
Gerraren etorrerako bizipenak
Mariano Elustondo Aizpiri (1912) Elgoibar
Maiatzean hauteskundeak egin, eta uztailean gerra hasi zen. Nola bizi izan zuten gerraren etorrera. Irailean sartu ziren Elgoibarrera eta berari ere gerrarako deitu zioten. Gerrako bizipenak. Milizianoei jatekoa eman zietela gogoratzen du.
-
Soldadu frankistak herrira sartu zireneko bizipenak
Miren Vallejo Arriaga (1923) Elgoibar
Gerraren hasiera nola bizi izan zuten kontatzen du Mirenek. Soldaduak sartzen ikusi zituzten. Aitak balkoira irten eta "Gora Euskadi askatuta!" oihukatu zuen; barrutik atera zitzaion, abertzale sutsua zen eta. Parean karlistak bizi ziren. ANVkoa zen aita.
-
Gerra Zibileko bizipenak
Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar
Gerra zibila hasi zenean aita Batzokiko lehendakaria zen eta horregatik zalantzan egon zen ihes egin ala ez. Orduko bizipenak. Soldaduak etxean hartu behar izaten zituzten. Hasieran bi errekete etorri zitzaizkien etxera eta herria "kristautzera" zetozela esan zieten. Bere ama asko haserretu zen, oso kristaua zen eta. Beste behin soldaduek esan zieten bi espia harrapatu zituztela. Berehala hil zituzten.
-
Aitak egunkarietan idazten zuen; gerra sasoian ihesi
Iñaki Gorostiza Etxaniz (1932) Elgoibar
Etxean ez zuen ezagutu euskarazko aldizkaririk, gerraostean debekatuta zeuden eta. Aitak hiru egunkaritan idazten zuen, herriko kontuen berri emateko. Gerra sasoian ihes egiteko abisatu zioten eta Deustura alde egin zuen. Ama zortzi seme-alabarekin bakarrik geratu zen. Ordurako anaia nagusiena "pintxe" moduan lanean hasita zegoen.
-
Gerran, itsasontziak armamentua eta pertsonak garraiatzeko
Jesus Arrizabalaga () Mutriku
Gerra hasi zenean, arrantzara atera ziren. Bueltan, itsasontzia konfiskatu zieten armamentua Bilbora garraiatzeko.
-
Gerran preso; Langile batailoiak
Patxi Lizardi San Sebastian (1914) Mutriku
Gerra hasi zenean mendira ihes egin zuen. Harrapatu egin zuten Bilboko Arriaga antzokian, Gasteizen eta Logroño zezen-plazan egon zen preso. Handik langile batailoietara bidali zuten Teruelera, Castellonera, Murtziara... Bilbo erori eta gutxira hasi zen langile batailoian eta bi urte inguruz ibili zen bertan.
-
Mutrikun nazionalak sartu zirenean
Jose Luis Arakistain Jainaga (1928) Benigno Arrizabalaga Azpiazu (1934) Mutriku
Mutrikun nazionalak sartu ziren eguna nola izan zen. Bonbardaketak. Hegazkinak.
-
Soldadu nazionalak baserrian lotan
Jose Luis Arakistain Jainaga (1928) Mutriku
Jose Luis-en baserrian ehun eta piku soldadu nazionalek lo egiten zuten.
-
Gerra garaiko kontuak Mutrikun
Enkarna Furundarena Goenaga (1919) Mutriku
Bittor Berasaluzeri buruz. Erreketeak.
-
Errepublikanoak, Osinalde gaineko etxean
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Nazionalak Mutrikura sartu aurretik, mutil-taldeak sortzen hasi ziren borrokara joateko. Karlistak preso mantentzeko kartzela zabaldu zen Erdiko Kalean. Errepublikanoen egoitza Osinalde gaineko etxean egon zen.
-
Erreketeak Irunen sartzea
Ramon Irastorza Artola (1927) Irun
Frankistak Irunen sartu ziren gerra hasi eta egun gutxira. Katean banatu egin ziren, batzuk Oiartzun aldera, beste batzuk Irunera eta besteak Donostiara. Indarrez eta armatuta sartu ziren.
-
Gerra hasieran oihalgintzako lantegi guztiak martxan
Markos Kortabarria Lete (1917) Bergara
Gerra sasoian ahal ziren oihal-lantegi guztiak martxan ipini zituzten, armadarako oihalak behar zituzten eta. Hasieran gudarientzako oihalak egin zituzten eta gero nazionalentzat.
-
Gerrateko bizipen gogorrak; aita ihesi
Flora Gauba Lete (1922) Bergara
Gerra hasi zenean, ama lau seme-alabak hartuta bere jaiotetxera abiatu zen eta milizianoekin topo egin zuten bidean. Ordurako aita ihes eginda zegoen. Itzuli zenean, etxean kartzelan bezala egon zen denbora batez eta lanik ere ezin zuen egin. Sasoi gogorrak bizi izan zituzten. Militarrek ahizpa zaharragoa dantzaldietara joatea nahi izaten zuten, baina amak gogor egin zien.


