Gerraren hasiera
-
Gerra sartu zenekoa eta batailoiak
Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara
Gerra nondik sartu zen azaltzen du. Gerra sartu zenean, ardiak segituan ekarri zituzten menditik; baina hori oso arriskutsua zen. Bergaran egondako batailoiei buruz hitz egiten du.
-
Santa Marina egunez hasi zen gerra
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Gerraren hasiera kontatzen du. Santa marina eguna zen, festan zeuden. Berria jakin zutenean etxera etorri ziren arin. Aita, errepublikanoen buruzagia, berehala hasi zen mugitzen. San Antonion "kontrol" berezia jarri zuten.
-
Antzuolako sakristaua hil zuten Bergaran
Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara
Gerrako oroitzapenak. Tropak sartu zirenean, kasinoa sakeatu zuten, eta gauzak plazan erre zituzten. Milizianoek Antzuolako sakristaua kartzelatik atera eta hil egin zuten; asturiarrak izan ote ziren. Labaderoan bota zuten gorpua, eta mutikoak ikustera joan ziren.
-
Gerraren hasiera; miliziano jantzitako emakume taldea
Maria Luisa Arabiourrutia Gorroño (1927) Bergara
Gerraren hasiera oso ondo gogoratzen du. Santa Marina jaiak ospatzen ziren. Emakume talde bat ikusi zuten miliziano jantzita "Viva Rusia" oihukatzen.
-
Zumaian eskolan gerra hasi zenean
Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku
Gerra hasi zenean, Benedikta Zumaian zegoen ikasten. Mojei abitua kendu zieten. Eskola non zegoen. Madriletik ikasle batzuk eraman zituzten eskolara. Ikaskideei buruz hitz egiten du.
-
Emakumeak eta haurrak kamioietan eramaten zituzten gerra hasi zenean
Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku
Eskolatik prozesioak egiten zituzten. Uniforme marroia erabiltzen zuten. Gerra eskolan pasatu zuen, ez Mutrikun. Emakumeak kamioietan nola eramaten zituzten ikusten zuten.
-
Gerra hasierako oroitzapenak
Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz
Gerra zibila hasi zeneko oroitzapenak kontatzen dituzte Juanitak eta Pilarrek. Lehenengo milizianoak etorri ziren eta gero nazionalistak. Kanoiak jarri zizkieten baserri inguruan. Gerra sasoiko kanta abesten du Juanitak: "Los rojos corren como conejos caminito a Santander".
-
Gerra zibilaren hasiera
Gloria Ansuategi Aldekoa (1918) Berriz
Gerra hasi bezperan, neskame zegoen etxeko nagusiaren sendiak Gernikara ihes egin zuenean, etxera itzuli zen Gloria. Gipuzkoatik zetozen iheslariz bete zen Berriz lehen egunetan. Nazionalak sartu ostean jarri omen zuten babeslekua mojetan, ez aurretik. Markesen etxean kuartela egon zen, bere ustez, alemanena.
-
Soldadu zauritu eta hildakoak gurdietan eramate zituzten
Gloria Ansuategi Aldekoa (1918) Berriz
Berrizera tropak nondik sartu ziren eta etxe ondotik pasatu ziren. Soldadu euskaldun batzuk izan zituzten etxean. Zaurituak komentura nola eramaten zituzten gogoratzen da. Peña Lemona.
-
Gerraren hasieran soldaduak herrian
Iñaki Gorritxategi Alberdi (1931) Berriz
Hegazkina jausi zenean, ikusi egin zuen berak ere. Gogoan du nazionalek lurralderen bat hartzen zutenean, kanpaiak jotzen zituztela. Gerra hasi zenean, berehala herritar batzuk soldaduz janzten hasi zirela dio. Hasierako kontuak aipatzen ditu. Amabirjina bat margotu egin zuten.
-
Martin Txitxarro ontzian, karlistak Mutrikutik Donostiara eramaten
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Erdiko kaleko kartzela. Hasieran karlistak bakarrik zeuden preso eta nazionalak sartu aurretik, Martin Txitxarro ontzian Mutrikutik Donostiara bidali zituzten. Bi apaiz hil zituzten, Jose Maria Lazkibar eta Eulogio Ulazia.
-
Markesak herriari eman zion laguntza
Mari Tere Alberdi Olabegoia (1944) Antonio Barajuen Oregi (1942) Berriz
Gerra zibila hasi zenean markesak Berrizen zeuden. Senarra Madrilerantzat abiatu zen zer gertatzen ote zen ikustera eta bidean hil egin zuten. Emazteak, kontra egin beharrean, jendeari laguntzea erabaki zuen. Mari Tereren osaba bati ere kartzelatik irteten lagundu zion. Herrian hainbat familiari laguntza ekonomikoa ere eman zien.
-
Felipe `Txarri´ren emaztea eta markesa gordeta
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Felipe `Txarri´ edo `Berdugoa´ esaten ziotenaren alabekin ibili zen eskolan bera. Gerra garaian, Feliperen emaztea eta markesa gordeta egon zirela dio.
-
Gerra hasi zeneko gorabeherak
Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura
Eskolan zebilen azken urteetan, gerra hasi zen. Anaia gerrara eraman zuten soldadu. Beraien baserritik norabait joan behar zuten bakoitzean, soldaduek galdetu egiten zieten ea nora zihoazen. Orduko bizipenak kontatzen ditu.
-
CNT-koak indarrez komentura sartu nahian
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
CNT-koek Mutrikuko komentura sartu nahi izan zuten, lo egiteko. Mojak kanpaiak jotzen hasi ziren eta Joakin Txiki laguntzera joan zen, tornutik sartuta.
-
Nazionalen tropak herrira sartzen
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Nazionalak oso prestatuak zeuden eta tropetan sartzen ziren, ilaretan, banderekin, musikarekin... Astebetez musika egon zen herrian eta garaileen papera hartu zuten. Haietako batek Itziarri dantza eskatu zioneko istorioa.
-
Zabiel etxean, nazionalen intendentzia
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Mutrikura nazionalak sartu zirenean, astebetez egon ziren herrian. Zabiel etxean nazionalen intendentzia zegoen.
-
Ekonomatoan barra librea gerra hastean
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923) Mutriku
Gerra hasi zenean, gizonezko asko borrokara joan ziren. Gerora, herriak ere bidaltzen zituen eta orduan derrigorrez joan behar zuten. Esaten zen, marokotik soldaduak helduko zirela eta jendea hiltzen zutela. Ekonomatoan barra librea. Ametzanekuaren ondoan zer erosten zuten. Soldaduak dendetatik eta ekonomatotik botatzen zituzten herritarrak, haiek janaria hartzeko.
-
Tropa ezberdinak Mutrikun
Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924) Mutriku
Nazionalak Mutrikun sartu aurretik, komentuko mojek kanpaiak jo zituzten, errepublikanoek bertan sartu nahi zutelako. Arratsaldean, nazionalak sartu ziren Irisarretik behera. Tropa ezberdinak egon ziren Mutrikun. Astigarraganeko etxean, soldadu nafarrak egon ziren. Erro-ri buruz hitz egiten du.
-
Herria uztera behartuak
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Gerra garaian, hainbat ama eta seme-alaba frontea bukatzen zen lekura arte eramaten zituzten. Haietako batzuk gogoratzen ditu Itziarrek.


