Gerraren hasiera

  • Pilar Galarraga Gerraren hasieraren oroitzapenak

    Pilar Galarraga Urkizu (1931) Errezil

    6-7 urterekin tropak zetozela eta arto artean gorde zen amarekin. Gerra garaiko oroitzapenak.

  • Neskame, gerra hasi zenean

    Elena Garmendia Pikabea (1922) Lezo

    Gerrako kontuak. Erreketeak sartu zireneko oroitzapenak. Elena neskame zegoen Donostian garai hartan. Neskame egon zen etxeko kontuak. Esne bila joan, eta tiroak entzun.

  • Erreketeak Jaizkibel mendian behera

    Martxeli Etxeberria Urcelaieta (1928) Lezo

    8 urte zituen gerra hasi zenean. Ondo goratzen du gerra hasiera. Nahiz eta txikizio handirik ez zen izan, jende askok alde egin zuen Lezotik.

  • 341 Milizianoak egon ziren eurenean

    Juan Untzetabarrenetxea Askasibar (1929) Elgeta

    7 urte zituen gerra hasi zenean. Milizianoek baserriak hartzen zituzten kuartel moduan. Beraien etxean, bi anaia, gurasoak eta aitona-amonak bakarrik bizi zirenez, kuartela jarri zuten.

  • 1155 Elgetatik Uberara eskolara; gerra hasiera

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    Elgetako baserrian bizi zela, Uberara joaten zen eskolara. Gerra Uberako eskolan zebilela deklaratu zen. Mutil gazteak batzuk boluntario joan omen ziren gerrara eta beste batzuk morroi.

  • 800 Gerra hasiera

    Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun

    Frantxiska ongi gogoratzen da gerra hasi zen egunaz. Hamasei urte zituen garai hartan. Altzibarko bileran zeuden eta etxera bidali zituzten.

  • 1321 Donostian zeudela hasi zen gerra

    Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze

    Oporretan Donostiara joan, uztailaren 16an, eta orduantxe hasi zen gerra. Ama maindireak sartzen ari zen maleta batean, eta senarrak esaten zion ez hartzeko, segituan bueltatuko zirela. Tiroak entzutean, Atotxako jaiak zirela pentsatu zuten. Ez zieten denda irekitzen utzi. Anaiak bazekien zerbait. Beldurtuta zeuden denak, baina beraiek irten egin ziren kalera. Leihoetatik tiroka. Polloera joan ziren. Tolosako bonbardaketako lehenengo hildakoak, ama-alabak, eraman zituzten Polloera. Ihes egiten zuten beti.

  • Milagros Magunazelaia Bonbardaketa herriko jaietan

    Milagros Magunazelaia Amenabar (1927) Otxandio

    Milagrosek ez du gerra aurreko oroimenik. Gerra Zibileko lehenengo bonbardaketa Otxandioko jaietako laugarren egunean izan zen. Aurreko egunean, bera lagunekin udaletxeko balkoian zegoela, Txapel Gorri bat “Viva España”ka ibili zen herriko plazan. Aita “Bizkaittarra” zen, eta Santoñako kartzelan eduki zuten preso.

  • Bitoria Aboitiz Gerra Zibila hasi zenean

    Bitoria Aboitiz Atxabal (1931) Lekeitio

    Gerra hasi zenean bost urte zituen Bitoriak; hala ere, ondo gogoan ditu orduan bizitakoak. Baporean sartu ziren alde egiteko asmoarekin, baina azkenean etxera bueltatu ziren. Erasoak hasten zirenean, zubiko kobazuloan ezkutatzen ziren. Jende asko batzen zen bertan. Moilan mairuak ikusi zituela gu gogoan. Beheko botika ondoan zegoen bodegoi baten antzerakoa zen Mataklan. Eta askotan umeak bertan batzen ziren gurasoak beste zeregin batzuetan zebiltzan bitartean.

  • Alejandro Lizarriturri Barrutia Gerra zibila Eibarren: armak nondik lortu zituzten

    Alejandro Lizarriturri Barrutia (1914) Eibar

    1936ko Gerra zibila. Fabriketatik, probaderotik armak hartu zituzten. Txantoianean armak rekisatuta zeuden. Eibarko alkate, Alejandro Telleria. Nahaste handia egon zen; frontea Donostiatik gerturatzen. Errefuxiatuak.

  • Igerilekuan harrapatu zituen lehen bonbardaketak

    Javier Etxeberria Eguren (1927) Eibar

    Igerilekuan zeuden lehen bonbardaketa gertatu zen momentuan. Zorionez ez zen bertara bonbarik erori.

  • Markos Madinabeitia Ihesi joandakoak tiroz bota

    Markox Madinabeitia Yarza (1924) Oñati

    Fusilamenturik ez zen egon Legazpin baina Udana gainean ihes egindako legazpiar batzuk tirokatu zituztela kontatzen du. Kamino izkinan botata lagatzen omen zituzten gorpuak.

  • Bittor Garaigordobil Otxandioko bonbardaketatik ihesi

    Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño

    Gerra hasi zenean Bittor Otxandion zegoen, ez seminarioan. Otxandioko bonbardaketako lekukoa da, Andikonako plazan bonbak bota zituztenekoa. Oletako basoetatik lortu zuen etxera onik bueltatzea.

  • 1621 Lekeitioko aduana

    Begoña Ansotegi Txakartegi (1928) Lekeitio

    Astilleroan aduana egon zen. Gogoan du hura eta beste eraikin batzuk sutan zeudela sartu zirela tropa frankistak herrira. Bandera errepublikanoa egoten zen aurretik. Gero Itsasalden egon zen aduana.

  • Felixa Eizagirre Gerrak tristura ekarri zuen

    Felisa Eizagirre Ibarguren (1914) Zarautz

    Gerra hasi zenean, Zarautzen zegoen umezain. Soldaduak kamioietan pasatzen ikusi zituen. Jende askok alde egin zuen, Bilbora, Nafarroara... Tristura sartu zen. Kartzelaratzeak, emakumeei ile-mozketak...

  • Etxeberria Aldazabal anaiak Karlistak lasai gerra hasitakoan

    Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz

    Karlistek ez zuten alde egin herritik. Urtiaga alkate egon zen garaian, ez zieten ezer egin. Alkateak jende asko batu zuen komitean.

  • Placida Azpitarte Gerra hasi zenean, Bilbon neskame

    Placida Azpitarte Egia (1915) Berriz

    Gerra hasi zenean, albistea jaso zuten neba etxera etortzekoa zela, baina ezin izan zuen etorri. Bilbon neskame zegoen eta etxera joan zen.

  • Juliana Mendizabal Francoren tropen etorrera

    Juliana Mendizabal Guenetxea (1923) Berriz

    Gerra hasi zenean, umea zen artean, baina ondo gogoan omen du. Aitak ihes egin zuen. Francoren soldaduak mendi gainean egon ziren. Nafarrak ziren, euskaldunak. Mairuak etorriko zirela eta neska gazteei beldurra sartzen zieten. Egun baten behera etorri eta jatekoa eta edatekoa eman zieten, baina Julianaren ama ez zen fidatzen. Julianaren anaia gazteagoa soldaduengana joanda egon zen trintxeretan eta beraiek ez zekiten umea non zegoen.

  • Juliana Mendizabal Herriko eskolara joaten zen

    Juliana Mendizabal Guenetxea (1923) Berriz

    Ume gehienak komentuko eskolara joaten ziren, baina bera herriko eskolara joaten zen, aita errepublikanoa zelako. Maistrak jo egiten zituen, baina ezin izaten zen etxean ezer esan. Gerra hasi zenean, eskolak itxi egin zituzten.

  • Ignazia Llodio Bengoa Gerra hasiera

    Inazia Llodio Bengoa (1917) Arrasate

    Gerra hasi zenean, neskame zegoen Arrasateko familia baten etxean. Donostia eta Trintxerpe aldetik emakume armatuak, milizianoak, Arrasatera joan zirela gogoratzen du. Arrasaten militarrak zauden, eta Santa Ageda aldean, berriz, "gorriak"; hori dela eta, ezin zuen baserrira joan.