Ekonomia gerraostean

  • Isidro Igoaran Kalean gosea eta baserrira eskean

    Isidro Igoaran Elustondo (1934) Urnieta

    Artoarekin egindako ogia jaten zuten gerra ostean. Kaleko jendeak gorriak ikusi zituen janariarekin. Baserrian hobeto moldatu ziren baserriko jeneroarekin. Jende asko eskean etortzen zen baserrietara.

  • Juan Miguel Elosegi Aldasoro Gerraosteko errazionamendua

    Jose Miguel Elosegi Aldasoro (1933) Tolosa

    Gerraostean errazionamendua nolakoa izaten zen kontatzen du Jose Miguelek. Dirua izan arren, zer erosi ez zegoela kontatzen du. Mugetan zaintza zegoenez, mendiz ibiltzen ziren herriz herri jatekoa lortzeko.

  • 371 Elgoibarrera eta Altzolara esnea saltzera

    Agustin Gurrutxaga Garate (1917) Elgoibar

    Aiastia (San Migel) auzoa. Mugarria non dagoen. Elgoibarrera tratura edo esnea-saltzera astoan. Altzolako bainuetxera esnea saltzera. Estraperloa.

  • Jabier Esnaola Portuko janaria etxera eramaten zuten langileek

    Jabier Esnaola Akarreta (1939) Pasaia

    Portura denetatik ekartzen zuten: azukrea, tipulak, platanoak, arroza... Langileek ere etxera eramaten zuten ahal zutenean, zulotxoak eginez, zakuak puskatuz...

  • Jabier Esnaola Kontrabandoa: portutik herrira

    Jabier Esnaola Akarreta (1939) Pasaia

    Piezak, irratiak... ere ibiltzen ziren portuan. Kontrabandoa ere egiten zen. Garaian garaikoa zekarten portura. Erlojuak ere ekartzen zituzten, eta kontrabandoan saltzen zituzten herrian.

  • Maria Jesus Huizi Goserik ez du oroitzen

    Maria Jesus Huizi Narbarte (1939) Pasaia

    Ez du gogoan jendea gosea pasatzen ikusi izana.

  • Jon Lopategi Fraidetzarako ikasketak Tolosan

    Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika

    Sei urtez egon zen herriko eskolan, eta ondoren Tolosara joan zen fraide ikasketak egitera. Hamar urtez egon zen han. Oporrik ez zuten bertan. Urte gogorrak ziren haiek, eta lehenengo hiru urteetan gosea pasa zuen.

  • Balentina Elortegi Errazionamendua

    Balentina Elortegi Batiz (1924) Meñaka

    Errazionamenduan arroza, indaba eta garbantzua banatzen zen. Ogia izaten zutela dio.

  • 292 Antzuolako industria gerra aurreko urteetan

    Juan Cruz Agirrezabal Zabaleta (1919) Tomasa Bereziartua (1923) Antzuola

    Antzuolako industria: lau larru-ontze fabrika; bi zerratoki. Larru-ontze lantegietan, gizon eta emakumeak aritzen ziren lanean. Olaran, Telleria, Arbulu eta Bareño. Gerra garaian gorakada handia izan zuten; baina gerraostean, lanaren beherakada etorri zen, eta batzuek behea jo zuten.

  • Luzia Biain Gari-jotzeko makinak

    Luziana Biain Biain (1921) Oñati

    Leakuaren ondoren makina etorri zen, eta hura ere hiruna zen. Txandaka erabiltzen zuten. Gari-jotzeko makina ere bazuten. Gero, makina handia etorri zen; baserriz baserri ibiltzen zen. Egun bakarrean birena egiten zuen. Dirutan ordaintzen zioten. Garia entregatzen zuten udaletxean, etxean falta arren. Maizterrak ziren.

  • Luzia Biain Estraperloa

    Luziana Biain Biain (1921) Oñati

    Kupoan zer eramaten zuten ez du gogoratzen, gariaz aparte. Garia non ehotzen zuten: Santakrutzenen eta Tokillon. Estraperloan Araotzera joaten ziren, garia ehotzera, astoarekin. Errotak itxita egon ziren, baina Guardia Zibilak ezikusia egiten zuen zerbait emanez gero.

  • Eusebio Lazkano Garia entregatu beharra; Zerrajeran lanean

    Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati

    Soroan zer zuten. Gerra ostean, garia entregatu beharra. Araban erosten zuten gero, gauez, etxerako nahikoa ez zutelako. Zerrajeran ibili zen lanean. 1941ean hasi zen. Bertako enkargatua zen aita; haren ordez sartu zen. Ur kanalak. Tunelak kanpotarrek egin zituzten; istripua.

  • Eusebio Lazkano Gerra ostean janaria urri

    Eusebio Lazkano Lizarralde (1917) Oñati

    Baserrian zaila da bizimodua, lehen eta orain. Tremesa. Gerra ostean, janarekin estu. Babarruna egunero, urdaiarekin. Txorizoa, egun berezietan bakarrik. "Gaztaina erriak eta sagar irakiña, afai jakiña". Gosaltzeko, esne-taloak ala tremesa. Ogirik ez.

  • Bixenta Aiastui Errazionamendu garaia

    Bixenta Aiastui Aiastui (1933) Oñati

    Neskametzako lanak: etxea garbitu, umezain, sukaldari... Goizean ogitxo bat ematen zieten, egunerako. Jatorduak. Errazionamendua txandaka jasotzen zuten inguruko baserriek. Ogi beltza. Garia entregatu behar izaten zuten. Tremesa. Gaztaina gordinak jaten ibiltzen ziren.

  • Bixenta Aiastui Garia ehotzera Antzuolara

    Bixenta Aiastui Aiastui (1933) Oñati

    Estraperloarekin ez da akordatzen. Erlena zaldiarekin joaten ei zen Arabara. Beraiek gariarekin joaten ziren garia ehotzera, Antzuolara. Zerrategia zeukan. Kruz Azkarate.

  • 1357 Garraioan eta estraperloan

    Karmen Odriozola Igartua (1930) Sabina Odriozola Igartua (1934) Oñati

    Trenbide konponketa lanetarako materialak garraiatzen zituzten astoekin. Gerraostean idiekin ibili zen aita ikatz garraioan, Arrikurtz baserriko Damasorekin bazkide. Arabatik estraperloan ere asko jardun ziren. Aitak ekartzen zituenak amak kalean saldu edo trukatzen zituen.

  • 1357 Estraperloa eta kupoa

    Karmen Odriozola Igartua (1930) Sabina Odriozola Igartua (1934) Oñati

    Gauez egiten zuten estraperloa. Estraperlistek elkarri laguntzen zioten. Ama Guardia Zibilekin ondo konpontzen zen, etxean merienda batzuk eman eta gero. "Abastos"en inspekzioak, gauzak nola gordetzen zituzten eta kupoaren gorabeherak azaltzen ditu Karmenek.

  • 1357 Garia eho eta labesua, gauez

    Karmen Odriozola Igartua (1930) Sabina Odriozola Igartua (1934) Oñati

    Errotak itxita egon zirenean, eskuzko makina batekin ehotzen zuten garia. Zuazolako errotan gauez garia ehotzen hasi ziren, eta bertara joaten ziren Aixkirritik. Labesua gauez egiten zuten. Gaztainak ere entregatu egin behar izaten zituzten.

  • 1357 Gaztainak bai, baina oliorik ez

    Karmen Odriozola Igartua (1930) Sabina Odriozola Igartua (1934) Oñati

    Gaztainak zeudenean, gaztainak eta salda izaten zen eguneroko afaria. Ardien ilea ere entregatzen zuten. Ogi falta ezagutu zuten, baina goserik ez. Errazionamendua jasotzera kalera joaten ziren. Dirua bazuten, baina erostekorik ez zegoen. Txerrien koipea edota ardien seboa erabiltzen zuten frijitzeko.

  • 1357 Errazionamendua

    Karmen Odriozola Igartua (1930) Sabina Odriozola Igartua (1934) Oñati

    Errazionamendu-liburuxkak esaten zuena hartzeko eskubidea zuten, baina ordaindu egiten zuten hartutakoa.