Gerratik itzulera
-
Aitaren tailerra
Juanita Getaria San Pedro (1927) Errenteria
Ondartxo auzoko lauzpabost solairuko etxe batean jaio zen. Aitak tailer txiki bat zuen bertan, "Fábrica de lejías Euskalduna", eta ikatza eta lixiba saltzen zituen. Gerra ostean preso eraman zuten, ordea, eta familiak urte gogorrak igaro zituen.
-
Bueltan, interina eta arraina saltzen
Mari Kruz Alkain Jauregi (1926) Hondarribia
Frantzia aldetik bueltan, dendarik ez zuten, eta etxerik ere ez, alokairuan zutelako lehen. Zazpi urte egin zituzten bueltatu gabe. Altzaririk ere ez zuten. Interina hasi zen lanean, ama-eta bueltatu zirenean. Etxeko arraina saltzen ere ibilia da, otarrearekin; Irunera joaten ziren, tranbian.
-
Arrazionamendu garaia; ogi-eskasia
Juan Jose Markaide Etxabe (1935) Pako Olazabal Iruretagoiena (1936) Zarautz
Arrazionamendua. Egunero babarrunak jaten zituzten, baina ezer gabe, oliorik ere ez zegoelako. Ogi zuririk ez zen egoten eta garai batean arto lokotsekin egiten zuten ogia. Orduko janariaren inguruko kontuak.
-
Jendeari maletak eramaten egindako lana
Jose Mutiozabal Begiristain (1930) Zarautz
Jendea trenez etortzen zen lehenago maletekin. Mutikoa zenean treneko atean egoten ziren maletak eramaten laguntzeko zain. Soldaduei ere laguntzen zieten patata-zakuak eramaten. Ez zuen goserik pasatu.
-
Gosea eta errazionamendua
Jose Agustin Etxabe Olaskoaga (1924) Zarautz
Garai gogorrak izan ziren. Harategian errazionamendua jarri zutenean, jendea goizeko 4tako zain egoten zen. Arraina nahikoa izan arren oliorik ez zuten izaten.
-
Tabakoa errazionamenduan
Jose Agustin Etxabe Olaskoaga (1924) Zarautz
Etxean inork ez zuen erretzen, baina purua erretzen zuten egun berezietan, eta gero mareatuta. Errazionamenduan tabakoa hartzen zuten eta gero saldu.
-
Razionamendua; goserik ez zuten izan
Agate Loiola Antzuola (1925) Ignacia Loiola Antzuola (1927) Rosario Loiola Antzuola (1922) Zarautz
Goserik ez zuten pasatu. Neurtuta jaten zuten baina oliorik, babarrunik edo ogirik ez zitzaien falta izan. Razionamenduko ogia beste batzuei ematen zieten.
-
Ogi-beltza nolakoa zen
Agate Loiola Antzuola (1925) Ignacia Loiola Antzuola (1927) Rosario Loiola Antzuola (1922) Zarautz
Okindegiak. Lehenago ogi beltza egoten zen eta gerora hasi zen ogi zuria. Latza eta txarra izaten zen ogi beltza eta askotan poztu egiten ziren errazio txikia ematen zietelako.
-
Gerra garaiko miaketa eta hustuketak
Francisco Javier Aranburu Aranguren (1921) Zarautz
Aireplano batek Zarautzen lur hartu zueneko kontuak. Beti beldurrez ibiltzen ziren. Gudari joan zen jendeari etxeak miatu eta husten zizkieten. Errazionamendua.
-
Herritik irteteko baimen-eskatzea
Francisco Javier Aranburu Aranguren (1921) Zarautz
Gerra-ostea. Batailoietan harrapatutako semeak kontzentrazio zelaietara eramaten zituzten lanera. Haiek ikustera joan nahi izanez gero komandantziara joan behar zen baimena eskatzera. Herritik ateratzeko ere baimena eskatu behar izaten zuten.
-
Gerraostean zer jaten zuten
Juana Lizarralde Buenetxea (1914) Zarautz
Gerra-ostean ez zuten goserik pasatu, babarruna eta ogia izaten zuten eta. Garia egiten zuten eta gero Errota-berrira joaten ziren, etxean ogia egiteko. Zer jaten zuten. Orduan arraina merkeago egoten zen arrautzak baino eta amak arrautzak saldu eta arraina ekartzen zuen.
-
Aita gerran Bilbon; itzulitakoan panorama zaila Errenterian
Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria
Gerra garaian, Josebaren aitak badaezpada Errenteriatik alde egin zuen. Bilbo erori zen arte egon zen han, anaiarekin eta koinatuarekin batera. Errenteriara itzuli zenean lana galdu zuen; denbora batez amak tratutik lortutako diruari esker atera ziren aurrera. Zenbait lagun karlistaren laguntza ere ba omen zuen aitak.
-
Gose-urte gogorrak; errazionamenduko janaria
Juan Arizaga Larreategi (1927) Jose Luis Unamuno Gorrotxategi (1928) Soraluze
Gose-urte gogorrak pasa zituzten. Baserritarrak, hala ere, moldatzen ziren jatekoarekin, baina kaletarrak gaizki ibili ziren. Errazionamenduan jasotzen zuten ogia, azukrea eta "boniatoa" (batata); ganaduak ere nahi ez zuen jana izan ohi zen.
-
Patata esandako tasatik gora saltzearren udaletik abisua
Maria Urizar Murua (1919) Soraluze
Patatarekin gertatutakoa. Patata gorri ederra zuten etxean maiatzerako heltzen zena. Errazionamendua zegoen garaian patatak bi pezetako tasa zuen, baina berak 2,50ean saldu zuen, estimazio handia zuen eta. Udaletik abisua eman zioten ez deskuidatzeko berriz tasatik gora kobratzen, hori Francoren aurka egitea zela eta. Bi emakume goizean patatarik gabe geratu zirela eta baserrira joan zitzaizkien bila.
-
Errazionamenduko jateko eskasa; oliorik ez
Maria Urizar Murua (1919) Soraluze
Gerra-denboran eta razionamendu denboran jendeak gosea pasa zuen kalean. Emakume bati arto-irina eta ogirina saldu zizkioten eta hurrengo egunean esker modura anis botila eta txokolatea eman zizkion Mariari. Errazionamenduan ematen ziren ogia eta boniatoa (patata) nolakoak ziren. Oliorik ez zegoen eta seboarekin moldatzen ziren. Azukre beltza egoten zen; inguruko emakume batek Frantziatik ekartzen zuen azukre zuria eta hari erosten zioten. Baserrian izaten zuten jatekoa, hala ere.
-
Gerraosteko gosea; gauez errotara.
Antonio Eizagirre Uranga (1933) Pakita Uria Mancisidor (1937) Zarautz
Gerraostean gose handia pasa zuten. Ogia asko estimatzen zen arrazionamendu garaian. Etxean egiten zituzten taloa eta ogia. Errotara joatea debekatua zegoen eta gauez joaten ziren errotara. Kalekoak okerrago egon ziren baserrikoak baino.
-
Abertzaleak iraindu eta mehatxatu egiten zituzten
Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze
Abertzaleei mehatxuak eta irainak egiten zizkieten. Emakumeei ilea moztu eta kalean erabiltzearena entzunda dauka.
-
Herrira itzultzean, etxeetan lapurretak eta irainak
Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze
Aita frontean eta kartzelan egon zen. Familia herrira bueltatu zenean, etxe askotan lapurretan egin zituztela konturatu ziren. Karlistak tente ibiltzen ziren. Berak ez zeukan gorrotorik.
-
Estraperloko gantza erosten zuten, olioa garestia zen
Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze
Eguneroko gauzen prezioak esaten ditu. Olio botilaren prezioa hilabete guztiko soldata beste zen. Gantza erosten zuten gehienek, estraperlokoa.
-
Santurtzitik itsasontziz alde egiteko pasatako momentu latzak
Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria
Gerra garaian, Santurtzitik itsasontzi handi batean sartu zituzten gauez: jendea oso larrituta zegoen, eta asko uretara erori eta ito egin ziren. Inguruko barkuetatik bonbak botatzen zizkieten, oso gogorra izan zen hura. Azkenean, Pasaian gelditu ziren eta beraiek atera egin ziren itsasontzitik. Gainerakoek Frantzia eta Errusia aldera egin zuten.


