Gerratik itzulera
-
Gurasoen etxea ukitu gabe; amonaren dendan dena lapurtuta
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Bere aitaren lagun batek, udaltzainak, amari esan zion gerrarengatik joateko lasai, berak zainduko ziola etxea. Eta ukitu gabe topatu zuten itzuleran. Amonak taberna zeukan; dena ostu zioten. Bi emakume topatu zituzten zakuarekin jantzita, arroparik ez zeukatelako; amak jostunari oihal batzuk eman eta soineko bat egiteko aukera izan zuten.
-
Amonak eskuz egindako koltxak besteen etxeetan
Rosa Sistiaga Iparragirre (1950) Pasaia
Beraien amonak kontatzen zuen, gauetan gizonezkoak oheratzen zirenean, lurra garbitu ondoren, kakorratzarekin koltxak egiten zituela; eta gerra garaian, herritik ihes egin eta itzuli zenean, balkoi askotan bere koltxak zintzilik ikusten zituela.
-
Itzulera gogorra; langile batailoian osaba bat hil
Rosa Sistiaga Iparragirre (1950) Pasaia
Gerra bukatu arte egon ziren Frantzian amona eta haren hiru seme-alabak. Itzuli zirenean, oso egoera txarra topatu zuten. Langile batailoira eraman zuten Rosaren amaren anaietako bat eta bizi-baldintza txarren ondorioz, hil egin zen.
-
Gerra ostean Eibarrera buelta
Carmen Retenaga Eraña (1938) Eibar
Gerratik bueltan Eibar nola zegoen gogoratzen du. O'Donell kaleko bonbak utzitako zuloa, Elgeta kalea... Ama etxean triste egoten zela gogoratzen du.
-
Etxera itzulitakoan, hura hustuta
Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo
Bermeora itzulitakoan, etxean sartuta eta barrukoa lapurtuta aurkitu zuten. Auzokoren baten lapurretak ere aipatzen ditu.
-
Aita ez zuen ezagutu, gerratik itzuli zenean
Pepi Astigarraga Urkola (1932) Lasarte-Oria
Gerra sasoiko kontuak. Michelin lantegi ondoan bizi ziren eta, kalera joateko, eskutik helduta eramaten zituen amak, beldurrez. Aitak lau urte pasa zituen kanpoan eta, itzuli zenean, ez zuen ezagutzen. Hildakoak eta fusilatuak izan ziren. Antiguoko osaba bat gerra sasoian hil zuten.
-
Barrenkale, laua?
Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar
Bi lagun Santa Agedan elkartu ziren, eroetxean. Gerraren ondorioz, Barrenkale laua geratu zela esan zion batak, eta besteak sinestu ez.
-
"Eibarko bihotza erreta zeguan"
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar
Eibarrera itzuli zirenean, dena erreta zegoela ikusi zuten. Erdigune guztia erreta eta haustuta.
-
Senarra kartzelara
Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Ezkondu eta urte batzuetara Mauriren senarra atxilotu, jipoitu eta kartzelaratu egin zuten. Kartzelan zegoela, 19 hilabeteko alabatxoa hil zitzaien. Sei hilabete eman zituen preso.
-
Aitonaren etxea suntsituta bonbarengatik
Garbiñe Aperribai Larrañaga (1932) Arrasate
Aitonaren etxean bonba bat jausi zen. Gerran beldurrez bizi ziren. Gerra Arrasaten pasa zuten baina egun batzuk baserrian pasa zituela gogoratzen du
-
Nuarbeko errotara oinez
Maria Hipolita Aldai Eizagirre (1929) Azkoitia
Gerra denboran, gose handia pasa zuten etxean. Errotara Nuarbera joaten zen gauez, astoa hartuta. Errotara behin joan zeneko anekdota kontatzen du.
-
Arraindi kalea erreta
Danel Zenarrutzabeitia Badiola (1927) Eibar
Gerratik bueltatu zenean, Eibar nola aurkitu zuten kontatzen du Danelek. Arraindi kalea guztiz erre zuten eta komentua ere aipatzen du.
-
Gerrak herria apurtuta utzi zuen
Juanita Beretxinaga Garitaonandia (1924) Elgeta
Gerrak herri osoa apurtu zuen eta herritarrek konpondu zuten ondoren.
-
Eskoriatzarako itzulera gerra ostean
Cipriano Zubizarreta Zubia (1918) Eskoriatza
Gerra zibila amaitu zenean, nondik nora ibili zen soldadu. Melillan 16 hilabete egin zituen. Eskoriatzara itzulera; herria nola aurkitu zuen.
-
Lan merkatua gerra ostean
Cipriano Zubizarreta Zubia (1918) Eskoriatza
Herrira itzuli ondoren, erraz aurkitu zuen lana. TESAn lan egin zuen; zer fabrikatzen zuten. Lan-baldintzak.
-
Otoio eta Kalbarioko banderak ikusterakoan ezkutatu
Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio
Lekeitioko herriari eraso egin zioten hegazkinak itsaso aldetik sartu ziren. Otoion eta Kalbarion banderak altxatzen zirenean, jendea ezkutatzen hasten zen. Lekeitiora heldu zirenean, bertako askok txarto hartu zituzten.
-
Antiguo eta Matia kalea
Imanol Larrea Aranguren (1934) Donostia
Gerratik bueltan, etxea galduta zuten (maizterrak ziren). Pareko etxera joan ziren bizitzera, Matia kalean bertan. 21 urterekin ezkondu zen; seme zaharrenak 52 urte ditu. Antiguon kale ia bakarra zen Matia. Nolakoa zen. Tranbiaren ibilbidea. Zaldi-karroak bai, kargarako, autoak gutxi. Jendea oinez ibiltzen zen, bestela tranbian. Donostia tuneletik bestaldera da: bi herrixka balira bezala.
-
Bueltan, ilea moztu zioten bati
Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze
Plazentzian karlista asko zegoen. Haiek han geratu ziren. Beraiek Frantzian zeudela, batzuk bueltatu ziren, eta bati ilea moztu zioten, plazan. Olioa ere edanarazi zioten. Hark esaten zuena, zuen pezeta bakarra eman ziola ilea moztu zionari. Propina bezala, lotsarazteko. Nork moztu zion ilea.
-
Aita, Ondarretako kartzelan
Inus Etxeberria Iraola (1928) Donostia
Aitaren lagun bat falangista zen, eta jakin zuenean kartzelan zegoela ateratzera joan zen. Gimnasiako irakaslea zen.
-
Durango suntsituta aurkitu zuten
Martina Gallastegi Mendia (1921) Durango
Durangoko etxe asko, Andra Mariko eliza eta Santa Susanako komentua apurtuta zeuden. Komentuan, bonbek moja asko hil zituzten, eta motorrez ihesi zihoan jendea abioietatik metrailatu zuten. Bideak beltzak ziren, kamioiak ibiltzeko modukoak.


