Gerratik itzulera
-
Itzulera gogorra
Bego Ereñaga Onaindia (1927) Durango
Durangora bueltatu zirenean, ez zuten ezer eta txarto pasatu zuten. Madalenako etxe batera joan ziren bizitzera beraien etxea apurtuta zegoelako. Aurreko partea osorik zegoen eta bere amak orduan zabaldu zuen denda, estraperloa zela-eta egin zuten aurrera. Eskolara joateko ez zuten dirurik eta 13 urterekin josten ikasten hasi zen; oso gustura egon zen bertan, jostunarekin ikasi zuen igeri egiten errekan.
-
Frantziatik Bilbora
Bego Ereñaga Onaindia (1927) Durango
Frantziatik bueltan, Hendaiako muga, zubia, oinez pasatu zuten. Bilbora joan behar izan zuten bueltatu zirela esateko. Bilbon durangar batzuk aurkitu zituzten eta haien Bakioko etxean egon ziren bi egunez, izara garbiekin lotan.
-
Gerra baretu zenean, berriro etxera
Juanito Gallastegi Duñabeitia (1933) Durango
Igorretik, Durangoko Kalebarriko euren etxera itzuli ziren. Oinetako-denda bat zuten (Mario oinetakoak) eta geroago denda ingurura bizitzera joan ziren. Santa Susanako eskolan hasi zen, mojekin.
-
Kantabriatik bueltan etxea okupatuta eta aita atxilotuta
Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango
Etxetik alde egin zuten gerran, eta bueltatzerakoan, beraien etxea okupatuta zegoen; hori dela-eta Momotxobekora joan ziren 15 egunerako. Beraien aita atxilotu egin zuten, eta etxean izan zuten Erandioko soldadu bat udaletxera joan zen bere aitaren alde egitera. Etxean zituztenak ateratzea lortu zuten.
-
Etxera bueltatu eta den-dena eurek utzi zuten bezala zegoen
Martina Gallastegi Mendia (1921) Durango
Gerran, Gatikatik Berangora joan ziren, eta handik hilabete pare batera Durangora itzuli ziren. Etxe aurrean belarra zen nagusi, baina etxea ondo zegoen eta eurak ere bai.
-
Bueltarako bidean, zubiak apurtuta
Martina Gallastegi Mendia (1921) Durango
Berangon zeudela, aita gorriek gerrara eramango zuten beldurra zuten. Durangora bueltan, zubiak apurtuta zeuden eta erreketeen aurretik pasatu behar izan zuten.
-
Aita Bilbotik Durangora bizikletan, nahiz eta ez jakin
Luis Irazola Zamalloa (1931) Durango
Bilbon zeudela jakin zuten Durangoko etxea errekisatu egin behar zietela. Orduan, aitak bizikleta bat hartu (ez zekien ibiltzen) eta Durangora itzuli zen. Auzoko emakume lotsagabe bat aurkitu zuen etxearen jabe egin nahian, eta airean bidali zuen. Denak itzuli zirenean, katua aurkitu zuten ate aurrean miauka.
-
Baserri asko konfiskatu zituzten
Txomin Aranbarri Larizubirrementeria (1924) Durango
Baserri asko konfiskatuta egon ziren; kanpora ebakuatu behar izan, eta herrira bueltatutakoan, etxea okupatuta aurkitu zuen jende askok. Beraien etxea oso ondo aurkitu zuten. Inongo diru barik, bizi berri bati eman zioten hasiera.
-
Gorriek ezin tailerretan lanik egin; Gipuzkoan gehiago irabazten zen
Txomin Aranbarri Larizubirrementeria (1924) Durango
Gerran gorriekin ibili zen jendeari, herrira bueltatzerakoan, ez zioten lantegietan lanik ematen; horregatik, basoko edo errepideko beharretan aritu behar izaten zuten. Bere anaia bat bi urtez egon zen Langileetan, eta handik bueltan laguntasuna izan zuen: tren-geltokian hasi zen, hil berria zen osabaren partez. Lan asko zegoen, Eibarrerako "tren obrero" egon zen goizeko zazpietan eta jende asko harantz joaten zen, Gipuzkoan gehiago irabazten zen-eta.
-
Gerraosteko maistra gaiztoa
Nati Bilbao Onaindia (1929) Durango
Gerrak iraun zuen artean ez zuten eskolarik izan. Hiru urte pasa eta gero berrekin zion eskolara joateari. Maistra berriak umeak jo egiten zituen odola atera arte. Gurasoak kexatu eta 'Baltza' ezizenezko maistra kendu zuten, eibartar bat haren ordez jarriz. Hau oso ona omen zen.
-
Egunero eskolara ezin joan
Nati Bilbao Onaindia (1929) Durango
Umeak euskaraz egiten zutenean, 'Baltza' maistrak jo egiten zituen. Hamabost bat neska-mutil elkartzen ziren ikasgelan. Baserriko lanak zirela-eta, ez zen egunero joaten eskolara. San Frantzisko eskolara joan zen urtebetez.
-
Hamabost urtegaz lanera
Gotzon Atutxa Estankona (1930) Durango
Ortuellatik bueltatu zirenean, etxea zutik aurkitu zuten. Hamabost urtegaz osabaren Estankona tailerrean hasi zen lanean, eta bertan jardun zuen erretiroa hartu arte.
-
Aita etxean ezkutatuta
Maite Rodrigez Romero (1931) Busturia
Gerra Zibila zela-eta, aita lau urtez egon zen Bidanian (Gipuzkoa). Bermeoko kamioi batean etorri zen bueltan; hala ere, ezkutatuta egon zen urtebetez etxeko kamaran (ganbaran). Maitek ez zekien aita han zegoenik ezkutatuta. Herritarren beldur zen, Busturian faxista asko zeuden-eta.
-
Santandertik Karrantzarako bidea
Basilio Urbistondo Lasa (1917) Azpeitia
Santandertik Karrantzara bueltatzeko pasatakoak kontatzen ditu. Gerran gosea pasa zuen. Baina, bestela, Bizkaian ez du uste gose handirik pasa zenik orduan.
-
Gerraosteko miseria
Markos Gerediaga Bilbao (1925) Amorebieta-Etxano
Gerran ebakuatuta egon ostean, etxera bueltatu eta ez zuten zer jan eta ezta dirurik ere. Gurasoak beranduago etorri ziren. Gerora ondo maneiatu ziren, lan eginez gero gauzak lortzen dira-eta.
-
Frankismoaren aurkakoak elkarretaratzen
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Egonezin handia zegoen sasoi hartan (1945-50) zenbait zirkulutan. Frankismoaren aurkakoak elkarretaratzen joan ziren. Bazen ezkerreko jende ez abertzalea, eta karlista "onargarriak", gero eurak... Elkar ezagutuz joan ziren poliki-poliki. Berrogei bat lagun izango ziren orduko bilkuretan.
-
Herriko jendea baserrietara lapurretara
Carmelo Olano Segurola (1930) Ixabel Olano Segurola (1925) Beasain
Herriko jendea baserrietara joaten zen gereziak, intxaurrak, sagarrak, etab. harrapatzera. Garia ereiten zutenean, lapurtxoriak ibiltzen ziren eta izutzeko egin behar izaten zutena. Gerra garaian moroak egon ziren eskolan; gerra ondorengo urteetan, tropak egon ziren. Txoriak bertan egiten zituzten habiak.
-
Gerra-ostean kaletarrak baserrira lanera janari truke
Carmelo Olano Segurola (1930) Ixabel Olano Segurola (1925) Beasain
Gose urteak. Baserrietara joan eta lanaren truke janaria lortzen zuten kaletar askok.
-
Gerra-osteko egoera gogorra
Jesusa Sarriegi Aiestaran (1919) Beasain
Gerra osteko egoera oso gogorra izan zen. Kaletarrak, dirua bai baina janik ez. Soroan lan asko egiten zen.
-
Gerra-osteko egoera; garia eta artoa entregatu beharra
Manuel Iraola Goenaga (1926) Bidania-Goiatz
Gerra-ondorenean ogirik ez zegoen. Baserrian beti izaten zen jateko gehiago, baina gerra-osteko egoera nahiko txarra zen, garia eta artoa entregatu egin behar izaten ziren eta. Kartila batean markatzen zen zenbat kantitate ehotzeko baimena zeukaten eta hortik atzerakoa estraperloan eho behar izaten zuten. Errazionamenduko opilak. Estraperloan ekarritako zaku-irinak 1.000 pezeta balio zituen eta basoan lau zuhaitz handi botatzea 25 pezeta ordaintzen zen.


