Gerratik itzulera

  • 1337 Goian jaio eta behean lan

    Begoña Olabarria Zabalo (1928) Antzuola

    Ahizpa denak egin zuten tabernan lan, baina Begoñak bakarrik jarraitu zuen amaren ogibidearekin. Anai-arreba denak logela berberean jaio ziren. Ondarre taberna ospetsua izan zen, eta Begoñaren ama oso maitea Antzuolan.

  • Roberto Altuna Iriondo Frantziako ama eta hemengo ama

    Roberto Altuna Iriondo (1930) Eibar

    Jaso zuen familiarekin karta harremana mantendu izan du beti. Han zegoen bitartean ere izan zuen Eibarko berri. Frantziako amak ez zuen Roberto bueltatzea nahi. Bakarrik bueltatu zen Frantziatik, hiru urtez egon zen. Aurretik itzuliko ziren gainontzeko umeak. Ez du oso argi zer sentitu zuen.

  • carmen gonzalez Bueltan, etxeak hustuta

    Carmen Gonzalez Oiarbide (1922) Hondarribia

    Bueltan, etxeak erdi hustuta zeuden. Emakume bati ilea moztu zioten. Desfileak izaten ziren. Falangistak eta erreketeak.

  • 1613 Bueltan, Tolosako etxean falanjistak; amaren familia

    Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia

    Aita 1945ean bueltatu zen bestaldetik. Falangea zegoen Tolosako etxean. Donostiara. Ama abenidan jaioa zen. Birraitonak sagardotegia zeukan Portu kalean, eta Aiako baserritar batekin ezkondu zen. Ostatua jarri zuten. Burgesia nola sortu zen, Ensanchearen kontura. Sansineneatarren sagardotegia.

  • 1285 Anaiak espetxean osasuna galdu

    Ascension Arregi Leturiaga (1916) Oñati

    Bartzelonan gose handia pasatuta, Zaragozara eraman zuten anaia. Handik etxera itzuli eta gutxira, pleuraz gaixotu eta birika bat kendu zioten.

  • 1285 Etxerako garia Arabatik estraperloan

    Ascension Arregi Leturiaga (1916) Oñati

    Bigarren anaia bat ere eraman zuten gerrara. Ourenseko ospitalean zortzi hilabete gaixorik egon ondoren itzuli zen etxera, gerrarako alfertuta. Bitartean, etxeko garia udaletxean entregatzera behartuta zeudela, etxean errazionamenduan jasotako ogi jangaitzarekin bizi behar. Arabatik gauez estraperloan ekartzen zuten garia, eta kaleko Tokilloko errotara eramaten zuten ehotzera, hori ere gauez.

  • mARIBI aRREGI Dantzak eta bekatuak

    Maribi Arregi Zufiria (1943) Oñati

    Umetan plazan egiten zuten dantza, bandarekin. Zer egiten zuten gustuko mutilekin dantza egiteko. Garizumako debekuak eta kongregazioak. Beraiek ez zieten kasu handirik egiten; bikinia. Jazbana, Bergaran. Txokoko festa.

  • Regina Gorrotxategi Desfileak

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Herri bat hartutakoan, desfilea egiten zen. Bera ere aritzen zen inguruan eta etxean, beldurragatik, ez zioten galarazten. Uniformearekin joaten ziren.

  • Regina Gorrotxategi Margaritak

    Regina Gorrotxategi Miranda (1921) Hernani

    Margarita bera ere izan zen. Soineko beisa eta txapela erabiltzen zuten. Lagunak nazionalen aldekoak zituenez, han ibiltzen zen. Ez zen konturatzen. Fletxak karlistenak eta pelaioak falangearenak ziren.

  • Jerardo Mondragon Garai Amak josteko makina berreskuratu

    Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate

    Jerardoren amak etxetik alde eginda egon ziren denboran ostutako josteko makina berreskuratu zuen gerra ondorenean. Inbidia eta ikusezinak auzokoen artean.

  • Joxepa Setien Mimizaneko itzulera eta herri erdalduna

    Josefa Maria Setien Aranburu (1934) Irun

    Andino delakoaren gurdira igota sartu ziren Irunen Joxepa eta familiako denak, Mimizanetik trenean itzuli eta gero. Irungo kalean jende gehienak gazteleraz egiten zuenez, Joxepak uste izaten zuen euskaraz entzuten zituen guztiak familikoak zituela.

  • Joxepa Setien Mimizanetik Irunerako bidaia

    Josefa Maria Setien Aranburu (1934) Irun

    Gerra ondoren 8 urte egin zituzten Mimizanen, eta itzuleran, Hendaian egin zuten gau batez lo, Irunera iritsi baino lehen. Han ikusi zuen Joxepak bainuontzi bat, lehendabizikoz.

  • Joxepa Setien Aiako Harriarekin harrituta

    Josefa Maria Setien Aranburu (1934) Irun

    Mimizan inguruan oso mendi gutxi ikusita zeuden Joxepa eta haren bi anaiak. Irunera itzuli zirenean, Aiako Harria ikusteak harritzen zituen.

  • Joxepa Setien Larretxipi kaleko etxegabetze-agindua

    Josefa Maria Setien Aranburu (1934) Irun

    Txikitako eta gaztetako kontuan idatzi zale da Joxepa. Orri-beteko kontakizunak dira gehienak, eta publikatuta ditu asko eta asko, egunkari zein aldizkaritan. Larretxipi kalean bizi zirela, gau batean, etxegabetze baten testigu izan ziren.

  • 1369 Gerra garaian, Frantziara

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Frantziara joan ziren. Tiroen beldur, Andre Mariren ermita aldean babesten ziren. Gurasoak baserri batera joan ziren. Ahizpa etxera zegoen ezkonduta, eta haren gizona nazionalista zen; Frantziara joan ziren, kartzelara ez eramateko, ume birekin. Domeke haiekin joan zen. Urrian bueltatu ziren etxera. "Las francesitas". Kaleak garbitzen jarri zituzten orduan, erratz banarekin. Hurrengo egunean, Guardia Zibilaren kuartela garbitu behar izan zuten, eta haiek burlaka. Isuna ere bai. Soldaduek erabilitako koltxoiak garbiarazi zizkieten. Artilezkoak.

  • 1369 Erromeriara derrigortuta

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Ilerik ez zioten ebaki, baina beste batzuri bai. Zerora, makinarekin. Herri bat hartzen zuten aldiro, erromeria egiten zuten plazan, eta behartuta zeuden joatera.

  • 1369 Frantzian, tratu ona

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Frantziatik bueltatzeko irrikaz zeuden, baina purgatorioa topatu zuten bueltan. Frantzian tratua oso ona izan zen. Kuartel handi batean egon ziren. Oheak txarrak ziren, baina jan eta tratua ona. Euskaldun asko zeuden. Frantsesez ez zuten ikasi, baina ondo pasatu zuten. Sukaldean laguntzen ere ibili ziren, bertako jana ez zitzaielako gustatzen. Dirua ematen zieten jakiak erosteko. Gizon batek egiten zituen kontuak, astean behin. Birritan arropak eraman zizkieten. Abrigo eder bat ekarri zuen berak handik.

  • 1369 Gerra amaitu zenean, buelta

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Gerra garaian, ihes egin zutenean, Euzkadiko gobernuko jendea zen mugimendu haren arduraduna. Gerra amaitu zenean, aukera eman zuten bueltatu edo beste norabait joateko. Mugan ez zuten arazorik eduki. Irunen giro tristea zegoen, eta Arrasaten ez zieten aurpegira begiratzen.

  • 1369 Luzarorako zigorrak

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Urtebete iraun zuten zigorrek. Joan ziren denak ibili ziren garbiketak egiten, txandaka. Baserrian dirurik ez zegoen. Anai bat langile batailoeitan eta bestea kartzelan. Gasteizko plazara joaten hasi zen, etxean laguntzeko. Hiru andre joaten ziren. Bezperan bidaltzen zuten jeneroa, kamioi txiki batean. Udaletxean pasea eskatu behar zen. Sagarrak, intxaurrak, gaztainak. Babarrun gorria plazara ez eramateko esan zion, berari emateko.

  • 1369 Gasteizko soldaduak

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Gasteizen gertatutako pasadizoa: hiru soldadu ikusi zituzten, eta haiei buruz euskaraz hasi ziren, erdaldunak izango zirelakoan. Euskaraz erantzun zieten.