Gerratik itzulera

  • Jesusa Izagirre Alkate gogorra gerra ostean

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Aita ezkutatuta ibili zen gerra ostean. Orduan alkate gogorra eduki zuten Zornotzan eta jendea fusilatu ere egiten zuten. Gero, beste alkate bat sartu zen eta harekin lasaiago ibili zen aita.

  • Jesusa Izagirre Gerratik bueltan etxea hutsik

    Jesusa Izagirre Esturo (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerratik bueltatu zirenean, etxea hutsik topatu zuten. Aurrera egiteko, taberna jarri zuten martxan berriro eta auzokoak koltxoiak utzi zizkien lo egiteko lekua eduki zezaten.

  • Herminio Urizar Kantu eta sinbolo frankistak eskolan

    Herminio Urizar Zuñaga (1927) Elorrio

    Eskolak itxita ego ziren gerra denboran. Herria Gipuzkoako iheslariz beteta egon zen. Elorriok suertea izan ei zuen, ez zen asko apurtu gerraren ondorioz. 38an ireki ziren berriz eskolak. Banderari agurrak, kantu frankistak...

  • Maria Igarza Agintari berriak lapurretarako gertu

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Alkateak, apaizak, baita barrenderoak ere, aldatu ziren gerra ostean. Aurrenengo sei urteak izan ziren txarrenak. Nahikoa lapurtu zutenean baretu omen ziren apur bat. Aitari gertatutako kasua.

  • Jose Txintxurreta Frantziatik etxera bueltan

    Jose Txintxurreta Garmendia (1929) Iurreta

    Frantzian eskolara joan zen Jose, eta frantsesez berba ondo egiten ikasi zuen. Aita Santoñako kartzelan preso zegoen; eta, libratu zutenean, familia ere Frantziatik etxera bueltatu zen. Barrenkaleko etxea suntsituta aurkitu zuten, eta amaren senide batzuen baserrira joan ziren bizitzera.

  • Valentin Ibabe Gerra Zibila bukatu eta II. Mundu Gerra etorri zen

    Valentin Ibabe Zubizarreta (1918) Aramaio

    1944an itzuli zen soldaduskatik etxera, 26 urterekin. 1942a etxean pasatu zuen; baina, II. Mundu Gerra hasi zenean, kinta batzuk deitu zituzten berriro armadara, eta bera Arroako (Zestoa) kuartelera eraman zuten.

  • Julen Madariaga Txiletik Buenos Airesera hegazkinez

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    1946an Bilbora itzuli ziren anaia Jon eta biak. Aita aldare baten dauka. Aitak Txiletik Buenos Airesera lagundu zien. Hegazkinez joan ziren. Beste aukera trena zen, hiru egun behar ziren. Hegazkina txikia zen, aire presurizaturik gabea. Buenos Airesera heltzeko abenturak. Burua lehertu beharrean, belarrikomina jasan ezinik.

  • Julen Madariaga Buenos Airesetik Bilbora itsasontziz

    Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo

    Buenos Airesetik Bilbora itsasontziz etorri ziren Aznar konpainian. Hilabete eman zuten. Denetarik zen "gutarren" artean, abertzaleak eta españolistak, gerra egindakoak gainera. Baina biziki ondo tratatu zituzten itzuli zirenean.

  • Bittor Garaigordobil Gerraostean seminariora bueltan

    Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño

    Gerra Zibilean "kamillero" bezala ibili zen. Francoren aldekoek eroan zuten derrigortuta. Lleidan bizi izan zuen arrisku gehien. Cuencan zeudela bukatu zen gerra, Madril hartu eta gero. Gerraostean seminariora bueltatu zen, azterketa baten bitartez galdutako ikasturtea berreskuratuz. Hainbat postu izan zituen seminarioan: irakasle, prefektu eta Gogarte Etxeko (gaztelaniazko "Casa de Ejercicios") zuzendari. Han egon zen 1948an misioetara joan zen arte.

  • Maria Jesus Manterola Frantziatik gaitza ekarri zutelakoan ospitalera

    Maria Jesus Manterola Amas (1927) Zumaia

    Gerra garaian, Santandertik Frantziara bidali zituzten. Zumaiara itzuli zirenean, Frantziatik gaitza ekarri zutela-eta ospitalera eraman zituzten. Aita kartzelan zuten. Don Carmelo joan zitzaien bisitan, Zumaiako medikua, eta hark etxera bidali zituen.

  • 1112 Lizarrustira estraperlora joandakoa

    Martina Agirre Zuriarrain (1930) Abaltzisketa

    Patataren estraperloa bizikletan egiten zuten Lizarrustiraino joanda. Aitak estraperloan egindako pasadizoak kontatzen ditu Iñakik.

  • 868 Gerraostean gose handia pasatakoa

    Juan Egaña Etxabe (1932) Zumaia

    Gerra hasi zenean lau urte zituen. Gose handia pasa zuten, soroak izan arren."Muakillakin" (irina egosita) salbatu zirela dio, hark alimentu handia ematen ziela eta. Baserrietan jenero gehiago izaten zuten eta haien inbidiatan egoten ziren. 1952an joan zen soldadutzara eta artean errazionamendua zegoen. Soldadutza kritikatzen zuen jendeak, baina beraiek behintzat han janaria izaten zuten. Hemen gose handia pasatzen zuten eta, gainera, astileroan gogor lan egin behar. Narrondoko errotan baino Txabola ingurukoan gehiago ematen zutela eta amak hara bidaltzen zuen artoarekin kargatuta, urrunago egon arren. Olio botilak 20 ogerleko balio zituen eta aste osoa lan egin beharra zegoen hori ordaintzeko. Razionamentuan klaseak egoten ziren eta beraiek bajuena zuten, terzerakoa.

  • Mikel Aretxaga Arreba brodatzailea, irakaslea eta emagina

    Mikel Aretxaga Motxobe (1932) Durango

    Bere arrebak kartzelatik irten eta bordatzen ikasi zuen. Batek eta besteak eskatuta, euskara irakasten hasi zen ikasleen etxeetan. Gero emagin ikasketak egin zituen Valladoliden.

  • Jose Antonio Olea Etxe barik alde batetik bestera

    Jose Antonio Olea Garaita (1930) Durango

    Beraien etxea guztiz erreta gelditu zen. Bere aitita eta bi anai bertan hil ziren, eta aititaren gorpua 14 egunetara atera zuten harri artetik. Apatamonasterion egon ziren bizitzen denboraldi batez. Bere aita sukaldari eta suhiltzaile bezala aritzen zen, eta alondigan egoten zen janaria prestatzen. Gerora, Bilbora joan ziren. Herrira bueltatuta, beraien etxe aurreko etxea sartu ziren. Behean "Bar Chimbo" egon zen.

  • Jose Antonio Olea Apurtutako etxeak ardiz (arkakusoz) beteta

    Jose Antonio Olea Garaita (1930) Durango

    Bonbardaketa ostean, apurtutako etxeetatik etxerik etxe ibiltzen ziren zerbait topatu nahian, eta beti bueltatzen ziren ardiz (arkakusoz) beteta etxera. Zikinkeria asko zegoen.

  • Kontxita Igerategi Ikaragarri aldatu da Urnieta

    Kontxita Igerategi Santa Cruz (1931) Urnieta

    Dena belazeak ziren Kontxitaren etxe inguruan. Belarra biltzen laguntzen zien auzoko emakume batek. Gorde-gordeka pozik ibiltzen ziren jolasean. Orain dena etxez bete da. Ikaragarri aldatu da Urnieta. Ia ez zegoen saltokirik Urnietan. Farmazia ere gerora jarri zen.

  • Xalbadora Roldan Mantila, mezarako

    Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain

    Bata erabiltzen zuten kalerako. Mezarako, iganderako soinekoa. Beti izan da apaina. Gona motzik ez zen erabiltzen. Klasikoa zen bera. Mantila, mezarako; gerra ostean kendu zuten. Galtzerdi gabe ere ezin zen joan mezara.

  • Txomin Garmendia Galarza Gerra garaia Berrobin

    Txomin Garmendia Galarza (1934) Berrobi

    Gerra garaian, nazionalek kapital bat hartzen zutenean, herriko kanpaiak jotzen zituztela gogoan du. Bilbo hartu zutenean, Berrobin kanpaiak jo zituzten. Berrobin bi mutil hil ziren gerra garaian. Gerratik itzulitakoek zorriak ekartzen zituzten. Lan gutxi zegoen. Gorriak pasa zituztela kontatzen zuten.

  • Feli Uribe Aita kartzelatik irten eta salatariaren ezkutuan bizi izan zen

    Feli Uribe Alberdi (1928) Durango

    Torrelavegan ebakuatuta egon ostean, etxera bueltatu ziren. Tarte horretan, Feliren amama beraien etxean egon zen bizitzen milizianoekin batera, etxea errekisa ez ziezaieten. Bere aita "separatista rojo" izatearren kartzelaratu zuten. Bertako baserriko batekoa zen bertan agintzen zuena, eta hark eroan zuen kartzelara. Urtebetez egon zen Karmeloko kartzelan (Bilbo). Ama sarritan joaten zen jatekoagaz espetxera. Abokatua 3.000 pezeta kostatu zitzaien. Kartzelatik irten eta Olabeagan egon zen hiru urtez izeko baten etxean, herrira bueltatu barik, saltariak ikus ez zezan.

  • Isabel Agirrebeitia Beste familia bat bizi zen beraien etxean

    Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Durango

    Isabelen etxekoak Torrelavegatik bueltatu zirenean gerraostean, beste familia bat topatu zuten etxean, etxea erre zitzaielako haiei. Ez zuten inongo arazorik izan ez zieten ezer kendu-eta.